Aupa! Berandu hasi gara lan hauetan baina... aurten ziurtagiria berritzea tokatzen zaigu eta hemen ari gara lan eta lan.
Nola zabaltzen dugun IRAES 21 Hezkuntza komunitatean?
-Ikasturte hasieran, klaustro bat izaten dugu plangintza desberdinak aurkezteko eta han IRAES 21en berri ematen dugu.
-CONFINTeko
lau adierazpenak "Txoko Berdean" izan ditugu eta ondoren ikastetxeko
pasiloetan ipini ditugu plastifikaturik. Bosgarrenarekin berdin egingo
dugu, lehendabizi txoko berdean eta ondoren toki finko batean.
-Gure ikastetxean komunikatzeko
asko erabiltzen dugu ikastetxeko web orria, bertan informazio ugari
aurkitu daiteke edozein gaietaz.
-Alkatearekin hitzordua eskatu genion IRAES 21 eta Confintari buruz hitzegiteko eta lortu dugu Udalaren webean agertzea.
Ikus:
Horrelako ekintza ugari egin izan ohi ditugu.
IRAES 21eko azpiegitura nola finkatu dugu?
LHko
hirugarren zikloko eta DBHko ikasleak izan dira IRAES 21 taldean.
Koordinatzaile lanetan EA 21eko bera. Badakit askotan esan dezuela
komenigarria dela beste bat izatea, baina momentu honetan egia esan
behar bada ni neuk dut honen ardura.
Baina ikasturte honetan diferente egin dugu. Ziurtagiria dela eta,
IRAES 21 taldea aurretik ere ordezkari moduan lanean aritutako
ikasleekin osatu dugu.
Eta... lan asko dugunez, momentu
honetan "ikasleek" nahiko independiente dabiltza. Gaur bertan bildu dira
bakarrik hirugarren lana egiteko. Aurreko ikasturtetan neu izaten
nintzen bilera hasieratan, pixka bat azaltzeko baina orain beraiek
elkartzen dira eta zerbait behar izanez gero badakite non nagoen.
Egia da, gu alboan izanez gero lan "hobea" egingo zutela, baina oso
zaila da adieraztea zein ondo sentitzen naizen, gure ikasleak autonomi
osoz lan egiten ikusteaz. Beste abantaila bat ere badu honek, gure zama
txikitzen da.
Adierazleak; ez dakit honetaz ari garen baina hor doa.
IRAES 21 taldeak egiten duen lanarekin honelako adierazleak identifikatu ditzaket:
- Ondorioak ikasleengan
- interesa erakutsi
du
- koherentziaz
jarduten du
- informazioa bilatzeko gai da
-
informazio-iturri
desberdinak erabiltzen ditu, informazioa tratatzeko prozedurak aplikatuz
- ingurumen
–gaietan inplikatzen da
- egoera aldatzeko alternatibak proposatzen ditu
- jarrera kritikoa
erakusten du baliabideak erabiltzerakoan eta proposamenak formulatzerakoan
- ardurazko jarrera
erakusten du
- konprometitzen da
- norbere eta
besteen jardunbideak baloratzeko gai da
- azalpenetan
hizkuntza egokia erabiltzen du
- koordinazio ahalmena.
B Beno ba, berandu bidalia baina....
Ondo izan
Olatz