javascript:; IRAES 21 "Iraunkortasuneko Eskolen Sarea 21"
"Iraunkortasunerako Eskola" errekonozitutako Euskadiko ikastetxeen sarea

Red de los centros de Euskadi con el reconocimiento de "Escuela hacia la Sostenibilidad"

2013/05/02

IRAES 21 ESenRED Topaketara

ESenRED (ikus XXII Ingurumen Hezkuntzako Topaketak: http://topaketak.blogspot.com.es/p/2013.html) 

Confint-eko Batzordea estatu mailan erabaki hau hartu zuen pasa den ikasturtean: Estatuko Confint bi ikasturtetan behin egitea, erkidegoko ordezkaritza handiak bilduz. Eta tarteko ikasturteetan, Erkidego baten Confint aprobetxatuz, ESenRED Topaketa ospatzea eta delegazio txiki bat bidaltzea, erkidego guztietakoak biltzea eta elkartruke bat egitea gazteen artean. 
Hori dela eta, aurten (aso borrokatu ostean) Topaketa horiek egitea lortu dugu Galiziako Confint aprobetxatuz.

Hau da Galiciatik bidaltzen diguten proposamena:

Este encuentro va a ser en Pontevedra, el día 19 de junio 2013.

Participarán unos 200 chavales (80 de primaria de Galicia, 80 de secundaria de Galicia y 40 de otras CCAA y Portugal.
Estais invitados a participar cada una de las redes con 4 chavales y 2 adultos.
Habrá una programación con momentos específicos y en  paralelo para secundaria, primaria y profesorado.

Para los que venís de fuera hay la posibilidad de alojarse en la residencia Príncipe Felipe. Los costes son muy económicos: Desayuno 2,6, Comida 4,6, Merienda 1,55, Cena (a las 20:00) 3,1€, Pernocta 6,15€. Por tanto el coste por persona sería de 20,60€ (cena del 18, desayuno del 19 y 20,  pernoctas del 18 y 19). Yo hago una prerreserva, pero cada delegación debe cubrir sus gastos de alojamiento y transporte.
Durante el encuentro del día 19 sí está previsto dar fruta, algo de almuerzo a media mañana y comida de bocadillo.

Ezin izan dugu
dirulaguntzarik lortu horretarako, baina joateko aurkera zabaltzen dizuegu. Beraz:
1.- Interesatuta dagoen ikastetxeak (lehen hezkuntza edo bigarren hezkuntza) bere kabuz antolatu eta ordaindu egin behar du bere bidaia eta egonaldia. 
2.- Ingurugelak ikastetxeen partehartzea antolatzeko eta kontaktuak egiteko laguntza osoa eskaintzen du. 
3.- Momentuz, pentsatu dugun errezena aukera zabaltzeko: bi ikastetxe, bi ikasle eta irakasle bat ikastetxeko. 
4.- Utziko dugu 15 bat egun gauzak pentsatzeko eta aukerak ikertzeko. Interesatuta zaudetenok Iraes21eko posta elektronikora mezu bat bota, maiatzak 17a baino arinago.
5.- Bi ikastetxe baino gehiago aurkeztekotan, zeozer egingo dugu. Ziuraski, sorteoz egingo genuke. 
6.- Ikastetxe hautatuak maiatzaren 22an plazaratzen saiatuko gara.

Animatu zaitezte, oso aukera polita da eta!




2013/04/10

IV EUSKAL CONFINT-aren BALORAZIOA

 IV EUSKAL CONFINT-aren BALORAZIOA

Ikasleen balorazioa IV Euskal Confint
(baloreak: 1-5)

