javascript:; IRAES 21 "Iraunkortasuneko Eskolen Sarea 21": IRAES 21
"Iraunkortasunerako Eskola" errekonozitutako Euskadiko ikastetxeen sarea

Red de los centros de Euskadi con el reconocimiento de "Escuela hacia la Sostenibilidad"
Mostrando entradas con la etiqueta IRAES 21. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta IRAES 21. Mostrar todas las entradas

2013/11/07

Eskolabarri: IRAES 21 aurkezpena ikastetxean

Kaixo lankideok!

Ermuko Eskolabarrin IRAES azpiegiturak eta IRAES taldea osatzeko lehenego urratsak izan dira:


1.- Ikasturtearen hasieran EA21 KLAUSTRO MONOGRAFIKOA ospatu eta Iraes21 sareari buruzko zalantzak argitu ziren.(Hemen zintzilikatutako sarean hasteko gida lagungarria izan zen)


2.- Batzordeko ikasleak aukeratzeko hauteskunde prozesu osoa antolatu eta gero, hautatuak izan diren 8 ikasleren artean ag21 eta Iraes21ikasleak sareko lanak banatuko dituzte.

Gure eskola, LHko eta HHko ikastetxe  txiki bat da. Duela 6-7 urte, iIkasleen inplikazioa ezinbestekoa ikusten genuen eta hau lortzeko, hauteskunde prozesu oso bat antolatzea erabaki genuen Ingurumen Batzordeko ikasleak aukeratzeko. Gaur egun, euskara eta ingelesa batzordeak ere, honela osatzen dira.

Hauteskunde prozesua pausuz pauso:

Aurretik erabaki zen hauteskundeetan sartu ahal ziren mailak eta gela bakoitzeko zenbat ordezkari: 3. maila - 2 ordezkari / 4.maila - 2 ordezkari / 5.maila -2 ordezkari 1 / 6.maila: 2 ordezkari.

a)      Sinadura aurkezpena: Kandidatura aurkeztu nahi duenak, ikasleen artean sinadura kopuru bat (10 gure kasuan) lortu behar du babes moduan.

b)      Kanpaina: Behar den babesa lortu duenak kartelak egin behar ditu (artistika klaseetan egingo dira beste ikasleen lagunduta) bere hauteskunde programa zabaltzeko. Kartel guztiak eskolako sarreran, pasabideetan … ipiniko dira.

c)     Mitinak: Hautagai bakoitzak, kanpaina bukatu baino lehen, gelaz gela pasatuko da bere programa azaltzeko.

d)      Botazioak: Gogoeta eguna izan eta gero, hauteskunde mahaia  osatzen da eta ikasle guztiek bere botoa ematen dute. Zuzenean, zenbaketa egiten da hautatuak ezagutzeko.

Lorpenak

a)      EA21 proiektua guztion gauza bat dela ikasleek ere jabetzea eta gertuago eta esanguratsuago ikustea.
b)     “HAUTASKUNDEAK” benetan bizitzea eta ,beraz, Inguruaren ezaguera arloan ikasten den gaia aberasgarriagoa egitea.
c)      Hautatuen inplikazioaz gain, ikasle guztien inplikazio handiagoa.

Arrakasta faktoreak

a)      Ikastetxearen antolaketa: Hauteskundeak arlo guztietan globalizatuko dira, kartelak artistikan, mitinak euskara, lengoia, edota ingelesa klaseetan prestatu dira, karnetak informatikan, etabar. Horretarako, irakasle guztiek ziklo bileretan nola egin adostu eta antolatu behar izaten dute.
b)      Irakaslegoaren harrera ona eta inplikazioa.

Zailtasunak
 
a)      Ziklo ezberdinetako, eta bere irakasle guztiak, koordinatzeko beharra.
Egin behar diren lan ezberdinak eta sartu behar diren orduak, ikasgai guztien artean ondo banatu benetan baliagarriak izateko.
Beno, argazki bilduma bidaltzen dizuet. Ea gustukoa eta baliagarria den!
Ondo segi



2013/10/28

IRAES 21eko ikasturteko 2. lana.

Ikasleek beraien lanak hasten diren bitartean, sarea hiruhilabete honetan lan hauek garatzeko geratu zen: 

IRAES 21 Hezkuntza komunitatean zabaldu. Zelan egin duzue? Protokoloren bat? Ekintzaren bat? Argazkirik edo aurkezpenik?

