Proiektu honekin duela 4 urte hasi ginen. Urtean bitan (udazkenean eta udaberrian) errepikatzen da aste batean zehar eta, ebaluaketa egin ondoren, eskolako bidea seguruagoa izateko, hobetzeko proposamenak egin eta udaletxeko teknikariari bidaltzen dizkiogu.
Puntu beltzetan ipintzen diren guraso bolondreseei eta ingurumen batzordeko ikasleei esker, proiektua aurrera doa eta hobekuntzak (eskolako atean kotxe kopurua, piboteak, bide gorria...) ikus daitezke.
Duela bi aste, Huesca lurraldetik ordezkari talde bat etorri zaigu, "Eskolako bidea" martxan jartzeko erabili dugun metodologia ezagutu nahian, eta esperientzia hurbiletik ezagutu eta gero, beren eskumeneko lurraldeetan aplikatzeko asmoz.
Aurten, mugikortasun jasangarriaren Europako astean ‘eskolara oinez’ ekimenarekin parte hartu dugu. Ekimenak ikastetxera oinez joatea lehenetsi nahi du, autoz edo motordun bestelako gailuz joatearen kaltetan. Oinez joateak mesede egiten dio ingurumenari, kutsadura akustikoa nahiz atmosferakoa gutxitzen baita, erregaia aurrezteaz batera.
Eskolabarritik horrelako proiektuak aurrera eramateko animatu nahi zaituztegu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario