javascript:; IRAES 21 "Iraunkortasuneko Eskolen Sarea 21": 2011
"Iraunkortasunerako Eskola" errekonozitutako Euskadiko ikastetxeen sarea

Red de los centros de Euskadi con el reconocimiento de "Escuela hacia la Sostenibilidad"

2011/12/16

Elorrioko BHI

Zorione Fundaziru - Elorrioko BHI

Kaixo,
Elorrioko Institutuko IRAES lantaldeko ikasleak gara eta jadanik lortu ditugu 220 sinadura CONFINTeko DEIAren alde, gure ikaskide eta irakasleek sinatu dute, etxeko eta herritarrek ere, eta baita Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleek ere.
Oraindik ere sinadura gehiago biltzen ari gara eta argazkirren bat ere atera dugu.
Bueno, ba ikusten duzuenez, hemen dago gure ikasleak egiten ari direnaren muestratxo bat. Benetan pozik ari dira saltsan.
Besarkada bat

2011/12/05

San Jose Floreaga: Eskolara Oinez

Olatz - San Jose Floreaga
Azaroaren 24an Azkoitiko Elkargunean, Eskolara Oinez hitzaldia eman genuen floreagako EA21eko koordinatzaileek eta bertan gure abestia estrenatu genuen.
2010-11 ikasturtean Eskolara Oinez bertso lehiketa antolatu genuen, eta aurten bertso irabazleak aprobetxatuz moldaketa hau egin dugu. (ikusgai bideoan)


2011/12/02

Elorrio BHI: Erreka garbitzen eta DEIA zabaltzen

Zorione (Elorrio BHI)
Kaixo konpainia,
 
hauxe da gure ikasleekin azken boladan egindako ekintza, errekara hurbildu ginen udalari erakusteko zein egoerata dagoen. Beraiek proposatutako ekintza izan da eta oso inplikatuta egon ziren. Irudia klikatzean, laburpena topatuko duzue.
 
Horrez gain, sinadurak biltzen jarraitzen dute IKASLEEN DEIAren alde.

2011/11/25

Hay alternativas - Doce señales para una nueva etapa (Eduardo Ochoa-Jesus Obrero)

Eduardo Ochoa de Aspuru (Jesus Obrero-Gasteiz). Bi dokumentu zuekin konpartitzeko:

* HAY ALTERNATIVAS: Una única alternativa que siempre viene a ser lo mismo: recortar salarios (directos, indirectos en forma de gasto social o diferidos como pensiones). Cuando la economía va bien, diciendo que es para que no vaya mal y, cuando va mal, para que vaya bien.
Los autores de este libro, como otros muchos científicos, sabemos que los argumentos que los políticos y los economistas neoliberales dan para justificar lo que proponen son falsos. Sabemos que hay alternativas, que se pueden hacer otras cosas distintas a las que proponen la patronal, los banqueros, los directivos de los bancos centrales y los políticos que comparten con ellos la ideología neoliberal.
Pdf fitxategia hemen.

* DOCE SEÑALES PARA UNA NUEVA ETAPA. Se acaba el año, se acaba la IX Legislatura y es casi seguro que se acaba una era. Tras el gran lujo de cambiar de gobierno vía elecciones parlamentarias, lujo que le ha sido negado a italianos y griegos, el país enfrenta una nueva etapa política, económica, social y ambiental. ¿Caminaremos hacia la sostenibilidad o nos alejaremos de ella? Es pronto para decirlo, pero no lo es para listar doce señales del mundo futuro próximo. Aunque algunos ven sombrías perspectivas, lo cierto es que la Megacrisis no tiene por qué acabar necesariamente en un mundo sin civilización tiranizado por la familia Mercados.
1. Llegará el “pico del coche”. El coche era el gran símbolo de la libertad individual antaño, pero ahora hace un miserable papel, propenso a los accidentes mortales y continuamente atrapado en el atasco. Ya existen muchas soluciones para el transporte cotidiano intermedias entre el transporte publico y el privado, desde microbuses a la demanda a coches compartidos, pasando por alquiler entre particulares, las rutas de empresa y el taxi de toda la vida. Todas ellas, sin contar la bicicleta, serán más económicas que mantener un coche que apenas se usa, y que sale por un pico. El coche eléctrico encontrará por fin un nicho real de mercado (probablemente empezando por las furgonetas de reparto)  y se expandirá con rapidez, gracias a su imbatible precio de combustible por km recorrido.
2. Las renovables alcanzarán la paridad completa, es decir, serán la opción más abundante, barata y segura con mucho. La autoproducción de electricidad crecerá como las setas después de la lluvia, gracias a sistemas eólicos y fotovoltaicos adaptados a cualquier

