javascript:; IRAES 21 "Iraunkortasuneko Eskolen Sarea 21": San Jose Floreaga
"Iraunkortasunerako Eskola" errekonozitutako Euskadiko ikastetxeen sarea

Red de los centros de Euskadi con el reconocimiento de "Escuela hacia la Sostenibilidad"
Mostrando entradas con la etiqueta San Jose Floreaga. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta San Jose Floreaga. Mostrar todas las entradas

2014/01/20

San Jose Floreaga: 2.lana

Aupa! Berandu hasi gara lan hauetan baina... aurten ziurtagiria berritzea tokatzen zaigu eta hemen ari gara lan eta lan.
Nola zabaltzen dugun IRAES 21 Hezkuntza komunitatean?
-Ikasturte hasieran, klaustro bat izaten dugu plangintza desberdinak aurkezteko eta han IRAES 21en berri ematen dugu.
-CONFINTeko lau adierazpenak "Txoko Berdean" izan ditugu eta ondoren ikastetxeko pasiloetan ipini ditugu plastifikaturik. Bosgarrenarekin berdin egingo dugu, lehendabizi txoko berdean eta ondoren toki finko batean.
-Gure ikastetxean komunikatzeko asko erabiltzen dugu ikastetxeko web orria, bertan informazio ugari aurkitu daiteke edozein gaietaz.     
-Alkatearekin hitzordua eskatu genion IRAES 21 eta Confintari buruz hitzegiteko eta lortu dugu Udalaren webean agertzea.
Ikus:

Horrelako ekintza ugari egin izan ohi ditugu.



IRAES 21eko azpiegitura nola finkatu dugu?
LHko hirugarren zikloko eta DBHko ikasleak izan dira IRAES 21 taldean. Koordinatzaile lanetan EA 21eko bera. Badakit askotan esan dezuela komenigarria dela beste bat izatea, baina momentu honetan egia esan behar bada ni neuk dut honen ardura.
Baina ikasturte honetan diferente egin dugu. Ziurtagiria dela eta,  IRAES 21 taldea aurretik ere ordezkari moduan lanean aritutako ikasleekin osatu dugu.
Eta... lan asko dugunez, momentu honetan "ikasleek" nahiko independiente dabiltza. Gaur bertan bildu dira bakarrik hirugarren lana egiteko. Aurreko ikasturtetan neu izaten nintzen bilera hasieratan, pixka bat azaltzeko baina orain beraiek elkartzen dira eta zerbait behar izanez gero badakite non nagoen.
Egia da, gu alboan izanez gero lan "hobea" egingo zutela, baina oso zaila da adieraztea zein ondo sentitzen naizen, gure ikasleak autonomi osoz lan egiten ikusteaz. Beste abantaila bat ere badu honek, gure zama txikitzen da.

Adierazleak; ez dakit honetaz ari garen baina hor doa.
IRAES 21 taldeak egiten duen lanarekin honelako adierazleak identifikatu ditzaket:
  • Ondorioak ikasleengan  
  • interesa erakutsi du
  •  koherentziaz jarduten du
  •  informazioa bilatzeko gai da
  •  informazio-iturri desberdinak erabiltzen ditu, informazioa tratatzeko prozedurak aplikatuz
  • ingurumen –gaietan inplikatzen da
  •  egoera aldatzeko alternatibak proposatzen ditu
  • jarrera kritikoa erakusten du baliabideak erabiltzerakoan eta proposamenak formulatzerakoan  
  • ardurazko jarrera erakusten du 
  • konprometitzen da  
  • norbere eta besteen jardunbideak baloratzeko gai da
  • azalpenetan hizkuntza egokia erabiltzen du 
  • koordinazio ahalmena.
B Beno ba, berandu bidalia baina....
Ondo izan
Olatz

2012/06/04

III Euskal Confint: San Jose Floreaga

EUSKAL CONFINT III –AZKOITIKO HERRIAN LORTU DUGU…. Azkoitiko Udalak bere web orrian gure CONFINT lanak zintzilikatu ditu. http://www.azkoitikoudala.info/eu/hasiera/1675- Linka goian ipintzen dugu… ahal bada IRAES BLOGEAN ERE IPINI.
Powerra zintzilikatuta dugu eta hor duzue embed. Mila esker AUPA AZKOITIA! INGURUMENAREN ALDE.

