javascript:; IRAES 21 "Iraunkortasuneko Eskolen Sarea 21": octubre 2012
"Iraunkortasunerako Eskola" errekonozitutako Euskadiko ikastetxeen sarea

Red de los centros de Euskadi con el reconocimiento de "Escuela hacia la Sostenibilidad"

2012/10/22

Eskolabarri: "Oinez eskolara"



 


Proiektu honekin duela 4 urte hasi ginen. Urtean bitan (udazkenean eta udaberrian) errepikatzen da aste batean zehar eta, ebaluaketa egin ondoren, eskolako bidea seguruagoa izateko, hobetzeko proposamenak egin eta udaletxeko teknikariari bidaltzen dizkiogu. 

Puntu beltzetan ipintzen diren guraso bolondreseei eta ingurumen batzordeko ikasleei esker, proiektua aurrera doa eta hobekuntzak (eskolako atean kotxe kopurua, piboteak, bide gorria...) ikus daitezke.
Duela bi aste, Huesca lurraldetik ordezkari talde bat etorri zaigu, "Eskolako bidea" martxan jartzeko erabili dugun metodologia ezagutu nahian, eta esperientzia hurbiletik ezagutu eta gero, beren eskumeneko lurraldeetan aplikatzeko asmoz.
Aurten, mugikortasun jasangarriaren Europako astean ‘eskolara oinez’ ekimenarekin parte hartu dugu. Ekimenak ikastetxera oinez joatea lehenetsi nahi du, autoz edo motordun bestelako gailuz joatearen kaltetan. Oinez joateak mesede egiten dio ingurumenari, kutsadura akustikoa nahiz atmosferakoa gutxitzen baita, erregaia aurrezteaz batera. 
Eskolabarritik horrelako proiektuak aurrera eramateko animatu nahi zaituztegu. 


2012/10/16

Red de Redes

Urriaren 1tik 19ra Ceneam-eko (Centro Nacional de Educación Ambiental) egoitzan (Segoviako Valsaín herrian), estatu mailako Eskola Jasangarrien Sareen Sarearen Mintegi Iraunkorra elkartuko gara.
Alde batetik, egindakoaren berri eta balorazioa egingo da. Bestetik, aurrera begira lanari buruzko adierazle batzuk jarri, zer egin Confint-arekin, beste gaiekin... Hamar erkidego elkartzea lortu dugu eta beste bi ere lan egiteko prest. Ea zer egiten dugun energia guzti honekin!
KONTATUKO DIZUEGU!!!

2012/10/15

Confint: Azken berriak

Beno, pasa den ikasturtearen bukaeran erronka handi batzuk agertu ziren eta Europako gazteek ardura hartu eta erantzuna eman zuten. Hurrengo blogaren sarreretan horren berri emango dugu, egindako lanen emaitzak, noraino heldu ziren...

Hasteko, pasa den maiatzan ospatu zen Europako Gazteen Konferentziara joko dugu eta bertan gertatukoaren berri bideo-laburpen honetan daukagu:



Urriko lanak

Gogoratzen dugu URRIko lanak zeintzuk diren:
  • IRAES 21 presentzia areagotzea ikastetxean, ikusgarritasuna handitzea. Horretarako:
          o         Ikasleek sarearen ikusgarritasuna handitu behar dute.
  • IRAES 21 eta Eskolako Agenda 21 uztartzea. Horretarako:
          o         Ikastetxe  barruan IRAES 21 sareak egiten duena IRAES TALDEAk komunikatzea
          o         IRAES TALDEAk hobeto jakin EA21en egiten dena.

Beraz, esperientziaren bat erakutsi, kontatu edo konpartitu nahi baduzu, hona hemen lekua baduzu. 

Animo eta ondo izan!

2012/10/02

IRAES 21 Taldea: osatzeko epea zabalduta.