2011/11/15

San Fidel Ikastola (Gernika)

Mirari- San Fidel Ikastola (Gernika)
Honelako proiektuak urtero egiten dituzte HH 2. ziklokoek, eta hau da iazko ikasturtekoa. Euren memoriatik atera dut. Ea zerbaiterako balio dizuen. Aurten txoko berde berria egin dute  HHkoek eta horren argazkaik ere baditut. Hurrengo batean bidaliko dizkizuet interesatzen bazaizue.
Gainera ikasturte honetan txoko berde interesgarrienari, erakargarriena eta informazio ezberdin gehiago ematen duenari saria emango zaio eta hor dabiltza ikasle eta irakasle buruari bueltak ematen(gure zentruan solairu bakoitzeko txoko bat baitugu).
Beno, HHko animalien proiektua link
honetan aurki dezakezue.

2011/11/09

Azarorako zeuden lan-ildoak zabaltzen ditugu

Hona hemen helburuekiko ikastetxeen esperientziak, burutazioak eta ekimenak jarriko dira.
Kronogramaren arabera joango gara zabaltzen eremu ezberdinak. Orain urrikoak.

AZAROAN MARTXAN JARTZEN DIREN LAN-ILDOAK:
 

a. Hitzaldiak antolatzeko edota lankidetza izateko zerrenda egin ikastetxeen esperientziatik abiatuta eta baloratuta.
b. Ikastetxeko proiektu ezberdinen arteko koordinaziorako lagun bat jarri.
c. Egitura bat sortu ikastetxean EA21 eta IRAES 21 trebatzeko. e. IRAES 21 sarea beste sare batzuen parte dela aldarrikatu.


Kezkatu barik, baina ahaztu gabe: ikasturte osoa daukagu hauek ere garatzeko. Aurreko lan-ildoak ere zabalik mantentzen dira zuen ekarpenen zain.


Gogoratu: "Zure ekarpenak" fitxan klik egin edo 21iraes-a bildua-gmail.com posta elektronikora (eransten baduzue fitxategiren bat) mezu bat bidali lan-ildo hauek garatzen joateko.


Lehenengo, blog sarrera moduan jarriko ditugu eta gero dagokion orrialdetara pasako ditugu.

Mila esker eta animu guztia parte hartzeko.

2011/11/08

San Fidel Ikas. (Gernika): Gutunak zabaltzen beraien blogean

Mirari- San Fidel Ik. (Gernika)
Arratsaldeon, ikastolako albisteen blogean eskegi dugu Brasilen adostutako Arduren Gutuna, Euskadiko Gazteen Arduren Eskutitza eta , DEIA. Gurasoek eta ikasleek ohitura dute horretara sartzeko ea horrela zabaltzen dugun. 
Esteka honetan daukazue: San Fideleko bloga

2011/11/07

IRAES 21: 40 ikastetxe sarean lan egiteko prest!

Gaur egun badira 40 ikastetxe IRAES 21 sare honetan apuntatu zaretenok (aukera daukatenen erdia baino gehiago).
Ongi etorriak guztiei eta ea etekin ateratzen diogin sareari.
Ondo izan.

2011/11/02

Franciscanas Montpellier (Trapaga): Banderak igotzen.

Iñaki- Franciscanas Montpellier (Trapaga)
Pasaden hilabetean Frantzisko Deunarekin, ospatu genuen banderaren eguna. Honekin, DBHkoek aldarrikatu zuten bandera zuriaren azpian klasean sinatutako Confint-en konpromezuak eta Haur Hezkuntzakoek egin zuten berdin iazko konpromezuekin eta proposamenekin.
Gero, Garbitxu izena oihukatu zuten bandera igo dadin eta Garbitxuren berria hartu zuten. Ikastetxean konpromezuak jarraituz gero, bera geratuko dela eta bandera goian agertuko dela. Baina, jarraitu ezean, bandera jaitsiko dela eta bera irtengo dela. Sinple eta polito geratu zen.
Argazki gehiago ikusteko argazkian klikatu.

2011/10/27

San Jose Floreaga (Azkoitita): Deia zabaltzen (Bideoa)

Olatz - San Jose Floreaga Ik. (Azkoitia)
Gabon! Gaur bertan ipini dugu ikastetxeko web orrian (www.floreaga.org) egunonetako bideoa, denok oso gustora atera ginen, guraso, ikasle eta irakasle. Komunitatean mezua zabaltzeko oso aberasgarria iruditu zaigu, aurten hobekuntza modura mikrofonoarekin egin dugu (aurreko ikasturteetan ez zen ondo entzuten).
Gero arte

2011/10/20

San Viator: IRAES 21 Taldea osatuta

Dorleta, San Viator (Sopuerta)
Egunon guztioi, gure ikastetxean 4 neska-mutilez osatutako taldea sortu dugu IRAES21 sarean parte hartzeko. Aurreko urteetan hartutako konpromezuak aztertzen ari gara ikasleekin dena martxan jartzeko. Lanean diardugu.