• IRAES 21eko azpiegitura antolatu eta finkatu. Zelan egin duzue? IRAES TALDEA zelan osatzen duzue?

• Bloga zalantzak argitzeko/laguntzeko tresna ere izan behar da. Animua! Denok laguntzeko prest!

• Ekintza hauei buruzko adierazleak proposatu eta erabili. Zuen proposamenen zain gaude lo egin barik.

Beno, puntu hauek garatzeko garaia heldu da. Zuen ekarpenak espero ditugu. Badakizue: 21iraes-a bildua-gmail.com e-helbidera mezu bat bidaltzen.

Bitartean honekin gozatu:




2013/09/24

Ikasturteko bileraren akta eta hurrengo lanak

Iraes 21

Euskadiko “Eskola Jasangarrien” sarea  /  Red de “Centros sostenibles” de Euskadi

2013-14


Eibarreko Armeria Eskolan, 2013 irailak 20n, izandako bileraren akta: hemen.

Erabilitako power point-a: hemen.
Erabilitako bideoa:


Laster "IRAES 21 sarean hasteko gida" jarriko dugu.
Ondoren, adostutako ekimenak plazaratuko ditugu dagokion garaian.

1. lana: IRAES Taldea osatzea. Gure proposamena: 4-6 ikasle talde bat osatzea IRAES 21 IKASLEAK sareko lanen jarraipena eta ikastetxearen parte hartzea burutzeko. Taldea osatu eta gero, ikasle partaide bakoitzak  posta elektroniko bat iraes21ikasleak -a bildua- gmail.com e-helbidera bidaliko du ikastetxea, ikas maila eta izen-abizen datuekin.

Ondo izan



2013/03/20

IRAES 21: Ingurumen Hezkuntzako XXII. Topaketetan



  IRAES 21 sarea eta ESenRED, estatu mailako sare berria, gure Ingurumen Hezkuntzako Topaketetan  


Egitaraua ezagutzeko eta matrikulatzeko eman beharreko pausuak hauexek dira:



Izena ematea apirilak 10a baino lehenago

INFORMAZIO GEHIAGO: http://topaketak.blogspot.com.es/ 

2012/12/19

Confint 2013


Kaixo koadrila,

Geratu ginen moduan eta zuek eskatuta, denboraz ematen dizuet Ikastetxeko Confint garatzeko gida proposamena: hemen.

Aurten, aurreko ikasturtea zoratzeko modukoa izanda, zerbait erlajatuagoa eta hausnarketa egitekoa pentsatu dugu: orain arte Confint-aren inguruan egindakoa gogoratu, emaitzak aztertu eta baloratu eta, aurrera begira, proposamenak egin. 

Antzeko plana izango dugu IV. Euskal Confint delakoan. Momentuz, martxoak 14 izango da, Busturiako Madariaga Dorretxean. Apuntatzeko eta gauzak bidaltzeko epeak otsailean jarriko ditugu blogean.

Urtarrila, otsaila eta martxoaren lehenengo astea daukazue egiteko, animatzen bazarete. Orain arteko esperientziak oso onak izan dira eta parte hartu dutenek jarraitu nahi dute.

Gida, betiko moduan, oso oso ondo idatzita dago, argi eta garbi. Baina, demagun, zeozer arraroagatik, planeten konjuntzioagatik, mazapanengatik edo klima aldaketagatik ez bada zerbait ulertzen, badakizue non gauden eta nora jo. Dena dela proposamen bat da, zuek zure iksatetxera egokitzeko.
Animatu zaitezte zeren eta IRAES21 Taldea animatuta dago jadanik. Haiei urtarrilaren lehenengo astean jarriko diet gonbitea eta gida.
Animatu haiei protagonismo ematen, ikusiko duzue zenolako sorpresa.

