javascript:; IRAES 21 "Iraunkortasuneko Eskolen Sarea 21": 2014
"Iraunkortasunerako Eskola" errekonozitutako Euskadiko ikastetxeen sarea

Red de los centros de Euskadi con el reconocimiento de "Escuela hacia la Sostenibilidad"

2014/10/31

Confint eta ESenRED-ari buruzko artikulua


Aupa IRAESeroak. Hona hemen CENEAM (Centro Nacional de Educación Ambiental) -eko buletinean argitaratutako Confint eta ESenRED-ari buruzko artikulua.
Hemen eskuragarri.

2014/04/04

San Fidel Ikastola: Baratze ekologikoa



LH 5. mailako ikasleek EKO-OIZ elkarteko monitoreekin landu dute ortu ekologikoa. Lehenik kontzeptu teorikoak landu dituzte arbel digitala erabiliz eta jokuen bitartez. Eta gero, nahiz eta eguraldiak lagundu ez kultibo-mahaian landatu dute eta ortu bertikala ere prestatu dute. Honexek dira landatutakoak: letxugak, tipulak, tipulinak, azak, indaba baltzak, aguakateak eta mangoa.

2014/03/25

San Fidel Ikastola: Elikadura burujabetza

ELIKADURA BURUJABETZARI BURUZKO JARDUNALDIAK Martxoaren 13an ikastolako ikasle gehienek parte hartu dute Elikadura burujabetzari buruzko ekintza ezberdinetan HH tik hasita DBHra arte. 

Ziklo bakoitzak bere mailara egokituta landu ditu elikagaien jatorria, sasoikoak diren produktuak, ekologikoak direnak eta zer edo nola kontsumitzen dugun. 

DBHko 4. mailako ikasleek aurkezpen bat prestatu dute elikadura burujabetasunari buruzko oinarrizko kontzeptuak azaltzeko, ikasturte honetan gai honen inguruan FISC-eko programa bat burutzen ari baitira. Horrela eurek landu dutena ikasle txikiagoei azaldu diete.

Hona hemen erabilitako materialak:


2014/03/24

Maristas San Mgiuel (Zalla): aurkezpena



Maristas San Miguel (Zalla) sarean.
IRAES 21 sarearen helburuak hauek dira:

  • Euskadiko ikastetxeetan iraunkortasuneko hezkuntza bultzatzea
  • Eskola Agenda 21 programaren kalitatea sendotzea
  • “Iraunkortasuneko eskola” agiria duten ikastetxeen arteko sinergiak bultzatzea 
  • Nazio baita nazioarteko mailako iraunkortasuneko hezkuntzako sareekin harremantzea 
  • Hezkuntza komunitatearen ikaste prozesua bultzatzea kooperazioaren bidez

Gure arduradunak hauek dira:
Alazne Azaceta, Miren Josune Garma, Begoña González, Lucía Larrañaga, Nora Villalba eta  Sergio Villate.


Orobiogoitia BHI: Confint eta hondakinak dantzan!!!!!

Kaixo IRAESeroak: Hemen dituzue pasadan egunean komentatu nizkizuen bideoen loturak: 
Eskolako konferentzian egindako dantza
http://vimeo.com/89893490 


Eta hemen hondakinei buruz egindako bideoa: 

http://vimeo.com/89384501

 

2014/03/17

Axular BHI: Biodibertsitatea eta gizakiak

Axularreko ikasleak, Martxoak 14, BIODIBERTSITATEARI buruzko tailerra aurrera eraman zuten "Geuk ere biodibertsitatea gara".

Goiz batean elektrizitaterik gabe,aulkirik gabe,arbela digitalik gabe... Neolitiko tribu bat bezala ikastetxean bizi izan ziren.Hau da, bere etxea, ohea, sua, bazkaria eta garai horretako tresnak egin zituzten. Honi aipatu beharra dago ikasleek eguzkiz, airez, lurraz eta naturaz gozatu zirela.

2014/03/14

Beurko BHI: Eskolako Confint

ESKOLAKO CONFINT: Martxoak 13

Confint berriro ere martxan jarri da Euskal Erkidego Autonomoan. Momentu honetan, IRAES 21 sareko hainbat ikastetxetan, ikasleei beraien ingurumenarekiko ikasketan eta arduran protagonismo handia ematen dien Eskolako Confint prozesua garatzen ari da. Nola ez, Beurko institutuan ere.
Confinteko eguna baino lehenago 2.DBHko ikasleek gure inpaktua Biodibertsitatean gaiari buruzko bideo bat prestatu zuten ekimen hori hasiera emateko eta lan egiteko orduan horren hildoa jarraitzeko.


