javascript:; IRAES 21 "Iraunkortasuneko Eskolen Sarea 21": San José Carmelitas (Santurtzi): 2. lana
"Iraunkortasunerako Eskola" errekonozitutako Euskadiko ikastetxeen sarea

Red de los centros de Euskadi con el reconocimiento de "Escuela hacia la Sostenibilidad"

2013/11/25

San José Carmelitas (Santurtzi): 2. lana



IRAES 21eko ikasturteko 2. lana.
Ikasleek beraien lanak hasten diren bitartean, sarea hiruhilabeteko honetan lan hauek garatzeko geratu zen:

IRAES 21 Hezkuntza komunitatean zabaldu. Zelan egin duzue? Protokoloren bat? Ekintzaren bat? Argazkirik edo aurkezpenik?
Klaustroetan kontatzen ditut egindako ekintzak.
Ikasleek ikastetxeko hormetan jartzen dituzte kartelak blog-aren helbidearekin azaltzeko zer den IRAES.
Ingurumen Batzordearen bileran ere azaltzen da zer den IRAES.
 
• IRAES 21eko azpiegitura antolatu eta finkatu. Zelan egin duzue? IRAES TALDEA zelan osatzen duzue?
Nik (IRAES arduraduna) Ingurumen Batzordearen partaideen artean boluntarioak eskatzen ditut IRAES taldea osatzeko. Gehiegi badira irakasleok aukeratzen ditugu portaera, euskara hitz egiteko erraztasuna, edo “soltura” kontuan hartzen.
Gero, lan egiteko orduan, IRAES taldea batzen dut, azaltzen diet zer egin behar duten, noizerako eta uzten ditut lana antolatzen. Haiek bakarrik egiten dute eta materialaren bat (argazki-kamara, kartulinak edo) behar badute, eskatzen didate.
Antolamendua nahiko librea da. Aurten badaukate ordenagailu bat IRAES gauzekin (aurreko argazkiekin, aurkezpenekin, …) haiek erabiltzeko.

Aurten gure IRAES taldea hau da: DBH 1-tik DBH 4-ra

No hay comentarios:

Publicar un comentario