Kaixo koadrila, Geratu ginen moduan eta zuek eskatuta, denboraz ematen dizuet Ikastetxeko Confint garatzeko gida proposamena: hemen. Aurten, aurreko ikasturtea zoratzeko modukoa izanda, zerbait erlajatuagoa eta hausnarketa egitekoa pentsatu dugu: orain arte Confint-aren inguruan egindakoa gogoratu, emaitzak aztertu eta baloratu eta, aurrera begira, proposamenak egin. Antzeko plana izango dugu IV. Euskal Confint delakoan. Momentuz, martxoak 14 izango da, Busturiako Madariaga Dorretxean. Apuntatzeko eta gauzak bidaltzeko epeak otsailean jarriko ditugu blogean. Urtarrila, otsaila eta martxoaren lehenengo astea daukazue egiteko, animatzen bazarete. Orain arteko esperientziak oso onak izan dira eta parte hartu dutenek jarraitu nahi dute. Gida, betiko moduan, oso oso ondo idatzita dago, argi eta garbi. Baina, demagun, zeozer arraroagatik, planeten konjuntzioagatik, mazapanengatik edo klima aldaketagatik ez bada zerbait ulertzen, badakizue non gauden eta nora jo. Dena dela proposamen bat da, zuek zure iksatetxera egokitzeko. Animatu zaitezte zeren eta IRAES21 Taldea animatuta dago jadanik. Haiei urtarrilaren lehenengo astean jarriko diet gonbitea eta gida. Animatu haiei protagonismo ematen, ikusiko duzue zenolako sorpresa.
Bidez batez, opor hauetan deskantsatu, zoriontsuak izaten saiatu, kontsumoa neurrian burutu, opari berdeak egin eta jaso; baina, gauza guztien gainetik ondo pasa eta datorren urtea hau baino hobea izan dadila.