Hona hemen bideoa:
 
Confintean maila guztietako ikasleek parte hartu dute,  laurogei batek edo.
Biodibertsitatea eta hondamena bideoa ikusi ondoren hor agerian geratu denari buruzko haurnasketa hasi dira egiten lan taldeetan. 
 
Gero, apirilaren 2an, V. Euskal Confint ospatuko da Busturian dagoen Biodibertsitatetarako Zentroan eta hor institutuko IRAESeko ordezkariak guztien ahotsa izango dira. Horretarako ekoiztutako materialekin fotonobela eta dazibao bat egingo dituzte.  
V Euskal Confint honetan, hurrengo urratserako, hain zuzen ere, azaroan, Bartzelonan garatuko den II Estatuko Confint-erako, gazte ordezkariak hautatuko dira. Azkeneko urratsa ziklo honetan Bruselan ospatuko den II Europako Confint izango da, 2015ko udaberrian.

La Salle Berrozpe: Eskolako Confint

Kaixo! 

Andoaingo La Salle Berrizoera badatorrela gure Eskola Confita eta hemen egindako kartela erakusten dizuegu! 


Hurrengo astean seigarren mailakoekin bilduko gara gelaz gela! Talde txikietan etekin handiagoa aterako dugula uste dugu eta. Laster izango duzue gertatutakoaren berri!!

Ondo izan Iraeszaleak!

2014/03/13

Beurko BHI: Eskolako Confint eta Biodibertsitatea

Gaur, martxoak 13, Eskolako Confint prozesua garatu dugu institutuan. Ekitalde honi hasiera emateko eta lan hildo moduan erabiltzeko ikasleek prestaturiko ondoko bideoa erabili dugu. Oso interesgarria denez, bideoaren lotura bidaltzen dugu irakasleen  blogean konpartitu ahal izateko. 

Axular Lizeoa: Kontsumo jasangarria eta Euskal Okela

Donostiako Eskola Agenda 21eko kontsumo jasangarriaren gaia dela-eta, gure  Dbh 4ko ikasleak Zaldibiko EUSKAL OKELA behitegian izan dira bertako behi eta txekorren produkzioaren berri jasotzeko. Oso interesgarri suertatu zaizkigu bertan emandako adierazpenak, bereziki behi hauek gure larretan duten eraginarekin loturikoak.



Nuestros alumnos de 4º de la E.S.O. dentro de las actividades programadas en la Agenda 21 Escolar de Donostia sobre el tema del consumo sostenible, han visitado la vaquería de EUSKAL OKELA de Zaldibia. Ha resultado de interes, sobre todo la información recibida sobre la influencia de esta actividad en la preservación de nuestro medio ambiente.

2014/03/03

BEGOÑAKO ANDRA MARI IKASTETXEA: 2.lana

 Nola zabaltzen dugun IRAES 21 Hezkuntza komunitatean?

- Lehenengo IRAES 21-eko arduradunak EA21 lan taldeari IRAESeko helburuak eta nondik norakoak azaltzen dizkie.

- EA21eko taldean parte hartzen duten ekodelagatuek bere ikaskideei EA21eko urteko helburuak eta IRAES21 zer den azaltzen dizkie lehenego hiruhilabetean egiten den tutoretza batean.

- EA21 taldetik bi irakasle eta 4-5 ikasle IRAES21 taldea osatzen dute. Bertako partaideak bolondresak dira.

- Ikas komunitate osoari eskolako plataformaren bidez informazioa bidaltzen diogu eta etapa desberdinetako txoko berdeetan, paneletan, IRAES21 eko informazioa eta blogaren helbidea kokatzen da ikasleek blogean sartu ahal izateko.

IRAES 21eko azpiegitura nola finkatu dugu?

Aurtengoa da sare honetan sartzen garen gure lehenengo ikasturtea eta EA21 taldean dauden irakasleen gehiengoa berriak gara proeiktuan, beraz aurtengo helburua IRAES21n lehenngo pausuak ematea izango da. Hurrengo ikasturteetan indar gehiagorekin arituko gara eta IRAESen parte hartzea indartuko dugu.

