Ermuko Eskolabarrin IRAES azpiegiturak eta IRAES taldea osatzeko lehenego urratsak izan dira:
1.- Ikasturtearen hasieran EA21 KLAUSTRO MONOGRAFIKOA ospatu eta Iraes21 sareari buruzko zalantzak argitu ziren.(Hemen zintzilikatutako sarean hasteko gida lagungarria izan zen)
2.- Batzordeko ikasleak aukeratzeko hauteskunde prozesu osoa antolatu eta gero, hautatuak izan diren 8 ikasleren artean ag21 eta Iraes21ikasleak sareko lanak banatuko dituzte.
Gure eskola, LHko eta HHko ikastetxe txiki bat da. Duela 6-7 urte, iIkasleen
inplikazioa ezinbestekoa ikusten genuen eta hau lortzeko, hauteskunde
prozesu oso bat antolatzea erabaki genuen Ingurumen Batzordeko ikasleak
aukeratzeko. Gaur egun, euskara eta ingelesa batzordeak ere, honela
osatzen dira.
Hauteskunde prozesua pausuz pauso:
Aurretik erabaki zen hauteskundeetan sartu
ahal ziren mailak eta gela bakoitzeko zenbat ordezkari: 3. maila - 2 ordezkari / 4.maila - 2 ordezkari /
5.maila -2 ordezkari 1 / 6.maila: 2 ordezkari.
a)
Sinadura aurkezpena: Kandidatura aurkeztu nahi
duenak, ikasleen artean sinadura kopuru bat (10 gure kasuan) lortu behar du
babes moduan.
b)
Kanpaina: Behar den babesa lortu duenak
kartelak egin behar ditu (artistika klaseetan egingo dira beste ikasleen
lagunduta) bere hauteskunde programa zabaltzeko. Kartel guztiak eskolako
sarreran, pasabideetan … ipiniko dira.
c) Mitinak: Hautagai bakoitzak, kanpaina bukatu
baino lehen, gelaz gela pasatuko da bere programa azaltzeko.
d) Botazioak: Gogoeta eguna izan eta gero,
hauteskunde mahaia osatzen da eta ikasle
guztiek bere botoa ematen dute. Zuzenean, zenbaketa egiten da hautatuak
ezagutzeko.
Lorpenak
a)
EA21 proiektua guztion gauza bat
dela ikasleek ere jabetzea eta gertuago
eta esanguratsuago ikustea.
b) “HAUTASKUNDEAK”
benetan bizitzea eta ,beraz, Inguruaren ezaguera arloan ikasten den gaia aberasgarriagoa egitea.
c)
Hautatuen inplikazioaz gain,
ikasle guztien inplikazio handiagoa.
Arrakasta
faktoreak
a)
Ikastetxearen antolaketa:
Hauteskundeak arlo guztietan globalizatuko dira, kartelak artistikan, mitinak
euskara, lengoia, edota ingelesa
klaseetan prestatu dira, karnetak informatikan, etabar. Horretarako, irakasle guztiek ziklo bileretan nola
egin adostu eta antolatu behar izaten dute.
b)
Irakaslegoaren harrera ona eta
inplikazioa.
Zailtasunak
a)
Ziklo ezberdinetako, eta bere
irakasle guztiak, koordinatzeko beharra.
Beno, argazki bilduma bidaltzen dizuet. Ea gustukoa eta baliagarria den!
Ondo segi
No hay comentarios:
Publicar un comentario