javascript:; IRAES 21 "Iraunkortasuneko Eskolen Sarea 21": IRAES 21 Taldea
"Iraunkortasunerako Eskola" errekonozitutako Euskadiko ikastetxeen sarea

Red de los centros de Euskadi con el reconocimiento de "Escuela hacia la Sostenibilidad"
Mostrando entradas con la etiqueta IRAES 21 Taldea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta IRAES 21 Taldea. Mostrar todas las entradas

2013/11/14

Beurko BHI: IRAES21eko ordezkariak aukeratzeko bidean

 
IRAES21eko ordezkariak aukeratzeko bidean
 
Joan den azaroaren 7an Ingurumen Taldeko 1.batzarra izan genuen Beurko BHIko institutuan. Motibazioa eta sentsibilizazioa fasea amaitutzat eman eta gero, lan-ardatzak finkatu genituen guztion artean. 
 
Bilera horretan hainbat ekintza garatzeko boluntarioek izena eman zuten. IRAES21eko proiektuan parte hartzeko hainbat ikasle aurkeztu zuten bere burua. Laster bilduko dira boluntario guztiak lau ordezkari hautatzeko. 
 
Aurki izango duzue euren berri.
 
 

2013/10/28

IRAES 21eko ikasturteko 2. lana.

Ikasleek beraien lanak hasten diren bitartean, sarea hiruhilabete honetan lan hauek garatzeko geratu zen: 

• IRAES 21 Hezkuntza komunitatean zabaldu. Zelan egin duzue? Protokoloren bat? Ekintzaren bat? Argazkirik edo aurkezpenik?

• IRAES 21eko azpiegitura antolatu eta finkatu. Zelan egin duzue? IRAES TALDEA zelan osatzen duzue?

• Bloga zalantzak argitzeko/laguntzeko tresna ere izan behar da. Animua! Denok laguntzeko prest!

• Ekintza hauei buruzko adierazleak proposatu eta erabili. Zuen proposamenen zain gaude lo egin barik.

Beno, puntu hauek garatzeko garaia heldu da. Zuen ekarpenak espero ditugu. Badakizue: 21iraes-a bildua-gmail.com e-helbidera mezu bat bidaltzen.

Bitartean honekin gozatu:




2013/09/24

Ikasturteko bileraren akta eta hurrengo lanak

Iraes 21

Euskadiko “Eskola Jasangarrien” sarea  /  Red de “Centros sostenibles” de Euskadi

2013-14


Eibarreko Armeria Eskolan, 2013 irailak 20n, izandako bileraren akta: hemen.

Erabilitako power point-a: hemen.
Erabilitako bideoa:


Laster "IRAES 21 sarean hasteko gida" jarriko dugu.
Ondoren, adostutako ekimenak plazaratuko ditugu dagokion garaian.

1. lana: IRAES Taldea osatzea. Gure proposamena: 4-6 ikasle talde bat osatzea IRAES 21 IKASLEAK sareko lanen jarraipena eta ikastetxearen parte hartzea burutzeko. Taldea osatu eta gero, ikasle partaide bakoitzak  posta elektroniko bat iraes21ikasleak -a bildua- gmail.com e-helbidera bidaliko du ikastetxea, ikas maila eta izen-abizen datuekin.

Ondo izan



2012/12/19

Confint 2013


Kaixo koadrila,

Geratu ginen moduan eta zuek eskatuta, denboraz ematen dizuet Ikastetxeko Confint garatzeko gida proposamena: hemen.

Aurten, aurreko ikasturtea zoratzeko modukoa izanda, zerbait erlajatuagoa eta hausnarketa egitekoa pentsatu dugu: orain arte Confint-aren inguruan egindakoa gogoratu, emaitzak aztertu eta baloratu eta, aurrera begira, proposamenak egin. 

Antzeko plana izango dugu IV. Euskal Confint delakoan. Momentuz, martxoak 14 izango da, Busturiako Madariaga Dorretxean. Apuntatzeko eta gauzak bidaltzeko epeak otsailean jarriko ditugu blogean.

Urtarrila, otsaila eta martxoaren lehenengo astea daukazue egiteko, animatzen bazarete. Orain arteko esperientziak oso onak izan dira eta parte hartu dutenek jarraitu nahi dute.