Bidez batez, opor hauetan deskantsatu, zoriontsuak izaten saiatu, kontsumoa neurrian burutu, opari berdeak egin eta jaso; baina, gauza guztien gainetik ondo pasa eta datorren urtea hau baino hobea izan dadila.
Zorionak

Ingurugelako IRAES 21 Taldea

2012/11/15

IRAES 21: Azarorako aurreikusitako lanak

Gogoratzen dizkizuegu garai honetako lanak:
 
 
  • IRAES 21 eta EA21eko eragina inguruan neurtzeko adierazle bateria bat sortzea. EA21eko eta IRAES 21eko eragina inguruan, hezkuntza komunitatean, herrian, erkidegoan…Adierazle komunak sortu:
    • Parte hartzea: ingurumen hezkuntzaren barnetik neurtuta (eragina baimentzen duelako, zentroko esperientziak aginduta, asebetetze inkestak…)
    • Kudeaketa: aurreko ikasturteko konpromisoen jarraipena, lorpenak, hobekuntzak…     
  • Eta blogak berak ematen dituenak: ikastetxeen ekarpenak, ikasleenak, zenbat sarrera, zenbat proposamen, esperientzia, elkartruke…

2012/10/15

Urriko lanak

Gogoratzen dugu URRIko lanak zeintzuk diren:
  • IRAES 21 presentzia areagotzea ikastetxean, ikusgarritasuna handitzea. Horretarako:
          o         Ikasleek sarearen ikusgarritasuna handitu behar dute.
  • IRAES 21 eta Eskolako Agenda 21 uztartzea. Horretarako:
          o         Ikastetxe  barruan IRAES 21 sareak egiten duena IRAES TALDEAk komunikatzea
          o         IRAES TALDEAk hobeto jakin EA21en egiten dena.

Beraz, esperientziaren bat erakutsi, kontatu edo konpartitu nahi baduzu, hona hemen lekua baduzu. 

Animo eta ondo izan!

2012/10/01

IRAES 21: kronograma

IRAES 21: 2012-13 ikasturteko kronograma eta ekintza plana.


IRAES 21
URRIA:
·     IRAES 21 presentzia areagotzea ikastetxean, ikusgarritasuna handitzea. Horretarako:
o         Ikasleek sarearen ikusgarritasuna handitu behar dute.
·     IRAES 21 eta Eskolako Agenda 21 uztartzea. Horretarako:
o         Ikastetxe  barruan IRAES 21 sareak egiten duena IRAES TALDEAk komunikatzea
o         IRAES TALDEAk hobeto jakin EA21en egiten dena.
AZAROA:
·     IRAES 21 eta EA21eko eragina inguruan neurtzeko adierazle bateria bat sortzea. EA21eko eta IRAES 21eko eragina inguruan, hezkuntza komunitatean, herrian, erkidegoan…Adierazle komunak sortu:
o         Parte hartzea: ingurumen hezkuntzaren barnetik neurtuta (eragina baimentzen duelako, zentroko esperientziak aginduta, asebetetze inkestak…)
o         Kudeaketa: aurreko ikasturteko konpromisoen jarraipena, lorpenak, hobekuntzak…
o         Eta blogak berak ematen dituenak: ikastetxeen ekarpenak, ikasleenak, zenbat sarrera, zenbat proposamen, esperientzia, elkartruke…
AZAROA-EKAINA:
·     Ikastetxeko esperientziak konpartitzea  Aurreko ikasturteetan proiektuak errazten dituzten esperientziak elkartrukatzea. Horretarako:
o         Ildo batzuk blog-ean sortzea: 
§  Ikasleentzako: inguruko arazoen egoera (EA21en landutako gaia, adibidez ura), kezkak, helburuak, ekintzak, iritziak… konpartitzea.
§  Ikastetxeentzako: EA21n esanguratsuak / arrakastatsuak izan diren jarduerak edota esperientziak konpartitu (EA21-n martxan jartzeko, urik gabeko astea…) 
§  Ikastetxeentzako: Bandera berritzeko egindako hobekuntzak plazaratzea.
ABENDUA:
·       Confint garatzeko gida eta proposamena aurkeztu.
URTARRILA-MARTXOA:
·       Eskolako Confint
MARTXOAK 14:
·       IV Euskal Confint
APIRILA-EKAINA:
·       Estatu eta nazioarteko elkartrukea.

IRAES 21 IKASLEAK

 URRIA:
A)       IRAES TALDEA  osatu
B)       IRAES TALDEAren aurkezpena egin (blog)
C)       Gai orokor bat landu ikasleekin: adbz, “Ardura” kontzeptua.