Elorrio BHI eta Garbitu Dezagun Mundua

Zorione - Elorrio BHI (Elorrio, noski)

Gure ikastetxean GARBITU DEZAGUN MUNDUA egitasmoan parte hartu du ikasle talde batek eta gure web orrialdean ikusgai daukazue egindakoaren berri bideo eta guzti: http://www.elorrio.hezkuntza.net/web/guest
Zuen iritziak espero ditugu.

2011/10/14

San Jose Floreaga (Azkoitia): IKASLEEN DEIA zabaltzen

Olatz - San Jose Floreaga Ik. (Azkoitia)

Egun on! Atzo elkartu ginen talde sustatzailekoak eta erabaki dugu zeintzuk izango garen IRAES-en lanean arituko garenok. Bi izango gara: Jesus Larrañaga eta ni neu Olatz Zabaleta. Ikasleena, oraindik eko-ordezkariak aukeratzen ari gara tutoretza saiotan.
Gelaz-gela tutoretzan egin dugu DEIA eta bi dokumentuak ipini dituzte geletako kortxoetan eta atzo KOMUNITATE DEIA EGIN GENUEN. Nola?
Gure ikastetxean goizetan hileretan elkartzen gara EGUNONAK emateko, normalean PASTORAL taldekoak egiten dute baina oraingo honetan LH ikasleek egin zuten. Mikrofono eta guzti, LH ko ikasle denen aurrean eta guraso asko era baziren bertan. Gazteen eskutitzaren helburuak izendatu eta bi mural egin zituzten. Jende aurrean azaldu ondoren TXOKO BERDEAN ipini zituzten.
Ekitaldia Bideoan grabatu dugu, editatzen dugunean “Txoko berdean” web orrian ipiniko dugu: http://www.floreaga.org/.
Beno, gero arte

2011/10/11

Ekarpenak

Hona hemen helburuekiko ikastetxeen esperientziak, burutazioak eta ekimenak jarriko dira.
Kronogramaren arabera joango gara zabaltzen eremu ezberdinak. Orain urrikoak.

URRIAN, MARTXAN JARRI DIREN LAN-ILDOAK:
f. IKASLEEN DEIA sinatu, zabaldu eta beste pertsonak, ikastetxeak edota erakundeak sinatzen animatu.
g. Brasileko ARDUREN GUTUNA zabaldu.
j. IRAES 21 Taldeari autonomia eman.
k. Iraunkortasunerako hezkuntza prozesuak sendotu.
l. Komunikazioa zabaltzeko Ingurumen batzordeak Blog bat sortu .
n. Confint-ean parte hartu.
"Zure ekarpenak" fitxan klik egin edo 21iraes@gmail.com posta elektronikora (eransten baduzue fitxategiren bat) mezu bat bidali lan-ildo hauek garatzen joateko.
Lehenengo, blog sarrera moduan jarriko ditugu eta gero dagokion orrialdetara pasako ditugu.
Mila esker eta animu guztia parte hartzeko

2011/10/06

IRAES 21 ikasturte honetako bileraren akta

Iralaren 30ean, Eibarreko Armeria Eskolan, ospatu geneuen IRAES 21 ikasturte honetako bileraren akta esteka honetan daukazue.

IRAES 21 Taldeko ikasleak apuntatzeko jadanik zabalik dago formulario hau: https://sites.google.com/site/iraes21ikasleak.

Lehenengo ekimenak garatzeko guneak zabalduko ditugu (ikus aktaren kronograma proposamena) eta horren berri izango duzue.

Eskerrik asko eta ondo izan.

2011/09/22

2011-12 ikasturteko bilera

IRAES 21 sareak 2011-121 ikasturteko bilerara egingo du :

2011-09-30; Eibar, Armeria Eskola (Isasi kalea, 26); 10:00-13:00.

2011/06/04

Ongi etorriak

Ongi etorriak geure web honetara.
Txoko honetan IRAES 21, hau da, Eskola Jasangarrien Sarearen berri emango da. Bai, egiten diren lanak, egindakoak eta prestatzen direnak.
Besteak beste ikastetxe errekonozituen prakitka onak izango ditugu, Confint-ari buruzko berriak, ikastetxeen arteko elkar trukeak eta abar.
Espero dugu ahalik eta parte hartze gehien izatea.
Esandakoa: ongi etorriak.

Momentuz eraikitzen ari gara blog hau, horregatik ez daude eduki guztiak. Barkatu eragozpenak.