2.hiruilabete honetan EA21eko erritmoa hartuta daukagunez IRAES21i garrantzi handiagoa emango diogu eta ikasturtean zehar egindako experientziak zabalduko ditugu.



2014/02/21

Aita Larramendi Ik: sari bat eta esperientzi bat


ANDOAINGO AITA LARRAMENDI IKASTOLAKO HIRU IKASLEK, "ZURE JANARIA EZ DA HONDAKIN BAT LEHIAKETA" IRABAZI DUTE

Abenduaren hasieran izan genuen lehiaketaren berri . Lehiaketaren helburua gure janariarekin hondakin gutxiago sortzea zen, eta gu hirurok animatu egin ginen, izan ere, ingurumena zaintzeko ardura badugu.
Ideia aldetik ona iruditu zitzaigun, jendea kontzientziatu zedin, eta gainera, sariek oso itxura ona zuten. Konstituzio zubia zegoen tarteko, eta bi goiz hartu genituen; batean bideoa egin genuen: ideiak bilatu, gidoia idatzi, herriko leku bereziak aurkitu, grabatu... 

Ikasleak sari banaketan, Bilbon.


Epaimahaiaren saria eta publikoaren saria eskuratu genituen, iPad mini bat eta zetazeoak ikusteko irteera bat. Gure bideoa hemen ikusi dezakezue:

 


Ianire Huizi, Amaia Armendariz eta Maddi Etxeberria
Aita Larramendi Ikastola - Andoain


IKASTOLAK TONER ETA TINTA KARTUTXOAK BILDUKO DITU

Urtarriletik aurrera, inprimagailuetako toner eta kartutxoak biltzen hasi gara Ikastolan, birziklatzeko asmoarekin. Beraz, ikastolako zein etxeetako toner eta kartutxoak bilduko ditugu, hondakin hauen kudeaketa egokiago bat egiteko. Honela, ingurumenarekin dugun konpromisoarekin jarraituz beste pauso bat eman dugu.




Andoaingo Aita Larramendi Ikastola

Aita Larramendi Ik: 2.lana

IRAES 21eko ikasturteko 2. lana.

Kaixo IRAESerook! Iaz eskola jasangarriaren ziurtagiria lortu genuen eta aurten lehendabiziko urtea da IRAES-eko partaide garela. Lehen urtea izaki, ikasten ari gara.

 IRAES 21 Hezkuntza komunitatean zabaldu

IRAES 21 hezkuntza komunitatean zabaltzeko bide desberdinak erabili ditugu. Ikasturte hasierako klaustroan Agenda 21en proiektua eta ikastolako beste zenbait proiektu bezalaxe aurkeztu zen. Gurasoei zuzenduriko aurkezpena web orriaren bidez egin zen, eta Agenda 21eko proiektuaren barruan txoko bat du IRAES 21ek.

 IRAES 21eko azpiegitura antolatu eta finkatu
IRAES 21ko azpiegitura antolatzeari eta finkatzeari dagokionez, DBH 2., 3. eta 4. mailetan IRAES 21 zer den azaldu zitzaien (Agenda 21ko ordezkariak) eta lan taldea osatzeko bolondresak eskatu ziren. Ikasle mordoak agertu zuen interesa eta azkenik maila bakoitzeko bi ikasle hautatu ziren. 6 ikaslek osatzen dute gure Ikastolako Iraes 21 ikasleen taldea, behean dauden horiek dira:


Hilean behin biltzen gara bilerak eta lanak egiteko. Oraingoz autonomia gehiegirik ez dute baina ikasten ari gara.

2014/02/05

Franciscanas de Montpellier: esperientzia ezberdinak

Pasaden astean jasangarritasun diagnostikoa egin genuen. Eta oso praktika ona zela komentatu zuten EA21a kalitate prozesuetan izatea eta ea zergatik ez zegoen eskegita hemen.
Hori dela eta, hona hemen dokumentu hau:

Jasangarritasun DiagnostiKo item-ak nola dauden banatuta prozesuen artean, urtero, hobetzeko.