Gida, betiko moduan, oso oso ondo idatzita dago, argi eta garbi. Baina, demagun, zeozer arraroagatik, planeten konjuntzioagatik, mazapanengatik edo klima aldaketagatik ez bada zerbait ulertzen, badakizue non gauden eta nora jo. Dena dela proposamen bat da, zuek zure iksatetxera egokitzeko.
Animatu zaitezte zeren eta IRAES21 Taldea animatuta dago jadanik. Haiei urtarrilaren lehenengo astean jarriko diet gonbitea eta gida.
Animatu haiei protagonismo ematen, ikusiko duzue zenolako sorpresa.

Bidez batez, opor hauetan deskantsatu, zoriontsuak izaten saiatu, kontsumoa neurrian burutu, opari berdeak egin eta jaso; baina, gauza guztien gainetik ondo pasa eta datorren urtea hau baino hobea izan dadila.
Zorionak

Ingurugelako IRAES 21 Taldea

2012/10/15

Urriko lanak

Gogoratzen dugu URRIko lanak zeintzuk diren:
  • IRAES 21 presentzia areagotzea ikastetxean, ikusgarritasuna handitzea. Horretarako:
          o         Ikasleek sarearen ikusgarritasuna handitu behar dute.
  • IRAES 21 eta Eskolako Agenda 21 uztartzea. Horretarako:
          o         Ikastetxe  barruan IRAES 21 sareak egiten duena IRAES TALDEAk komunikatzea
          o         IRAES TALDEAk hobeto jakin EA21en egiten dena.

Beraz, esperientziaren bat erakutsi, kontatu edo konpartitu nahi baduzu, hona hemen lekua baduzu. 

Animo eta ondo izan!

2012/10/02

IRAES 21 Taldea: osatzeko epea zabalduta.

Logo 


IRAES 21 IKASLEAK sarea martxan jarriko da berehela. Horretarako IRAES 21 TALDEAK osatuta egon behar dira urriak 15 baino arinago (hau da gure epea lanak ematen hasteko, apuntatzeko epea zabalik egongo da ikasturtean zehar).
Ikastetxeen lana:
A) IRAES 21 TALDEA ostau ikastetxean. Gure aholkua zera da: ikasle talde txiki bat, 3-5 ikasle, osatzea IRAES 21 sareak proposatzen diteun lanak, bolutarioki beti ere, aurrera eramateko. Lanak beraien blogean agertzen dira (http://iraes21-ikasleak.blogspot.com.es/)
B) IRAES 21 TALDEA osatu ostean, blogera joan eta "IRAES 21 IKASLEAK: 2012-2013 ikasturtea" sarreran dagokion formularioa bete.

2012/10/01

IRAES 21: kronograma

IRAES 21: 2012-13 ikasturteko kronograma eta ekintza plana.


IRAES 21
URRIA:
·     IRAES 21 presentzia areagotzea ikastetxean, ikusgarritasuna handitzea. Horretarako:
o         Ikasleek sarearen ikusgarritasuna handitu behar dute.
·     IRAES 21 eta Eskolako Agenda 21 uztartzea. Horretarako:
o         Ikastetxe  barruan IRAES 21 sareak egiten duena IRAES TALDEAk komunikatzea
o         IRAES TALDEAk hobeto jakin EA21en egiten dena.
AZAROA:
·     IRAES 21 eta EA21eko eragina inguruan neurtzeko adierazle bateria bat sortzea. EA21eko eta IRAES 21eko eragina inguruan, hezkuntza komunitatean, herrian, erkidegoan…Adierazle komunak sortu:
o         Parte hartzea: ingurumen hezkuntzaren barnetik neurtuta (eragina baimentzen duelako, zentroko esperientziak aginduta, asebetetze inkestak…)
o         Kudeaketa: aurreko ikasturteko konpromisoen jarraipena, lorpenak, hobekuntzak…
o         Eta blogak berak ematen dituenak: ikastetxeen ekarpenak, ikasleenak, zenbat sarrera, zenbat proposamen, esperientzia, elkartruke…
AZAROA-EKAINA:
·     Ikastetxeko esperientziak konpartitzea  Aurreko ikasturteetan proiektuak errazten dituzten esperientziak elkartrukatzea. Horretarako:
o         Ildo batzuk blog-ean sortzea: 
§  Ikasleentzako: inguruko arazoen egoera (EA21en landutako gaia, adibidez ura), kezkak, helburuak, ekintzak, iritziak… konpartitzea.
§  Ikastetxeentzako: EA21n esanguratsuak / arrakastatsuak izan diren jarduerak edota esperientziak konpartitu (EA21-n martxan jartzeko, urik gabeko astea…) 
§  Ikastetxeentzako: Bandera berritzeko egindako hobekuntzak plazaratzea.
ABENDUA:
·       Confint garatzeko gida eta proposamena aurkeztu.
URTARRILA-MARTXOA:
·       Eskolako Confint
MARTXOAK 14:
·       IV Euskal Confint
APIRILA-EKAINA:
·       Estatu eta nazioarteko elkartrukea.