Logo 


IRAES 21 IKASLEAK sarea martxan jarriko da berehela. Horretarako IRAES 21 TALDEAK osatuta egon behar dira urriak 15 baino arinago (hau da gure epea lanak ematen hasteko, apuntatzeko epea zabalik egongo da ikasturtean zehar).
Ikastetxeen lana:
A) IRAES 21 TALDEA ostau ikastetxean. Gure aholkua zera da: ikasle talde txiki bat, 3-5 ikasle, osatzea IRAES 21 sareak proposatzen diteun lanak, bolutarioki beti ere, aurrera eramateko. Lanak beraien blogean agertzen dira (http://iraes21-ikasleak.blogspot.com.es/)
B) IRAES 21 TALDEA osatu ostean, blogera joan eta "IRAES 21 IKASLEAK: 2012-2013 ikasturtea" sarreran dagokion formularioa bete.

2012/10/01

IRAES 21: kronograma

IRAES 21: 2012-13 ikasturteko kronograma eta ekintza plana.


IRAES 21
URRIA:
·     IRAES 21 presentzia areagotzea ikastetxean, ikusgarritasuna handitzea. Horretarako:
o         Ikasleek sarearen ikusgarritasuna handitu behar dute.
·     IRAES 21 eta Eskolako Agenda 21 uztartzea. Horretarako:
o         Ikastetxe  barruan IRAES 21 sareak egiten duena IRAES TALDEAk komunikatzea
o         IRAES TALDEAk hobeto jakin EA21en egiten dena.
AZAROA:
·     IRAES 21 eta EA21eko eragina inguruan neurtzeko adierazle bateria bat sortzea. EA21eko eta IRAES 21eko eragina inguruan, hezkuntza komunitatean, herrian, erkidegoan…Adierazle komunak sortu:
o         Parte hartzea: ingurumen hezkuntzaren barnetik neurtuta (eragina baimentzen duelako, zentroko esperientziak aginduta, asebetetze inkestak…)
o         Kudeaketa: aurreko ikasturteko konpromisoen jarraipena, lorpenak, hobekuntzak…
o         Eta blogak berak ematen dituenak: ikastetxeen ekarpenak, ikasleenak, zenbat sarrera, zenbat proposamen, esperientzia, elkartruke…
AZAROA-EKAINA:
·     Ikastetxeko esperientziak konpartitzea  Aurreko ikasturteetan proiektuak errazten dituzten esperientziak elkartrukatzea. Horretarako:
o         Ildo batzuk blog-ean sortzea: 
§  Ikasleentzako: inguruko arazoen egoera (EA21en landutako gaia, adibidez ura), kezkak, helburuak, ekintzak, iritziak… konpartitzea.
§  Ikastetxeentzako: EA21n esanguratsuak / arrakastatsuak izan diren jarduerak edota esperientziak konpartitu (EA21-n martxan jartzeko, urik gabeko astea…) 
§  Ikastetxeentzako: Bandera berritzeko egindako hobekuntzak plazaratzea.
ABENDUA:
·       Confint garatzeko gida eta proposamena aurkeztu.
URTARRILA-MARTXOA:
·       Eskolako Confint
MARTXOAK 14:
·       IV Euskal Confint
APIRILA-EKAINA:
·       Estatu eta nazioarteko elkartrukea.

IRAES 21 IKASLEAK

 URRIA:
A)       IRAES TALDEA  osatu
B)       IRAES TALDEAren aurkezpena egin (blog)
C)       Gai orokor bat landu ikasleekin: adbz, “Ardura” kontzeptua.

AZAROA-ABENDUA
D)      Dokumentuetatik (Gutunak, Manifestua, adierazpena…):
a.       Ekimenak burutu eta kontatu (blog)
b.       Dokumentuak komunikatu hezkuntza komunitatean, auzoan, herrian… (eta kontatu blogean)
ABENDUA:
E)       Confint garatzeko gida eta proposamena aurkeztu.
URTARRILA-MARTXOA:
F)       Eskolako Confint
MARTXOAK 14:
G)      IV Euskal Confint
APIRILA-EKAINA:
H)      Estatu eta nazioarteko elkartrukea.

2012ko bilerako akta


Iraes 21

Euskadiko “Eskola Jasangarrien” sarea  /  Red de “Centros sostenibles” de Euskadi

2012-13 Bilerako 

akta