AZAROA-ABENDUA
D)      Dokumentuetatik (Gutunak, Manifestua, adierazpena…):
a.       Ekimenak burutu eta kontatu (blog)
b.       Dokumentuak komunikatu hezkuntza komunitatean, auzoan, herrian… (eta kontatu blogean)
ABENDUA:
E)       Confint garatzeko gida eta proposamena aurkeztu.
URTARRILA-MARTXOA:
F)       Eskolako Confint
MARTXOAK 14:
G)      IV Euskal Confint
APIRILA-EKAINA:
H)      Estatu eta nazioarteko elkartrukea.

2012ko bilerako akta


Iraes 21

Euskadiko “Eskola Jasangarrien” sarea  /  Red de “Centros sostenibles” de Euskadi

2012-13 Bilerako 

akta 


2012/09/21

IRAES 21 sarea: 2012ko bilera


Iraes 21

Euskadiko “Eskola Jasangarrien” sarea  /  Red de “Centros sostenibles” de Euskadi

2012-13

 Bilerarako deialdia

Bileraren data eta lekua
Bilera gauzatuko da Eibarren,2012.eko  irailaren 28ean, ostirala, Eibarko Armeria Eskola, Isasi kalea 26, Eibar, 10:00etatik 13:00tara
Lugar y hora de la convocatoria
La reunión tendrá lugar en Eibar, el 28 de septiembre, viernes,  en la Escuela de Armería, calle Isasi 26, de 10:00 a 13:00.
Saioaren helburua:

·        2012-13 ikasturterako IRAES 21eko ekintza plana proposatu eta adostu
Objetivo de la sesión:

·        Propuesta y aprobación del plan de acción de IRAES 21 para el curso 2012-13
·                              
Gai-zerrenda
1.       Gai-zerrenda eta eginkizunak errepasatu.
2.       Berriak
3.       Orain arte IRAES 21 sareak egindakoa.
4.       2012-13ko ekintza planaren proposapena eta debatea
5.       Hurrengo bilera
Orden del día
1.       Repaso del orden del día y de las tareas
2.       Informaciones
3.       Balance de lo realizado por IRES 21 hasta ahora.
4.       Propuesta y debate del plan de trabajo para 2012-13
5.       Siguiente sesión

2012/06/20

2011-2012: IRAES 21 sarearen ebaluazioa

Ikasturte bukaera balorazioak egiteko denbora da. Hona hemen IRAES 21eko irakasleek eta ikasleek egindakoa:


IRAES 21
2011-2012 IKASTURTEKO BALORAZIOA

 IRAES 21 SAREAREN BLOGA: Zenbaki batzuk: 


  • 5.400 bisita
  • 50 sarrera
  • 13 ikastetxek idatzi dute 
  • 26 sarrera egiten: jarduerak, praktika onak, esperientzien trukea… 

 IRAES 21: IRAKASLEEN BALORAZIOA

1.- Baloratu, orokorrean helburu hauen garapena zure ikastetxean. IRAES 21 taldeari buruzkoak. c. Egitura bat sortu ikastetxean EA21 eta IRAES 21 uztartzeko. e. IRAES 21 sarea beste sare batzuen parte dela aldarrikatu. j. IRAES 21 Taldeari autonomia eman.
(bataz bestekoa)             7,26
·       Ongi joan da. Agian ez dut asmatu ikasleen adinarekin. IRAES 21 taldea DBH4ko ikasleekin sortu dugu eta hauek dagoeneko hurrengoan Batxilergoan daude. Lana bikoizten da CONFINT-a barne sartzerakoan. Agian hurrengo ikasturterako DBH3ko ikasleekin osatu beharko dugu taldea. DBH1º zikloa aldiz, beste irakasleek daramate, ordutegi desberdinak dituzte eta koordinatzeko nahikoa zailtasunak. Dena den hobetuko dugu.
·       Dena batera daramagu, agendako ordezkariak ( geletakoak ) baita ere IRAES taldekoak dira.( Maila batzutan)
·       Ingurumen batzordeari eman diogu IRAES 21eko ardura eta oso ondo funtzionatu dute.
·       Ikasleen atzetik egon behar izan dut .(koordinatzailea)
·       Koordinazio saio dexente egin dugu, asko jasangarritasuna auditoria dela eta.
·       Sortu dugu. Denbora, maiztasuna eta taldea antolatu dugu. IRAES 21 taldeak EA21 proiektuko beste batzorde lakoa funtzionatu du.
                           