Axular Lizeoa: 1.lana

Nola zabaltzen dugun IRAES 21 Hezkuntza komunitatean?
1.- Ikastolaren lehen eguneko klaustroan proiektuen errepasoa egiten da.
EA21eko proiektuaren baitan IRAES taldearen nondik norakoak azaltzen zaizkie irakasleei.
2.- Familiei webguneko proiektu eta berrien bidez komunikatzen zaie
3.- Ikasleen gela guztietan IRAES eko taldekideak taldearen berri eman eta dokumentua zintzilikatu dute.
4.- Ikastolako EKOLOGUNEAN zintzilikatu dugu taldearen informazioa
5.- Udaletxeko IAK (Ingurumen aholkularitza kontseiluan)  gure taldearen berri


IRAES 21eko azpiegitura nola finkatu dugu?
·         Iraunkortasun eskolen sarean sartzeko egindako kanpo ebaluazioan ikasleen protagonismoa bultzatzea azaltzen zen hobekuntza esparru modura.Horrela dago jasoa ebaluazioko txostenean.
·         Honi so eginez 2-3 urtetako iraunkortasuna  duten ikasleekin taldea osatzea erabaki genuen. Horrela sei ikaslek osotutako taldea eratu genuen. Gaur DBH4ko ikasleak.
·         Aurtengo erronka DBH3ko ikasleren bat integratzea da.
·         Gure antolaketan IRAES taldekideak Ingurumen batzordeko kide dira. Urtean burutzen ditugun bizpahiru bileratan partehartze aktiboa burutzen dute: Guraso irakasle eta ez dozenteei sentsibilizazio PPT aurkeztuz eta egindakoaren berri emanez.
·         IRAES taldekideak Donostialdeko Cristina Eneako foroetan eta Udaletxeko foroetan parte hartzen dute

2014/01/30

Eskolako Confint 2014




Confint izeneko trena martxan dago!!! Hurrengo geltokiak:

  •  Eskolako Confint: otsaila eta martxoaren arten egiteko.
  • V. Euskal Confint: apirilak 2. Busturiako Biodibertsitate Zentroan.
  • II Estatuko Confint: azaroaren 14tik 16ra, Bartzelonan, Hiri Hezitzaileen XX. Kongresuaren barne.
  • II Europako Confint: 2015ko udaberrian.
Orain Eskolakoa dagokigu. Hurrengoetarako zehaztasunak, berriak izatearekin batera zabalduko dugu.

Orain ikasleen blogean, 5. lan moduan, zabaldu dugu proposamen hau: Eskolako Confint garatzeko gida. Proposamen bezala, zuen ikastetxera moldatzea komenigarria da. Proposamena ikasleei zuzenduta dago, beraiek, ahal den autonomia handienarekin, garatzeko.
Irakasleentzako Gida euskaratzeko ez dugu astirik izan, baina Estatu mailan zabalduko den Guía para el Profesorado eskaintzen dizuegu. Nondik dator, zer den, zein da irakaslearen papera... bertan daukazue.

Gogoratu beste web orrialde interesgarriak:

Zalantzetarako badakizue non gauden, beti laguntzeko prest.

Ondo izan eta animua, batzuk badakite: proba egiten duenak errepikatu egiten du!


2014/01/23

SAN VIATOR IKASTETXEA: 2. lana.


- IRAES 21 Hezkuntza komunitatean zabaldu.
Zelan egin duzue? Protokoloren bat? Ekintzaren bat? Argazkirik edo aurkezpenik?
IRAES talde osatu eta gero, klaustroan aurkeztu dugu taldea eta egindako lehen ekintzak. Gure helburuak azalduz gain, bidaltzen dizuegu hurrengo bideo ere jarri diegu.
Sopuertako alkatearekin bildu gara baita, IRAES taldea eta komando berdeko partaideek beren lana aurkeztu dute.
Gure lanak, ikastetxeak dituen blog ezberdinetan zein txoko berdean eskegitzen ditugu.

Urtarrilak 26: Ingurumen hezkuntzaren eguna




Urtarrilak 26: Ingurumen hezkuntzaren eguna

2014/01/21

C. Vizcaya: 1. lana

IRAES 21 Hezkuntza komunitatean zabaldu.
Zelan egin duzue? Protokoloren bat? Ekintzaren bat? Argazkirik edo aurkezpenik?
IRAES 21eko azpiegitura antolatu eta finkatu. Zelan egin duzue? IRAES TALDEA zelan osatzen duzue?