IRAES 21 IKASLEAK

 URRIA:
A)       IRAES TALDEA  osatu
B)       IRAES TALDEAren aurkezpena egin (blog)
C)       Gai orokor bat landu ikasleekin: adbz, “Ardura” kontzeptua.

AZAROA-ABENDUA
D)      Dokumentuetatik (Gutunak, Manifestua, adierazpena…):
a.       Ekimenak burutu eta kontatu (blog)
b.       Dokumentuak komunikatu hezkuntza komunitatean, auzoan, herrian… (eta kontatu blogean)
ABENDUA:
E)       Confint garatzeko gida eta proposamena aurkeztu.
URTARRILA-MARTXOA:
F)       Eskolako Confint
MARTXOAK 14:
G)      IV Euskal Confint
APIRILA-EKAINA:
H)      Estatu eta nazioarteko elkartrukea.

2012/05/16

Euskal Confint: Prest!

Beno, jadanik 20 ikastetxe apuntatu dira III Euskal Confint delakoan, parte hartzeko. Segur aski baten bat oraindik apuntatzen da (azken eguna: maiatzaren 18an). 

Lehenengoz eta behin, goraipatzea eta eskertzea egindako lana. 
 
Beti bezala apuntatzeko erak, ez dakigu zergatik, baina kreatibitatea sortu du. Esan genuen formulario bat betetzeko: batzuk bai, beste batzuk eranskina bidali duzuelako badakigu etorriko zaretela.
Baina, guretzeko inportantea da FORMULARIOA betetzea, batez ere, garraioa kontuan hartzeko. Beraz, ez baduzue formularioa bete eta bakarrik ez baduzue formularioa bete, mesedez, formulario bete ezazue.
 

Beste alde batetik, ikasleentzako lana beraien blogean jarrita dago: http://iraes21-ikasleak.blogspot.com.es/
 

Ondo izan eta Madariaga Dorretxean elkar ikusiko dugu.

2012/01/09

IRAES 21 eta CONFINT Ceneameko Buletinean

CENEAM (Centro Nacional de Educación Ambiental), ulertzeko, estatu mailako Ingurugela dela esan genezake. Bera da ingurumen hezkuntzari buruzko lehendabiziko erreferentzia estatu mailan. Instituzio honek hilero aldizkari bat argitaratzen du, Boletín del Ceneam hain zuzen ere. 


Hilabete honetan eta 2012 urtea ondo baino hobeto hasteko gurekiko bi erreferentzi ateratzen ditu: 

2011/10/20

San Viator: IRAES 21 Taldea osatuta

Dorleta, San Viator (Sopuerta)
Egunon guztioi, gure ikastetxean 4 neska-mutilez osatutako taldea sortu dugu IRAES21 sarean parte hartzeko. Aurreko urteetan hartutako konpromezuak aztertzen ari gara ikasleekin dena martxan jartzeko. Lanean diardugu.

2011/10/14

San Jose Floreaga (Azkoitia): IKASLEEN DEIA zabaltzen

Olatz - San Jose Floreaga Ik. (Azkoitia)

Egun on! Atzo elkartu ginen talde sustatzailekoak eta erabaki dugu zeintzuk izango garen IRAES-en lanean arituko garenok. Bi izango gara: Jesus Larrañaga eta ni neu Olatz Zabaleta. Ikasleena, oraindik eko-ordezkariak aukeratzen ari gara tutoretza saiotan.
Gelaz-gela tutoretzan egin dugu DEIA eta bi dokumentuak ipini dituzte geletako kortxoetan eta atzo KOMUNITATE DEIA EGIN GENUEN. Nola?
Gure ikastetxean goizetan hileretan elkartzen gara EGUNONAK emateko, normalean PASTORAL taldekoak egiten dute baina oraingo honetan LH ikasleek egin zuten. Mikrofono eta guzti, LH ko ikasle denen aurrean eta guraso asko era baziren bertan. Gazteen eskutitzaren helburuak izendatu eta bi mural egin zituzten. Jende aurrean azaldu ondoren TXOKO BERDEAN ipini zituzten.
Ekitaldia Bideoan grabatu dugu, editatzen dugunean “Txoko berdean” web orrian ipiniko dugu: http://www.floreaga.org/.
Beno, gero arte