2.-Baloratu, orokorrean, helburu hauen garapena zure ikastetxean. Mota ezberdinetako helburuak. a. Hitzaldiak antolatzeko edota lankidetza izateko zerrenda egin ikastetxeen esperientziatik abiatuta eta baloratuta. b. Ikastetxeko proiektu ezberdinen arteko koordinaziorako lagun bat jarri. d. Ikastetxeko autoebaluapenean EA21erako sortu espazio bat. h. Tutoretza plangintzan EA21 sartu i. Praktika onetatik ikasi eta aplikatu. k. Iraunkortasunerako hezkuntza prozesuak sendotu. l. Komunikazioa zabaltzeko Ingurumen batzordeak Blog bat sortu . m. Adierazleak finkatu eta adierazleetatik abiatu hobekuntzara.
                            7,33
·       Gutxiena kanpoko adituen hitzaldiak izan dira, baina besteetan uste dut ondo moldatu gerala.
·       Antolatzen diren gauzak bai hitzaldiak,bai blogean egindako ekintzak zintzilikatzea,bai tutoretza orduan gaia sartzea...ikasleek,gurasoek..  oso ondo  hartzen dituzte.
·       Hitzaldi batzuk antolatu dira. Saiatu gara koordinatzen proiektu ezberdinetan. Tutoretza plangintzan Eskolako Agenda 21 programak presentzia dauka.
·       EA 21 proiektuan parte hartzen dugunetik helburu hauek betetzen ahalegindu gara. Batzuen lorpen maila handiagoa da (h,i,k); beste batzuena oraindik lehengo urratsak emoten hasi gara.

3.- Baloratu, orokorrean, helburu hauen garapena zure ikastetxean. Confint-aren inguruan. f. IKASLEEN DEIA sinatu, zabaldu eta beste pertsonak, ikastetxeak edota erakundeak sinatzen animatu. g. Brasileko ARDUREN GUTUNA zabaldu. n. Confint-ean parte hartu.
                            7,2
·       Ikasleek oso ongi aritu ziran eta ikastola guztian zabaldu zuten. Sinadura ugari jaso genituen.
·       Momentuz gure ikasleentzat hori dena oso motibagarria da, eta CONFINT desberdinetan egon direnak euren esperientzia besteei kontatzen dienean , beste batzuk ere animatzen dira.
·       Konferentziekin lotura izan duten lanak oso motibagarriak izan dira ikasleentzat, eta oso ondo funtzionatu dute.
·       Aurten gure zentroko ikasle bat (Unai Aguirre) Europako Confintera joan denez IRAES eta Arduren gutuna oso ezaguna izan da .
·       Ikasleekin sartu ginen orrialdean ikusteko zer zegoen, asmoak, baina gero euren  esku geratu zen jarraipena egin edo ez.
·       Ikasleekin sartu ginen orrialdean ikusteko zer zegoen, asmoak, baina gero euren  esku geratu zen jarraipena egin edo ez.
·       IKASLEEN DEIA ondo. Confint-aren inguruan lan egitea zailagoa egin zaigu. Ikasleak gutxi eta gazteak dira; eta planteatutakoa hurrun gelditzen zitzaigun.
                           
4.- Irakasleekin komunikaziorako tresna: blog-a eta posta elektronikoa.            
                            7,07
·       Egokia. Dena den Ikasle-Irakasle banaketa irakasleoi batzutan nahasten gaitu.
·       Gaur egun ezinbestekoa dira tresnak horiek, bai barne komunikaziorako eta baitea ere kanpokoekin.
·       posta elektronikoarekin arazoak izan ditut
·       blogean sartzeko abisu bat komeni zaigu
·       Ez dugu blogik. Irakasleekin intranet edo batzorde pedagogikoaren bitartez komunikatzen gara.
·       Posta elektronikoa gero eta gehiago, baita Moodle plataforma ere.
                           
5.- Zure ikastetxean badago EA21eko koordinatzailea ez den IRAES 21eko irakasle arduraduna?          
                           
