javascript:; IRAES 21 "Iraunkortasuneko Eskolen Sarea 21": diciembre 2011
"Iraunkortasunerako Eskola" errekonozitutako Euskadiko ikastetxeen sarea

Red de los centros de Euskadi con el reconocimiento de "Escuela hacia la Sostenibilidad"

2011/12/16

Elorrioko BHI

Zorione Fundaziru - Elorrioko BHI

Kaixo,
Elorrioko Institutuko IRAES lantaldeko ikasleak gara eta jadanik lortu ditugu 220 sinadura CONFINTeko DEIAren alde, gure ikaskide eta irakasleek sinatu dute, etxeko eta herritarrek ere, eta baita Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleek ere.
Oraindik ere sinadura gehiago biltzen ari gara eta argazkirren bat ere atera dugu.
Bueno, ba ikusten duzuenez, hemen dago gure ikasleak egiten ari direnaren muestratxo bat. Benetan pozik ari dira saltsan.
Besarkada bat

2011/12/05

San Jose Floreaga: Eskolara Oinez

Olatz - San Jose Floreaga
Azaroaren 24an Azkoitiko Elkargunean, Eskolara Oinez hitzaldia eman genuen floreagako EA21eko koordinatzaileek eta bertan gure abestia estrenatu genuen.
2010-11 ikasturtean Eskolara Oinez bertso lehiketa antolatu genuen, eta aurten bertso irabazleak aprobetxatuz moldaketa hau egin dugu. (ikusgai bideoan)


2011/12/02

Elorrio BHI: Erreka garbitzen eta DEIA zabaltzen

Zorione (Elorrio BHI)
Kaixo konpainia,
 
hauxe da gure ikasleekin azken boladan egindako ekintza, errekara hurbildu ginen udalari erakusteko zein egoerata dagoen. Beraiek proposatutako ekintza izan da eta oso inplikatuta egon ziren. Irudia klikatzean, laburpena topatuko duzue.
 
Horrez gain, sinadurak biltzen jarraitzen dute IKASLEEN DEIAren alde.