javascript:; IRAES 21 "Iraunkortasuneko Eskolen Sarea 21": Elorrio BHI
"Iraunkortasunerako Eskola" errekonozitutako Euskadiko ikastetxeen sarea

Red de los centros de Euskadi con el reconocimiento de "Escuela hacia la Sostenibilidad"
Mostrando entradas con la etiqueta Elorrio BHI. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Elorrio BHI. Mostrar todas las entradas

2012/01/31

Elorrio BHI

Zorione Fundazuri - Elorrioko BHI
Aurrekoan esan genizuen bezala ikasleek proposatuta Elorrioko Zumelegi erreka garbitzera joan ginen.
Ekintza horri dagokion garrantzia emateko, egoeraren berri udalari zuzenean ematea erabaki genuen.
Horretarako Agenda 21eko eta IRAESeko ikasle talde bat udalera hurbildu zen Alkateari  gure lankidetza eskeintzeko zeregin honetan aurrera egitea erabakitzen dutenean.
Hemen daukazue bisitaldi horren laburbilduma argazkietan.

2011/12/16

Elorrioko BHI

Zorione Fundaziru - Elorrioko BHI

Kaixo,
Elorrioko Institutuko IRAES lantaldeko ikasleak gara eta jadanik lortu ditugu 220 sinadura CONFINTeko DEIAren alde, gure ikaskide eta irakasleek sinatu dute, etxeko eta herritarrek ere, eta baita Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleek ere.
Oraindik ere sinadura gehiago biltzen ari gara eta argazkirren bat ere atera dugu.
Bueno, ba ikusten duzuenez, hemen dago gure ikasleak egiten ari direnaren muestratxo bat. Benetan pozik ari dira saltsan.
Besarkada bat

2011/12/02

Elorrio BHI: Erreka garbitzen eta DEIA zabaltzen

Zorione (Elorrio BHI)
Kaixo konpainia,
 
hauxe da gure ikasleekin azken boladan egindako ekintza, errekara hurbildu ginen udalari erakusteko zein egoerata dagoen. Beraiek proposatutako ekintza izan da eta oso inplikatuta egon ziren. Irudia klikatzean, laburpena topatuko duzue.
 
Horrez gain, sinadurak biltzen jarraitzen dute IKASLEEN DEIAren alde.

2011/10/20

Elorrio BHI eta Garbitu Dezagun Mundua

Zorione - Elorrio BHI (Elorrio, noski)

Gure ikastetxean GARBITU DEZAGUN MUNDUA egitasmoan parte hartu du ikasle talde batek eta gure web orrialdean ikusgai daukazue egindakoaren berri bideo eta guzti: http://www.elorrio.hezkuntza.net/web/guest
Zuen iritziak espero ditugu.