javascript:; IRAES 21 "Iraunkortasuneko Eskolen Sarea 21": Gernikako San Fidel Ikastolatik bi berri on
"Iraunkortasunerako Eskola" errekonozitutako Euskadiko ikastetxeen sarea

Red de los centros de Euskadi con el reconocimiento de "Escuela hacia la Sostenibilidad"

2012/06/11

Gernikako San Fidel Ikastolatik bi berri on



Gernikako San Fidel Ikastolatik bi berri on:I


“ESKOLA JASANGARRIA”ren ziurtagiria berriztea lortu dugu.
Duela 7 urte hasitako bidean etsi ez eta 2008an lortutako “Eskola Jasangarriaren ziurtagiria” berriztu dugu aurton. Eskola jasangarrien sarean mantentzea bermatzen gaitu besteak beste agiri honek. Urte hauetan egindako lanaren errekonozimendua da, eta horrek poztu egiten du, honetan ikasleek batez ere protagonistak izanik, baina, gainontzeko estamentuen lana eta ahalegina alde batera utzi barik: sukaldeko langileak, garbitasunekoak, orokorrean  langile ez dozenteak, zuzendaritza, irakasleak eta familiak. Beraz denei ZORIONAK!!!!  


Ea denon artean lortzen dugun mundu jasangarriago batean bizitzea. Ez bada orain , noiz??



BAZKARI JASANGARRIAGOAREN ALDE ikastolan:


Datorren ikasturtetik aurrera jantokian emango diren jatorduen %40-an produktu ekologikoa izango da. 
Agenda21 programaren barruan garatzen ari garen eskola jasangarriagoa izateko ekimen ezberdinen barruan, datorren ikasturtetik auurrera beste erronka bati aurre egiteko prest gaude: bertoko produktua eta sasoikoa kontsumitzeko ahaleginak egingo ditugularik.
Askoraren zerbitzuak bermatzen digu barazki, fruitu eta pasta ekologikoa kontsumitzea bazkarian, horretarako Urdaibaiko eta Euskal Herriko  produktore ezberdinekin hartu emanean ezarri dira.
Ea denon onerako eta denen partetik borondatea ipinita aurrera ateratzen dugun helburu osasuntsu  eta jasangarria duen proiektu hau.
On egin!!!!
Deia egunkariko berria: http://www.deia.com/2012/06/10/bizkaia/costa/los-menus-ecologicos-se-abren-paso-en-los-centros-educativos-de-busturialdea
Oharra. Akats pare bat agertzen da : jantokian gelditzen direnak 400 lagunetik gora (700 ikasle baitugu). Eta  beste zentru bateri ematea guk lortutakoa (ikusi argazkia, gure sukaldariena)


No hay comentarios:

Publicar un comentario