javascript:; IRAES 21 "Iraunkortasuneko Eskolen Sarea 21": 2011ko Deia
"Iraunkortasunerako Eskola" errekonozitutako Euskadiko ikastetxeen sarea

Red de los centros de Euskadi con el reconocimiento de "Escuela hacia la Sostenibilidad"
Mostrando entradas con la etiqueta 2011ko Deia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 2011ko Deia. Mostrar todas las entradas

2011/12/16

Elorrioko BHI

Zorione Fundaziru - Elorrioko BHI

Kaixo,
Elorrioko Institutuko IRAES lantaldeko ikasleak gara eta jadanik lortu ditugu 220 sinadura CONFINTeko DEIAren alde, gure ikaskide eta irakasleek sinatu dute, etxeko eta herritarrek ere, eta baita Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleek ere.
Oraindik ere sinadura gehiago biltzen ari gara eta argazkirren bat ere atera dugu.
Bueno, ba ikusten duzuenez, hemen dago gure ikasleak egiten ari direnaren muestratxo bat. Benetan pozik ari dira saltsan.
Besarkada bat

2011/12/02

Elorrio BHI: Erreka garbitzen eta DEIA zabaltzen

Zorione (Elorrio BHI)
Kaixo konpainia,
 
hauxe da gure ikasleekin azken boladan egindako ekintza, errekara hurbildu ginen udalari erakusteko zein egoerata dagoen. Beraiek proposatutako ekintza izan da eta oso inplikatuta egon ziren. Irudia klikatzean, laburpena topatuko duzue.
 
Horrez gain, sinadurak biltzen jarraitzen dute IKASLEEN DEIAren alde.

2011/11/08

San Fidel Ikas. (Gernika): Gutunak zabaltzen beraien blogean

Mirari- San Fidel Ik. (Gernika)
Arratsaldeon, ikastolako albisteen blogean eskegi dugu Brasilen adostutako Arduren Gutuna, Euskadiko Gazteen Arduren Eskutitza eta , DEIA. Gurasoek eta ikasleek ohitura dute horretara sartzeko ea horrela zabaltzen dugun. 
Esteka honetan daukazue: San Fideleko bloga

2011/10/27

San Jose Floreaga (Azkoitita): Deia zabaltzen (Bideoa)

Olatz - San Jose Floreaga Ik. (Azkoitia)
Gabon! Gaur bertan ipini dugu ikastetxeko web orrian (www.floreaga.org) egunonetako bideoa, denok oso gustora atera ginen, guraso, ikasle eta irakasle. Komunitatean mezua zabaltzeko oso aberasgarria iruditu zaigu, aurten hobekuntza modura mikrofonoarekin egin dugu (aurreko ikasturteetan ez zen ondo entzuten).
Gero arte