javascript:; IRAES 21 "Iraunkortasuneko Eskolen Sarea 21": marzo 2013
"Iraunkortasunerako Eskola" errekonozitutako Euskadiko ikastetxeen sarea

Red de los centros de Euskadi con el reconocimiento de "Escuela hacia la Sostenibilidad"

2013/03/23

Elgoibar Ikastola

Kaixo:

Primeran pasa genuen pasadan Ostegunean, IV Euskal Confintean!
DBH 1ko Iraes taldekoek, atzo landatu zuten Zuhaitza, eta ondo geratu dela dirudi.
Busturian espero genuena baino hobeto ibili ginen, dena oso ondo antolatuta zegoen. Espero hurrengo urtean ere horrela izatea

ONDO PASA ASTE SANTUA!

                              

    Aioooo, Elgoibar Ikastola

2013/03/20

IRAES 21: Ingurumen Hezkuntzako XXII. Topaketetan



  IRAES 21 sarea eta ESenRED, estatu mailako sare berria, gure Ingurumen Hezkuntzako Topaketetan  


Egitaraua ezagutzeko eta matrikulatzeko eman beharreko pausuak hauexek dira:



Izena ematea apirilak 10a baino lehenago

INFORMAZIO GEHIAGO: http://topaketak.blogspot.com.es/ 

IV Euskal Confint-aren adierazpena

Ikastetxeetako esperientizak eta proposamenak elkartrukatu eta gero, talde txikietan lana egin eta gero, arratsaldean plazaratu ziren ondorioak hona hemen bilduta eta jasota geratzen dira:






IV EUSKAL CONFINT
IRAES 21 Ikasleak sareko ordezkariek, Busturiako Madariaga Dorretxean ospatutako IV Euskal Confint-ean, zera adierazi nahi dugu:
Orain arte egindakoa, gehiengo batek, baiezkotzat jotzen du, jendea gero eta mentalizatuago dago, hobetzen goaz, birziklapenak ondo daude, pausu txikiak ematen ari dira eta lan hau ondo doa, baina…
… ondo egiten jarraitu behar dugu,
… gehiago egin daiteke,
… jendea gutxi inplikatzen da,
… ideia berriak ematen jarraitu behar dugu.
Hala ere, batzuk erdizkako balorazioa egiten dute, beti zerbait hobetzeko baitago…
… hondakinen sailkapena jende askok ez du errespetatzen,
… ingurumenarekin lotutako proiektuetan ez dago behar adina pertsona, irakasle eta ikasle,
… istilu asko sortzen dira batzutan.
Aurrera begira
… egindako lana zabaldu behar dugu, konpromisoak kontatu;
… gure ahotsa altxatu behar dugu: alkateari gutunak bidaltzen, manifestazioak egiten, kartelak ipintzen eta industria kutsakorrak denuntziatuz;
… gu geu kontsekuenteak izan behar gara eta ingurukoei gure ideiak zabaldu;
… ikaskide txikiei jokoak, antzerkiak, tailerrak egin haiek informatzeko eta ereduak izateko;
… Eskolako Agenda 21eko kideak elkartu behar gara, elkarlana garrantzitsua da eta
… geuk IRAES 21 proiektua zabaldu behar dugu;
… udaletxearekin elkarlanean jarraitu behar dugu, bide gorri gehiago eskatu eta aparkalekuak ere, ingurumenari buruzko informazio zabaltzeko eskatu;
… gobernuei eskatu behar diegu ingurumen kanpainak egiteko, ikastetxeetan jantoki ekologikoak jartzeko, garraio publikoa bultzatzeko;
… gizarteari egin zezaketen gauzak eskatu, hondakin gutxiago sortzeko, gutxiago kutsatzeko eta berrerabilpena sustatzeko, bertoko basoak sustatzeko; garraio publikoa erabiltzeko, materialak berrerabiltzeko, energia garbiak erabiltzeko, bakoitzak landare bat landatzeko animatu.
… eta guk gazteok ahotsa altxatu behar dugu zeren eta
Ez bagara gu, nortzuk?
Ez bada orain, noiz?
[klikatu irudian Adierazpena lortzeko]Madariaga Dorretxean, 2013ko martxoaren 14an,
IRAES 21 ikasleak

2013/03/04

IV Euskal Confint

IV Euskal Confint delakoan parte hartzeko, blogean jarridugu formulario bat (http://iraes21.blogspot.com.es/p/iv-euskal-confint.html) MARTXOAREN 11RA ARTE!

Egunaren antolakuntza horrela geratzen da:

9:45-10:15- Harrera eta ESenRED sarearen aurkezpena. José Manuel Gutierrez
Biodibertsitate eta Ingurumen Partehartze Zuzendariaren harrera. Amaia Barredo Martín

10:15-10:30- Lan-taldeak

12:00-12:20 - Talde Handia

12:20-13:00- Lan-taldeak

10:15-13:00-IRAKASLEAK: Urdaibai Bird Center-era bisita (birdcenter.org)

13:00-14:00- Bazkaria (bertoko pintxoak)

14:00-15:00- Biodibertsitate Zentroaren bisita

15:00-16:00- Lan-taldeen proposamenen aurkezpena / Sukarrietako Zentroaren aurkezpena

16:00-16:15- Agurra

Ikasleek prestatu eta eraman behar dutena beraien blogena agertzen da. 

Animatu!!!

Ondo izan