javascript:; IRAES 21 "Iraunkortasuneko Eskolen Sarea 21": Praktika Onak
"Iraunkortasunerako Eskola" errekonozitutako Euskadiko ikastetxeen sarea

Red de los centros de Euskadi con el reconocimiento de "Escuela hacia la Sostenibilidad"
Mostrando entradas con la etiqueta Praktika Onak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Praktika Onak. Mostrar todas las entradas

2011/12/05

San Jose Floreaga: Eskolara Oinez

Olatz - San Jose Floreaga
Azaroaren 24an Azkoitiko Elkargunean, Eskolara Oinez hitzaldia eman genuen floreagako EA21eko koordinatzaileek eta bertan gure abestia estrenatu genuen.
2010-11 ikasturtean Eskolara Oinez bertso lehiketa antolatu genuen, eta aurten bertso irabazleak aprobetxatuz moldaketa hau egin dugu. (ikusgai bideoan)


2011/12/02

Elorrio BHI: Erreka garbitzen eta DEIA zabaltzen

Zorione (Elorrio BHI)
Kaixo konpainia,
 
hauxe da gure ikasleekin azken boladan egindako ekintza, errekara hurbildu ginen udalari erakusteko zein egoerata dagoen. Beraiek proposatutako ekintza izan da eta oso inplikatuta egon ziren. Irudia klikatzean, laburpena topatuko duzue.
 
Horrez gain, sinadurak biltzen jarraitzen dute IKASLEEN DEIAren alde.

2011/11/15

San Fidel Ikastola (Gernika)

Mirari- San Fidel Ikastola (Gernika)
Honelako proiektuak urtero egiten dituzte HH 2. ziklokoek, eta hau da iazko ikasturtekoa. Euren memoriatik atera dut. Ea zerbaiterako balio dizuen. Aurten txoko berde berria egin dute  HHkoek eta horren argazkaik ere baditut. Hurrengo batean bidaliko dizkizuet interesatzen bazaizue.
Gainera ikasturte honetan txoko berde interesgarrienari, erakargarriena eta informazio ezberdin gehiago ematen duenari saria emango zaio eta hor dabiltza ikasle eta irakasle buruari bueltak ematen(gure zentruan solairu bakoitzeko txoko bat baitugu).
Beno, HHko animalien proiektua link
honetan aurki dezakezue.