1.- III Euskal Confint prestatzeko, aldez aurretik emandako informazioa baliagarria, ulergarria izan zen? 4,6
2.- Madariaga Dorretxea: tokia, instalazioak, baliabideak... 4,4
3.- III Euskal Confint-aren zertarakoa argi izan duzue? 4,6
4.- Saioz saio 4.1. Aurkezpena 4,3
4.2. ikasleen arteko elkartrukea eta hausnarketa 4,3
4.3. Baloratu zure lan-taldea 4,4
4.4. Bazkaria 4,3
4.5. Komunikazioa (arratsaldeko saioa) 4
4.6. Sukarrietako Eskola Saiakuntzaren aurkezpena 4,3
5.- Satisfazio maila jardunaldiarekin Zelan sentitu zara? 4,7
6.- Zure iritzia inportantea da guretzat. Zerbait gehitu nahi duzu? Puntu berezi bat komentatu? Proposamen bat etorkizunerako?
•    Talde txikiagoak egitea komenigarriagoa izango litzateke.
•    Arratsaldeko saioan silla gehiago jartzea.
•    Oso ondo antolatuta dag odena, informazioa oso ondo emanda da
•    Nire ustez dena oso ondo antolatuta egon da, lan taldearena, janaria eta guztiz. Baina, pentsatzen dut azalpenak pixka bat luzeegiak direla eta azkenean jendea pixka bat aspertzen dela. Bestea, dena primeran.
 
Irakasleen balorazioa IV Euskal Confint
(baloreak: 1-5)

1.-Jardunaldia prestatzeko aldez aurretik emandako informazioa baliagarria, ulergarria izan zen? 4,6
2.- Madariaga Dorretxea: tokia, instalazioak, baliabideak... 4,8
3.- Jardunaldiaren helburuen lorpen maila Jarduanaldiaren helburuak hauek izanda: Orain arte egindakoa baloratzea eta aurrera begira proposamenak egitea 4,1
4.- Saioz saio 4.1. Aurkezpena 4,3
4,2 bazkaria 4.2 Bazkaria 3,7
4,3 arratsladeekoa 4.3. Komunikazioa (arratsaldeko saioa) 3
4,4 Suka 4.4. Sukarrietako Eskola Saiakuntzaren aurkezpena 4,6
5.- Satisfakzio maila jardunaldiarekin 4,3
6.- Zure iritiza inportantea da guretzat. Zerbait gehitu nahi duzu? Puntu berezi bat komentatu? Proposamen bat etorkizunerako?
•    Arratsaldekoa goizean egindakoaren errepikapena iruditu zitzaidan.
Ez zitzaidan argi gelditu zein izan diren gure ikastetxeetako ordezkariak adostutako konpromezuak. Bakoitzak bere ikastetxekoak  aurkeztu zituen baina, eta CONFINTekoak? Gutun moduko batekin bukatzea ezinbestekoa iruditzen zait. Bilerari eta umeen lanari bukaera argi bat emateko, produktu batean ikustelko.
•    Seguir haciendo hicapié a todos los centros que las normas están para cumplirlas, y que si la flor es de tamaño cartulina no hacerla gigante, y que si hay que hacer unos versos breves, no hacer dos canciones y largas.
•    1.-Irakasleok irteeratxo bat egitea, benetan pozgarria eta aberasgarria izan zen, harremanak sendotzeko eta norberaren formakuntzarako.
2.-Arratsaldeko saioan goizean eginikoa errepikatzean (bertsoak eta lemak) pixka bat garrantzia kendu zion lan-taldetan egindakoaren komunikazioari, difuminatu egin zuelako.

Eskerrik asko guztiei, balorazio onekin pozik eta ez hain onekin kontuan hartuko ditugu hurrengoetarako. Berriro ere, eskerrik asko "Confintero" guztiei.

 

2013/03/23

Elgoibar Ikastola

Kaixo:

Primeran pasa genuen pasadan Ostegunean, IV Euskal Confintean!
DBH 1ko Iraes taldekoek, atzo landatu zuten Zuhaitza, eta ondo geratu dela dirudi.
Busturian espero genuena baino hobeto ibili ginen, dena oso ondo antolatuta zegoen. Espero hurrengo urtean ere horrela izatea

ONDO PASA ASTE SANTUA!