·       IRAES 21eko irakaslea IRAES 21 proiektuaz arduratzen da. Ikasleen koordinazioa lortzen du eta laguntzen du. Lehen hezkuntzako irakaslea da.Ikasleekin eskolako orduetatik kanpo biltzen da eta lane giten dute.
Agenda 21eko irakaslea DBHkoa da (gutxitan elkartzen dira)
·       Daukaguna da talde sustatzaile bat, bertan ziklo guztietako arduradunak biltzen dituena, eta horiekin e-mailez etengabe, eta bilerak hilean behin edo behar denean eginez antolatzen gera, gero taldekide horiek euren zikloetan zabaltzen dute.
·       batera daukagu ordua ordutegian. datorren ikasturterako izango diren murrizketekin mantentzea zaila izango da.
·       Tutoreok ordu finko bat izaten dugu astean zehar eta ordu horretan adosten dugu guztia
·       Gure eskolan IRAES21eko koordinatzailea zuzendaria da eta EA21eko koordinatzailearekin batzen da barikuetan, Eskola Agendarako dauden saiotan.
·       Gure kasuan bi irakasle gara koordinatzailea eta zuzendaria eta bion artean eroan dugu iraes sareko lana. Hamabostero hirugarren zikloko ikasleekin elkarlana egin dugu sarean informazioa bilatzen eta sartzen. Hortik aparte lana bideratzeko astero ordu bateko koordinazio bilera burutu dugu.
·       IRAES 21eko arduraduna eta EA21 koordinatzailea koordinatuta daude eta EA21 proiektuko kideak dira.Bi asterik behin bilera egiten dute eta proiektuaren barruan IRAESeko lanari jarraipena egiten diote.

6.- Ikasleekin komunikaziorako tresna: blog-a.               
                            6,4
·       Behar bada gehiago erabiltzen dute eurena komunikatzeko . Besteena ikusten dute, noizean behin, hor finkatu beharko dute beste sistema bat.
·       ikasleak blogera ez dira sartzen guk esan ezik
                           
7.- Ingurugelatik izandako laguntza     
                            8,26
·       Behar izan dugun guztia jaso dugu.
·       Eskatzen dugunena laguntza beti agertzen zerate prest, alde horretatik behintzat primeran.
·       Beti jaso dugu eskatu dugun laguntza

8.- 2011-12 ikasturteari buruz zerbait gehiago komentatu nahi duzu?   
·       Esperientzia faltak CONFINTaren antolaketarako presioa sortu digu. Denbora pasa eta konturatzerakoan epeetan justu ibili gara.
·       Momentu batzuetan lana pilatu zaigu, batez ere bukaeran, Eskolako CONFINT, ekintzak burutu, Euskadiko CONFINT segidan,behar bada hori astiroago antolatu beharko dugu.
·       EUSKAL CONFINT oso motibagarria ikasleentzat
·       Ordu murrizketarekin Ag 21 eta IRAES beste era batean antolatu behar da.
·       Gustora ibili dira gure ikasleak sarean
·       Batzutan zalantzan egon gara. Ez geneukan oso argi ze lan-mota izango zen interesgarria sarean eskeintzeko eta kideekin elkarbanatzeko.

9.- 2012-13 ikasturteari begira, zerbait proposatu nahi duzu?   
·       Ba dakit ez dagoela zuen esku, baina nire ikastola kritikatu dudan moduan administrazioak egiten duena ere azaldu nahi dut. Gure antolakuntzan proiektuak auto gestionatzen ditugu, proiektuak errekurtsoaren menpe lantzen ditugu. Ingurumen alorrean lanean aritzeko ordu pare bat besterik ez ditugu.
·       IRAESek hobekuntza emateaz gain lan exigentzia ere areagotzen du baina jasotzen dugun laguntza berdina izaten jarraitzen du, (beno gezurra, besteek 3000ko topea dute eta guk 5000).Baina sarean ez dauden zihurtagiridunek? (Uste dut erdia direla) .
·       Axularreko Ingurumen lan guztietarako EA21eko beste ikastetxe guztiek jasotzen duten berdintsua da dirutan baina denbora errekurtsoa 0 da. Nire pataleta plazaratzea nire osasunerako ona delakoan egiten dut, proiektuaz sinisten baitut eta egiten dugun lan guztia ere gutxitzat hartzen dudalako. Justo B inprimakia betetzen nagoelarik A inprimakian egin beharreko zuzenketen berri jaso dut eta badakizue jasotzen ditugun laguntza horiek justifikatzeko Ingenieritza eta Ekonomikari ikasketak ezinbestekoak dira eta oraingoz soilik Biologian zihurtatu naute. Umorea falta ez dadila.
Eskerrik asko laguntzagatik eta inork ilusioa kendu ez gaitzala.
·       Sistema horretan jarraitzea, baina goian aipatu dudan bezala, piska bat lana banatuta.
·       Interforo eta Foroa egun berean egitea.
·       Koordinazioa mantentzea.
·       Koordinazioa mantentzea.
·       Hildo beretik jarraitzeko

