javascript:; IRAES 21 "Iraunkortasuneko Eskolen Sarea 21": febrero 2014
"Iraunkortasunerako Eskola" errekonozitutako Euskadiko ikastetxeen sarea

Red de los centros de Euskadi con el reconocimiento de "Escuela hacia la Sostenibilidad"

2014/02/21

Aita Larramendi Ik: sari bat eta esperientzi bat


ANDOAINGO AITA LARRAMENDI IKASTOLAKO HIRU IKASLEK, "ZURE JANARIA EZ DA HONDAKIN BAT LEHIAKETA" IRABAZI DUTE

Abenduaren hasieran izan genuen lehiaketaren berri . Lehiaketaren helburua gure janariarekin hondakin gutxiago sortzea zen, eta gu hirurok animatu egin ginen, izan ere, ingurumena zaintzeko ardura badugu.
Ideia aldetik ona iruditu zitzaigun, jendea kontzientziatu zedin, eta gainera, sariek oso itxura ona zuten. Konstituzio zubia zegoen tarteko, eta bi goiz hartu genituen; batean bideoa egin genuen: ideiak bilatu, gidoia idatzi, herriko leku bereziak aurkitu, grabatu... 

Ikasleak sari banaketan, Bilbon.


Epaimahaiaren saria eta publikoaren saria eskuratu genituen, iPad mini bat eta zetazeoak ikusteko irteera bat. Gure bideoa hemen ikusi dezakezue:

 


Ianire Huizi, Amaia Armendariz eta Maddi Etxeberria
Aita Larramendi Ikastola - Andoain


IKASTOLAK TONER ETA TINTA KARTUTXOAK BILDUKO DITU

Urtarriletik aurrera, inprimagailuetako toner eta kartutxoak biltzen hasi gara Ikastolan, birziklatzeko asmoarekin. Beraz, ikastolako zein etxeetako toner eta kartutxoak bilduko ditugu, hondakin hauen kudeaketa egokiago bat egiteko. Honela, ingurumenarekin dugun konpromisoarekin jarraituz beste pauso bat eman dugu.




Andoaingo Aita Larramendi Ikastola

Aita Larramendi Ik: 2.lana

IRAES 21eko ikasturteko 2. lana.

Kaixo IRAESerook! Iaz eskola jasangarriaren ziurtagiria lortu genuen eta aurten lehendabiziko urtea da IRAES-eko partaide garela. Lehen urtea izaki, ikasten ari gara.

 IRAES 21 Hezkuntza komunitatean zabaldu

IRAES 21 hezkuntza komunitatean zabaltzeko bide desberdinak erabili ditugu. Ikasturte hasierako klaustroan Agenda 21en proiektua eta ikastolako beste zenbait proiektu bezalaxe aurkeztu zen. Gurasoei zuzenduriko aurkezpena web orriaren bidez egin zen, eta Agenda 21eko proiektuaren barruan txoko bat du IRAES 21ek.

 IRAES 21eko azpiegitura antolatu eta finkatu
IRAES 21ko azpiegitura antolatzeari eta finkatzeari dagokionez, DBH 2., 3. eta 4. mailetan IRAES 21 zer den azaldu zitzaien (Agenda 21ko ordezkariak) eta lan taldea osatzeko bolondresak eskatu ziren. Ikasle mordoak agertu zuen interesa eta azkenik maila bakoitzeko bi ikasle hautatu ziren. 6 ikaslek osatzen dute gure Ikastolako Iraes 21 ikasleen taldea, behean dauden horiek dira:


Hilean behin biltzen gara bilerak eta lanak egiteko. Oraingoz autonomia gehiegirik ez dute baina ikasten ari gara.

2014/02/05

Franciscanas de Montpellier: esperientzia ezberdinak

Pasaden astean jasangarritasun diagnostikoa egin genuen. Eta oso praktika ona zela komentatu zuten EA21a kalitate prozesuetan izatea eta ea zergatik ez zegoen eskegita hemen.
Hori dela eta, hona hemen dokumentu hau:

Jasangarritasun DiagnostiKo item-ak nola dauden banatuta prozesuen artean, urtero, hobetzeko.

Axular Lizeoa: 1.lana

Nola zabaltzen dugun IRAES 21 Hezkuntza komunitatean?
1.- Ikastolaren lehen eguneko klaustroan proiektuen errepasoa egiten da.
EA21eko proiektuaren baitan IRAES taldearen nondik norakoak azaltzen zaizkie irakasleei.
2.- Familiei webguneko proiektu eta berrien bidez komunikatzen zaie
3.- Ikasleen gela guztietan IRAES eko taldekideak taldearen berri eman eta dokumentua zintzilikatu dute.
4.- Ikastolako EKOLOGUNEAN zintzilikatu dugu taldearen informazioa
5.- Udaletxeko IAK (Ingurumen aholkularitza kontseiluan)  gure taldearen berri


IRAES 21eko azpiegitura nola finkatu dugu?
·         Iraunkortasun eskolen sarean sartzeko egindako kanpo ebaluazioan ikasleen protagonismoa bultzatzea azaltzen zen hobekuntza esparru modura.Horrela dago jasoa ebaluazioko txostenean.
·         Honi so eginez 2-3 urtetako iraunkortasuna  duten ikasleekin taldea osatzea erabaki genuen. Horrela sei ikaslek osotutako taldea eratu genuen. Gaur DBH4ko ikasleak.
·         Aurtengo erronka DBH3ko ikasleren bat integratzea da.
·         Gure antolaketan IRAES taldekideak Ingurumen batzordeko kide dira. Urtean burutzen ditugun bizpahiru bileratan partehartze aktiboa burutzen dute: Guraso irakasle eta ez dozenteei sentsibilizazio PPT aurkeztuz eta egindakoaren berri emanez.
·         IRAES taldekideak Donostialdeko Cristina Eneako foroetan eta Udaletxeko foroetan parte hartzen dute