javascript:; IRAES 21 "Iraunkortasuneko Eskolen Sarea 21": diciembre 2013
"Iraunkortasunerako Eskola" errekonozitutako Euskadiko ikastetxeen sarea

Red de los centros de Euskadi con el reconocimiento de "Escuela hacia la Sostenibilidad"

2013/12/20

Kantauri BHI: Zorionak!!

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!
¡¡FELICES FIESTAS Y PRÓSPERO 2014!!


Maria eta Jose Ik.: Zorionak!

Maria eta Jose Ikastetxeko irakasle eta langile guztien izenean,

Eguberri on!!!

Idazkaria 

Beurko BHI (Barakaldo): Zorionak!

Ondoko webguneko loturan ikusgai izango dituzue Beurko BHIko Agenda21 proiektuan 1.hiruilabetean garaturiko jardueren irudiak:
 
 
Bide batez, eskerrak ematea jasotako laguntzagatik.
 
Zorionak eta Urte Berri On opa dizuegu.
 
Alicia eta Maite.
 
 

2013/12/17

Eskolabarri (Ermua): Gabonak

Eskolabarritik, ZORIONAK eta URTE BERRI ON GUZTIONTZAT

Aurten, gabonetako zuhaitz bat daukagu Eskolabarrin. Ingurumen batzordekoak apaintzeko arduradunak izan gara eta familia ordezkari ama batek kafe kapsulez egindako apaingarri politak ipini ditugu. Gero, urtarrilean, eskolamendi irteera batean, landatzera eramango dugu. Asko gustatzen zaigu! ESKERRIK ASKO NAGORE, txalo handi bat zuretzat!
 
 

San Fidel Ikastola (Gernika): Gabon jasangarriak

Klikatu irudietan:


https://drive.google.com/file/d/0B-baXjdMaFgcakxGZEJ5d1JIZ0k/edit?usp=sharing




https://drive.google.com/file/d/0B-baXjdMaFgcZW11YkF1R1kzZWM/edit?usp=sharing
https://drive.google.com/file/d/0B-baXjdMaFgcSWpRclFWbkY5QmM/edit?usp=sharing

2013/12/12

Elgoibar ikastola: 2. lana

 IRAES 21 Hezkuntza komunitatean zabaldu.

Ikasturteko hasierako klaustroan  ( gure klaustroan Ikastolako langile guztiak biltzen gara, irakasle eta ez irakasleak ) azaldu zen eta baita ere geletan egiten diren famili bileretan , hortaz aparte web orrian eta Agenda 21eko blogean hainbat ohar  jartzen ditugu.

• IRAES 21eko azpiegitura antolatu eta finkatu.

Ikasturte hasieran Agenda21eko  egitura osatzen dugu, horretarako Irakasleak, bakoitzak bere zikloan ordezkari bat hautazen du, Ingurumen Batzorderako. Zuzendaritzakoek berdin.Mantenu arduraduna bat denez bera dago hasieratik batzordean, eta ikasleak geletan botazioz aukeratzen dituzte, ikasle bat Agenda21etarako, beste bat euskeraren batzorderako eta beste bat gelako arduraduna izateko. Hau LH 5. mailatik aurrera, baina Agenda 21eko kasuan LH 3. mailatik hasten gera.

Ingurumen Batzordea elkartzen denean, bertan bileren maiztasuna eta eguna eta ordua zehazten da, gutzxi gora behera batzorde guztiarena 3 edo 4 izaten dira eta hortik sortzen dira beste bi batzorde bat talde sustatzailea  eta ikasleen batzordea, hauek ere lehenengo bileran egutegia eta ordutegia finkatzen dute.
IRAES taldekoek Ikasleen Batzordetik irtetzen dira, eta LH 5-6 eta DBH 1-2 mailakoa izaten dira. Gero lan desberdinetarako hauek bere laguntzaileak topatzen dute beste ikasleen artean eta lanak banatzen dituzte.

Hemen bidaltzen dizuet batzorde  batzuen argazkiak.