2012/03/22


SAN JOSE FLOREAGA IKASTETXEAN ASTE SANTU ONDOREN
Gure kasuan eskolako foroa dugu martxoaren 22an. Horregatik IRAESeko lana atzeratu beharrean aurkitu gara. Aurreko ikasturtean LHko 3.ziklokoak hartu zuten parte eta oso gustora geratu ginen. Aurten aldaketa batzuk ditugu.
1-LH 3.mailatik DBH 4.mailarte (denak hartuko dute parte, hau da, 400 ikasle inguru)
2- Bi taldetan banatuko gara CONFINT aurkezpena egiteko, alde batetik LH eta bestetik DBH.
3- Antzokian elkartuko gara eta han AURKEZTUKO dugu zein izango den aurtengo LANA eta aprobetxatuko dugu ESPANIAKO CONFINT ezagutarazteko ikasleei. Apirilaren 27an.
4- Ondoren gelaka landuko dugu eragileak/akzioak... tutoretzan.
5-Gela bakoitzeko ordezkariekin elkartuko gara maiatzaren 10ean.Euskadiko CONFITera zeintzuk joango diren aukeratu (ikasle beraiek).
6-Martxan jarriko ditugu aukeratutako akzioak.


Espero dugu maiatzaren 28rako dena PREST izatea. Beno ba, aurten dinamika BERRIA probatu behar dugu.
Laster arte

2012/03/05

Aitor eta Maria "irakasle" klaustroan


Olatz - San Jose Floreaga (Azkoitia)
AITOR ETA MARIA IRAKASLE KLAUSTROAN
Aurrekoan komentatu genuen nola EA21eko koordinazio bilera batean aurkeztu genuen power point baten bidez CONFINTean bizitakoak.
Ba orain, beste pausu txiki bat eman dugu. Irakasle klaustroan aurkeztu dugu otsailaren 27an. Berrogeita hamar irakasleen aurrean jarri ginen gure esperientziak kontatzeko. Ez pentsa erraza izan zenik baina ezin genezakeen horrelako aukerarik galdu.
EA21eko koordinatzaileak esan digu, oso gustura gelditu zirela irakasleak eta askok ZORIONDU egin gaituzte. Badakizue, poliki-poliki …
INGURUMENAREN ALDE!

2012/02/20

CONFINT-esp Azkoitia-Azpetia Koordinazio Taldean

 Olatz - San Jose Floreaga (Azkoitia)



Ostegunean , otsailaren 16an Estatuko  CONFINTean egondako ikasleek, Aitor Azkoitia eta Maria Sanchezek, Azpeitiko Ingurumen Etxean “Azkoitia-Azpeitia EA21eko koordinazio taldeari” CONFINTaren aurkezpena egin zieten. 
Hitzaldian CONFINTean bizitakoa eta ikasitakoa azaldu zuten. Azalpena bukatu zutenean galderak egiteko aukera ere izan zuten han bildutako koordinatzaileek. 


Aurkezpenerako erabili zuten powerra ikusgai duzue ikastetxeko web orrian:
http://www.floreaga.com/berdea/

2011/12/05

San Jose Floreaga: Eskolara Oinez

Olatz - San Jose Floreaga
Azaroaren 24an Azkoitiko Elkargunean, Eskolara Oinez hitzaldia eman genuen floreagako EA21eko koordinatzaileek eta bertan gure abestia estrenatu genuen.
2010-11 ikasturtean Eskolara Oinez bertso lehiketa antolatu genuen, eta aurten bertso irabazleak aprobetxatuz moldaketa hau egin dugu. (ikusgai bideoan)


2011/10/27

San Jose Floreaga (Azkoitita): Deia zabaltzen (Bideoa)

Olatz - San Jose Floreaga Ik. (Azkoitia)
Gabon! Gaur bertan ipini dugu ikastetxeko web orrian (www.floreaga.org) egunonetako bideoa, denok oso gustora atera ginen, guraso, ikasle eta irakasle. Komunitatean mezua zabaltzeko oso aberasgarria iruditu zaigu, aurten hobekuntza modura mikrofonoarekin egin dugu (aurreko ikasturteetan ez zen ondo entzuten).
Gero arte

2011/10/14

San Jose Floreaga (Azkoitia): IKASLEEN DEIA zabaltzen

Olatz - San Jose Floreaga Ik. (Azkoitia)

Egun on! Atzo elkartu ginen talde sustatzailekoak eta erabaki dugu zeintzuk izango garen IRAES-en lanean arituko garenok. Bi izango gara: Jesus Larrañaga eta ni neu Olatz Zabaleta. Ikasleena, oraindik eko-ordezkariak aukeratzen ari gara tutoretza saiotan.
Gelaz-gela tutoretzan egin dugu DEIA eta bi dokumentuak ipini dituzte geletako kortxoetan eta atzo KOMUNITATE DEIA EGIN GENUEN. Nola?
Gure ikastetxean goizetan hileretan elkartzen gara EGUNONAK emateko, normalean PASTORAL taldekoak egiten dute baina oraingo honetan LH ikasleek egin zuten. Mikrofono eta guzti, LH ko ikasle denen aurrean eta guraso asko era baziren bertan. Gazteen eskutitzaren helburuak izendatu eta bi mural egin zituzten. Jende aurrean azaldu ondoren TXOKO BERDEAN ipini zituzten.
Ekitaldia Bideoan grabatu dugu, editatzen dugunean “Txoko berdean” web orrian ipiniko dugu: http://www.floreaga.org/.
Beno, gero arte