javascript:; IRAES 21 "Iraunkortasuneko Eskolen Sarea 21": Bilera
"Iraunkortasunerako Eskola" errekonozitutako Euskadiko ikastetxeen sarea

Red de los centros de Euskadi con el reconocimiento de "Escuela hacia la Sostenibilidad"
Mostrando entradas con la etiqueta Bilera. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Bilera. Mostrar todas las entradas

2011/11/09

Azarorako zeuden lan-ildoak zabaltzen ditugu

Hona hemen helburuekiko ikastetxeen esperientziak, burutazioak eta ekimenak jarriko dira.
Kronogramaren arabera joango gara zabaltzen eremu ezberdinak. Orain urrikoak.

AZAROAN MARTXAN JARTZEN DIREN LAN-ILDOAK:
 

a. Hitzaldiak antolatzeko edota lankidetza izateko zerrenda egin ikastetxeen esperientziatik abiatuta eta baloratuta.
b. Ikastetxeko proiektu ezberdinen arteko koordinaziorako lagun bat jarri.
c. Egitura bat sortu ikastetxean EA21 eta IRAES 21 trebatzeko. e. IRAES 21 sarea beste sare batzuen parte dela aldarrikatu.


Kezkatu barik, baina ahaztu gabe: ikasturte osoa daukagu hauek ere garatzeko. Aurreko lan-ildoak ere zabalik mantentzen dira zuen ekarpenen zain.


Gogoratu: "Zure ekarpenak" fitxan klik egin edo 21iraes-a bildua-gmail.com posta elektronikora (eransten baduzue fitxategiren bat) mezu bat bidali lan-ildo hauek garatzen joateko.


Lehenengo, blog sarrera moduan jarriko ditugu eta gero dagokion orrialdetara pasako ditugu.

Mila esker eta animu guztia parte hartzeko.

2011/10/14

San Jose Floreaga (Azkoitia): IKASLEEN DEIA zabaltzen

Olatz - San Jose Floreaga Ik. (Azkoitia)

Egun on! Atzo elkartu ginen talde sustatzailekoak eta erabaki dugu zeintzuk izango garen IRAES-en lanean arituko garenok. Bi izango gara: Jesus Larrañaga eta ni neu Olatz Zabaleta. Ikasleena, oraindik eko-ordezkariak aukeratzen ari gara tutoretza saiotan.
Gelaz-gela tutoretzan egin dugu DEIA eta bi dokumentuak ipini dituzte geletako kortxoetan eta atzo KOMUNITATE DEIA EGIN GENUEN. Nola?
Gure ikastetxean goizetan hileretan elkartzen gara EGUNONAK emateko, normalean PASTORAL taldekoak egiten dute baina oraingo honetan LH ikasleek egin zuten. Mikrofono eta guzti, LH ko ikasle denen aurrean eta guraso asko era baziren bertan. Gazteen eskutitzaren helburuak izendatu eta bi mural egin zituzten. Jende aurrean azaldu ondoren TXOKO BERDEAN ipini zituzten.
Ekitaldia Bideoan grabatu dugu, editatzen dugunean “Txoko berdean” web orrian ipiniko dugu: http://www.floreaga.org/.
Beno, gero arte

2011/10/11

Ekarpenak

Hona hemen helburuekiko ikastetxeen esperientziak, burutazioak eta ekimenak jarriko dira.
Kronogramaren arabera joango gara zabaltzen eremu ezberdinak. Orain urrikoak.

URRIAN, MARTXAN JARRI DIREN LAN-ILDOAK:
f. IKASLEEN DEIA sinatu, zabaldu eta beste pertsonak, ikastetxeak edota erakundeak sinatzen animatu.
g. Brasileko ARDUREN GUTUNA zabaldu.
j. IRAES 21 Taldeari autonomia eman.
k. Iraunkortasunerako hezkuntza prozesuak sendotu.
l. Komunikazioa zabaltzeko Ingurumen batzordeak Blog bat sortu .
n. Confint-ean parte hartu.
"Zure ekarpenak" fitxan klik egin edo 21iraes@gmail.com posta elektronikora (eransten baduzue fitxategiren bat) mezu bat bidali lan-ildo hauek garatzen joateko.
Lehenengo, blog sarrera moduan jarriko ditugu eta gero dagokion orrialdetara pasako ditugu.
Mila esker eta animu guztia parte hartzeko

2011/10/06

IRAES 21 ikasturte honetako bileraren akta

Iralaren 30ean, Eibarreko Armeria Eskolan, ospatu geneuen IRAES 21 ikasturte honetako bileraren akta esteka honetan daukazue.

IRAES 21 Taldeko ikasleak apuntatzeko jadanik zabalik dago formulario hau: https://sites.google.com/site/iraes21ikasleak.

Lehenengo ekimenak garatzeko guneak zabalduko ditugu (ikus aktaren kronograma proposamena) eta horren berri izango duzue.

Eskerrik asko eta ondo izan.

2011/09/22

2011-12 ikasturteko bilera

IRAES 21 sareak 2011-121 ikasturteko bilerara egingo du :

2011-09-30; Eibar, Armeria Eskola (Isasi kalea, 26); 10:00-13:00.