                              

    Aioooo, Elgoibar Ikastola

2013/03/20

IRAES 21: Ingurumen Hezkuntzako XXII. Topaketetan



  IRAES 21 sarea eta ESenRED, estatu mailako sare berria, gure Ingurumen Hezkuntzako Topaketetan  


Egitaraua ezagutzeko eta matrikulatzeko eman beharreko pausuak hauexek dira:



Izena ematea apirilak 10a baino lehenago

INFORMAZIO GEHIAGO: http://topaketak.blogspot.com.es/ 

IV Euskal Confint-aren adierazpena

Ikastetxeetako esperientizak eta proposamenak elkartrukatu eta gero, talde txikietan lana egin eta gero, arratsaldean plazaratu ziren ondorioak hona hemen bilduta eta jasota geratzen dira:






IV EUSKAL CONFINT
IRAES 21 Ikasleak sareko ordezkariek, Busturiako Madariaga Dorretxean ospatutako IV Euskal Confint-ean, zera adierazi nahi dugu:
Orain arte egindakoa, gehiengo batek, baiezkotzat jotzen du, jendea gero eta mentalizatuago dago, hobetzen goaz, birziklapenak ondo daude, pausu txikiak ematen ari dira eta lan hau ondo doa, baina…
… ondo egiten jarraitu behar dugu,
… gehiago egin daiteke,
… jendea gutxi inplikatzen da,
… ideia berriak ematen jarraitu behar dugu.
Hala ere, batzuk erdizkako balorazioa egiten dute, beti zerbait hobetzeko baitago…
… hondakinen sailkapena jende askok ez du errespetatzen,
… ingurumenarekin lotutako proiektuetan ez dago behar adina pertsona, irakasle eta ikasle,
… istilu asko sortzen dira batzutan.
Aurrera begira…
… egindako lana zabaldu behar dugu, konpromisoak kontatu;
… gure ahotsa altxatu behar dugu: alkateari gutunak bidaltzen, manifestazioak egiten, kartelak ipintzen eta industria kutsakorrak denuntziatuz;
… gu geu kontsekuenteak izan behar gara eta ingurukoei gure ideiak zabaldu;
… ikaskide txikiei jokoak, antzerkiak, tailerrak egin haiek informatzeko eta ereduak izateko;
… Eskolako Agenda 21eko kideak elkartu behar gara, elkarlana garrantzitsua da eta
… geuk IRAES 21 proiektua zabaldu behar dugu;
… udaletxearekin elkarlanean jarraitu behar dugu, bide gorri gehiago eskatu eta aparkalekuak ere, ingurumenari buruzko informazio zabaltzeko eskatu;
… gobernuei eskatu behar diegu ingurumen kanpainak egiteko, ikastetxeetan jantoki ekologikoak jartzeko, garraio publikoa bultzatzeko;
… gizarteari egin zezaketen gauzak eskatu, hondakin gutxiago sortzeko, gutxiago kutsatzeko eta berrerabilpena sustatzeko, bertoko basoak sustatzeko; garraio publikoa erabiltzeko, materialak berrerabiltzeko, energia garbiak erabiltzeko, bakoitzak landare bat landatzeko animatu.
… eta guk gazteok ahotsa altxatu behar dugu zeren eta
Ez bagara gu, nortzuk?
Ez bada orain, noiz?
[klikatu irudian Adierazpena lortzeko]Madariaga Dorretxean, 2013ko martxoaren 14an,
IRAES 21 ikasleak

2013/03/04

IV Euskal Confint

IV Euskal Confint delakoan parte hartzeko, blogean jarridugu formulario bat (http://iraes21.blogspot.com.es/p/iv-euskal-confint.html) MARTXOAREN 11RA ARTE!

Egunaren antolakuntza horrela geratzen da:

9:45-10:15- Harrera eta ESenRED sarearen aurkezpena. José Manuel Gutierrez
Biodibertsitate eta Ingurumen Partehartze Zuzendariaren harrera. Amaia Barredo Martín

10:15-10:30- Lan-taldeak

12:00-12:20 - Talde Handia

12:20-13:00- Lan-taldeak

10:15-13:00-IRAKASLEAK: Urdaibai Bird Center-era bisita (birdcenter.org)

13:00-14:00- Bazkaria (bertoko pintxoak)

14:00-15:00- Biodibertsitate Zentroaren bisita

15:00-16:00- Lan-taldeen proposamenen aurkezpena / Sukarrietako Zentroaren aurkezpena

16:00-16:15- Agurra

Ikasleek prestatu eta eraman behar dutena beraien blogena agertzen da. 