10.- Satisfakzio maila IRAES 21 sarearekin        
                            7,93



IRAES 21 IKASLEAK
2012-13 ikasturteko ebaluazioaren emaitzak

IRAES 21 IKASLEEN BLOGA: Zenbaki batzuk:
19.500 bisita
120 sarrera
25 ikastetxek parte hartu dute
105 sarrera eginez: ekimenak, esperientziak, kartelak, bandera erakusten, Brasileko Gutuna zabaltzen, Ikasleen Deia zabaltzen…
IKASLEEN DEIA: 2.300 SINADURA baino gehiago

IRAES 21 IKASLEEN BALORAZIOA

1.- Baloratu, zure ikastetxearen lana IRAES 21 ikasleak" sarean.                    8.5

3.- Ikasleekin komunikaziorako tresna: blog-a.                                               8
Erabili ez , bakarrik hor zeuden iruzkinak etaa berriak irakurtzea.
Ez ginen Europakora joan!!!!!!!!!!!!!!!!
Euskadikoak ez zuen ezertarako balio izan kasikan. Izugarri hobetu behar da arlo hau.
Bai baina askotan ez.
dena oso ondo
Komentarioak jartzen ditugu beste ikastetxeak ikusteko zer egiten dugun .
Bakarrik erabili dugu Estatuko Confint-eko bloga.

4.- Ingurugelatik izandako laguntza                                                                8

6.- Zure satisfakzio maila IRAES 21 IKASLEAK sarearekin                              7.5
Lan handia egin dugu gauza berriak jarri ditugu gure ikastetxean eta esperientzia desberdina izan da.
gustatuko litzaidake hurrengo urtean IRAESen egotea, baina 15 urte edukiko ditudanez.. dezaket?

2.- Zure ikastetxeko "IRAES 21 TALDEA" zelan antolatzen dira, noiz elkartzen dira, zelan jarraitzen dute egin behar dena, noiz egiten dute..?
Astean behin (%50)
Beharrezkoa denean (%50)

5.- 2012-13 ikasturteari begira, zerbait proposatu nahi duzu sarearen lana hobetzeko?
Erakargarriagoa izatea. Kaña gehiago sartu bloga lantzeko.
Egindako lana baloratzea, ez momentu baten egindako gauza txikiak.
Sarea arinago ibiltzea.
Estetika
Arinago joatea.
Estatuko konferentzia egun batean egitea
Europako Konferentziara jende gehiago joatea.

7.- Azaldu dezakezu IRAES 21 IKASLEAK sarearen bitartez ikasi duzun zerbait?
Ikasi dut gehiago baloratzen lurra adibidez lehen kontuaan hartzen nuen ez bagenuen lurra zaintzen zer ondorio ekar zitekeen baino iraes 21-en ibiltzean, horrekin lotura dauzkan gauzak ikasi ditut.
Gauza hauek ez dira ikasten, burutik atera, eta landu egiten baitira, gure kasuan, bizitza kotidianora eramanez
5r –ak (batzuk)
Confinteri buruzko informazioa. (askok) 
Mundu hau nola zaintzea eta berari nola tratatzea ikasi dugu.
Beste lekutako jendearekin harremanak izatea.
Iraes 21-eko historioa eta haren ibilbidea ezagutu ditugu.

Beno, eskerrik asko Ingurugelaren partetik hemendik pasatu duzuen guztiei. IRAES 21-eko blogaren lehendabiziko urtea bete du pozitk egindako lanarekin eta itxaroipentsu datozen ikasturteekin. hurrengo bilera, ziur aski, irailak 28, Eibarreko Armeria Eskolan, 9:30 (deialdi ofiziala egingo dugu). 
Hurrengora arte eta disfrutatu oporrak!!!
Ingurugela