2013/12/10

Arrasate BHI: IRAES21eko ikasturteko 2. lana


Aurtengo partaideak: gela bakoitzeko ikasle 4- 6 ikasle bildu genituen aretoan. Bertan beste urteetan Agenda21-eko partaideak izandakoak zeunden eta irakasleekin edo tutoreekin hitzegin ondoren, interesa azaldu zutenak. Egia esan ez zekiten ondo zertara zetozen, ingurumena interesatzen zitzaiela bai baina ez zer zen IRAES. Horregatik aurkezpena bat prestatu genuen, http://ag21arrasate.blogspot.com.es/2013/12/blog-post.html, eta benetan parte hartzeko asmoa zuten artean aukeraketa bate gin beharra izan genuen. Nahi genituen 4-6 ikasle aukeratu, baina azkenean erabaki genuen kurtso bakoitzeko bi ikasle hartzea hasierako kurtsoetan, eta kurtsoko zozketaren bidez aukeratu ziren ikasleak.

Irakasleei  klaustro batean aurkeztu zitzaien zer zen, eta zein zen gure eginkizuna.
Orain ikastetxeko diagnostikoan aprobetxatzera goaz, IRAESi buruz galderaren bat sartzeko http://www.ag21arrasate.blogspot.com.es/2013/11/ikastetxeko-diagnostikoa-bioaniztasuna.html, ia benetan adi egon ziren gure azalpenetan.



2013/12/02

Maria ta Jose: 2. lana

• IRAES 21 Hezkuntza komunitatean zabaldu. Zelan egin duzue? Protokoloren bat? Ekintzaren bat? Argazkirik edo aurkezpenik?

Iraes 21 taldea osatzen dugunean, ikastetxeko web orrian egiten dugu aurkezpena. Ekintza desnerdinak klaustroetan komentatzen dira. Ikastetxeko solairu desberdinetan dauden Txoko Berdeetan lanak aurkezten ditugu.


• IRAES 21eko azpiegitura antolatu eta finkatu. Zelan egin duzue? IRAES TALDEA zelan osatzen duzue?

Kurtso hasieran geletan Agenda 21eko ordezkarien bozkaketa egite da, beraiek aukeratzen dute gelako ordezkaria agenda 21ari dagokionez. 1., 2. eta 3. DBHko ordezkariek eratuko dute IRAES 21 ikasleak taldea. 

Ekainak 4ko argazkiak: Lehendakaria eta "Eskola Jasangarria" agiria


Orain argazkiak jaso ditugu!!!

Eusko Jaurlaritzak EAEko 50 ikastetxei “Eskola Jasangarria” agiria ematen die  

EAEko 50 ikastetxe, zeinek "Eskola Jasangarria" errekonozimenduaren prozesua gainditu duten -bere eguneroko funtzionamenduan Eskolako Agenda 21 programak markatzen dituen jasangarritasuneko printzipioekin koherentzia frogatu dutelako- dagozkien diplomak jaso dituzte Urdaibai Biosfera Erreserban ospatu den emanaldian, Madariaga Dorretxean, Busturian kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroan.

Iñigo Urkullu Lehendakariak adierazi zuenez, «ingurumen-gaietan euskal ikasleek jakintza-maila handia dute; hori dela eta, irakasle bilakatzen dira, Euskadiko hainbat ikastetxek Eskolako Agenda 21 programaren barruan eskaintzen dituzten trebakuntza- eta dibulgazio-jardueretan ikusten den moduan». Urkullu Lehendakaria, Cristina Uriarte eta Ana Oregi Sailburuak emanaldian izan dira, Eskolako Agenda 21 programaren barruko ekimenetan inplikatu eta parte hartu izanagatik nabarmendu diren ikastetxeetako ikasleak zein irakasleak errekonozitzeko ekitaldian.
«Ikasleok irakasle bilakatzen zarete, ikasi duzuen guztia ezagutarazten duzue. Gaur jaso duzuen errekonozimenduari ohore egiten diozue, eta kontzientzia eta ingurumen-ohiturak zabaltzeko lan egiten duzue. Asko egin dugu aurrera, baina % 100 lortu behar dugu», adierazi du Iñigo Urkullu lehendakariak Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren bezperan. «Gaur zuen konpromisoa errekonozitu dizuegu», gaineratu du lehendakariak. «Errekonozimendu hau altxor bat da, ingurumena bezalaxe. Mesedez, ez ezazue gorde errekonozimendu hau zuentzat. Izan zaitezte ingurumenaren enbaxadore, egin ezazue lan konpromiso hau gizartean hedatzeko».


 Argazkiak: hemen