Ekodelegatuen artean, 10 laguneko talde boluntarioa sortu zen, eta ostegun batzuetan biltzen dira. Haien argazkia Ikastetxeko aldizkarian agertu zen.
Momentuz, lanak egiten saiatzen ari dira.
Oso egokia iruditzen zait zuek bidalitako lanak haiek egiteko, hórrela badago modu bat erlazionatzeko.Hala ere, arratsaldeko atsedenaldietan biltzen dira, eta batzutan hasten dira lan egiten eta gero ez dute amaitzen, uzten dute beste ostegun baterako…

2014/01/20

San Jose Floreaga: 2.lana

Aupa! Berandu hasi gara lan hauetan baina... aurten ziurtagiria berritzea tokatzen zaigu eta hemen ari gara lan eta lan.
Nola zabaltzen dugun IRAES 21 Hezkuntza komunitatean?
-Ikasturte hasieran, klaustro bat izaten dugu plangintza desberdinak aurkezteko eta han IRAES 21en berri ematen dugu.
-CONFINTeko lau adierazpenak "Txoko Berdean" izan ditugu eta ondoren ikastetxeko pasiloetan ipini ditugu plastifikaturik. Bosgarrenarekin berdin egingo dugu, lehendabizi txoko berdean eta ondoren toki finko batean.
-Gure ikastetxean komunikatzeko asko erabiltzen dugu ikastetxeko web orria, bertan informazio ugari aurkitu daiteke edozein gaietaz.     
-Alkatearekin hitzordua eskatu genion IRAES 21 eta Confintari buruz hitzegiteko eta lortu dugu Udalaren webean agertzea.
Ikus:

Horrelako ekintza ugari egin izan ohi ditugu.



IRAES 21eko azpiegitura nola finkatu dugu?
LHko hirugarren zikloko eta DBHko ikasleak izan dira IRAES 21 taldean. Koordinatzaile lanetan EA 21eko bera. Badakit askotan esan dezuela komenigarria dela beste bat izatea, baina momentu honetan egia esan behar bada ni neuk dut honen ardura.
Baina ikasturte honetan diferente egin dugu. Ziurtagiria dela eta,  IRAES 21 taldea aurretik ere ordezkari moduan lanean aritutako ikasleekin osatu dugu.
Eta... lan asko dugunez, momentu honetan "ikasleek" nahiko independiente dabiltza. Gaur bertan bildu dira bakarrik hirugarren lana egiteko. Aurreko ikasturtetan neu izaten nintzen bilera hasieratan, pixka bat azaltzeko baina orain beraiek elkartzen dira eta zerbait behar izanez gero badakite non nagoen.
Egia da, gu alboan izanez gero lan "hobea" egingo zutela, baina oso zaila da adieraztea zein ondo sentitzen naizen, gure ikasleak autonomi osoz lan egiten ikusteaz. Beste abantaila bat ere badu honek, gure zama txikitzen da.

Adierazleak; ez dakit honetaz ari garen baina hor doa.
IRAES 21 taldeak egiten duen lanarekin honelako adierazleak identifikatu ditzaket:
  • Ondorioak ikasleengan  
  • interesa erakutsi du
  •  koherentziaz jarduten du
  •  informazioa bilatzeko gai da
  •  informazio-iturri desberdinak erabiltzen ditu, informazioa tratatzeko prozedurak aplikatuz
  • ingurumen –gaietan inplikatzen da
  •  egoera aldatzeko alternatibak proposatzen ditu
  • jarrera kritikoa erakusten du baliabideak erabiltzerakoan eta proposamenak formulatzerakoan  
  • ardurazko jarrera erakusten du 
  • konprometitzen da  
  • norbere eta besteen jardunbideak baloratzeko gai da
  • azalpenetan hizkuntza egokia erabiltzen du 
  • koordinazio ahalmena.
B Beno ba, berandu bidalia baina....
Ondo izan
Olatz

2014/01/07

Arrasate BHI: "Zure janaria ez da hondakin bat"

Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen harira antolatutako "Zure janaria ez da hondakin bat" lehiaketara aurkeztutako bideoa da honako hauek,  Arrasateko Institutuko Batxilergoko ikasle batzuk eginda:

http://youtu.be/VfuZL7DTmks
http://youtu.be/-TQE5QbwR74