Animatu!!!

Ondo izan


2013/02/22

ESenRED

ESenRED

Confint prozesuak erkidego autonomoetako programa eta sare ezberdinak bildu gintuen, hazten joan gara, egunez egun gero eta gehiago gara... eta sare moduan lehenengo pausuak ematen ari gara estatu mailan, ESenRED (Escuelas hacia la Sostenibilidad en RED) izena pean.

ESenRED
estatu mailan administrazio publikoek (erkidego autonomoak, udalak, diputazioak...) bultzatutako jasangarritasunerantz doazen eskolen sare eta programen  sare bat da.
 [+ info: http://confint-esp.blogspot.com.es/p/esenred.html]

Hori dela eta bi proposamen aurkezten dira:

- ESenRED logo lehiaketa. ESenRED sareak bere logoa izateko lehiketa bat atera du. Informazioa: http://confint-esp.blogspot.com.es/2013/02/esenred-concurso-de-logotipo.html 
- Esperientziak igo. ESenRED eta estatuko Confint-erako blog honetan ikastetxeen praktika edo esperientzia onak igotzea. Animatu zaitezte zuek edo ikasleek ikastetxeko esperientziren bat igotzen eta beste ikastxeetakoak ikusten eta komentatzen. Esperientziak igotzeko e-helbide honetara: confint.jovenes@gmail.com edo esenred21@gmail.com.



2013/02/05

San Fidel Ikastola: Bakearen astea

Aste honetan bakearen eguna dela eta ekintza ezberdinak izan ditugu ikastolan. Aurton ATERPE proiektuaren barruan (NORMALKUNTZA-PASTORALA-EA21) KOLTANari buruzko jardunaldiak egin ditugu, helburu bi izan dira nagusi:
- Informatzea irakaslego eta ikaslegoa KOLTANak sortu dituen ondorioetaz.
- Eskuko telefonoak berziklatzea "ohianaren alde mobilizaitez" kanpainaren alde eginaz.
Horretarako interneten dagoen dokumentazio eta bideoak erabil ditugu, baita Caritaseko Gida didaktikoa eta  Tercer milenion egindako elkarrizketa Alberto Vazquez Figueroa kazetari-idazleari, materiale hau  klaseetan ikasleekin aztertu da.
 Ekintzeen artean, hau ere egin da: "las voces del coltan" itzultzea euskarara eta grabatu, eta baita PPT formatoan dagoen koltanari buruzko aurkezpean ere euskaratzea, hau DBH 2. eta 4. mailakoek egin dute. Ondoren LH 3. ziklotik DBH osora ikusi eta entzun egin dira.
Horretaz aparte sarreran erakusketa informatiboa daukagu, eta han era eskematikoan azaltzen da: zer den koltana, zertarako erabiltzen dan, non aurki daitekeen, zer ondorio izan dituen mineralaren erauzketak eta zer egin dezakeegun. Bertan ere kutxa batzuk ipini dira erabiltzen ez diren eskuko telefonoak batzeko eta Jane Goodall Instituko fundazioara bidaltzeko.

Itzulpenak ikastolako blog honetan eskura dituzue nahi baduzue saretik zabaltzea , IRAES plataforman zein ESKOLAKO AGENDAkoan ...



Eskerrik asko eta laster arte,

Mirari Cuende  (San Fidel Ikastola)

2013/01/09

Urte berri, Confint berri!


Kaixo koadrila,

Geratu ginen moduan eta zuek eskatuta, denboraz ematen dizuet Ikastetxeko Confint garatzeko gida proposamena: hemen.

Aurten, aurreko ikasturtea zoratzeko modukoa izanda, zerbait erlajatuagoa eta hausnarketa egitekoa pentsatu dugu: orain arte Confint-aren inguruan egindakoa gogoratu, emaitzak aztertu eta baloratu eta, aurrera begira, proposamenak egin. 

Antzeko plana izango dugu IV. Euskal Confint delakoan. Momentuz, martxoak 14 izango da, Busturiako Madariaga Dorretxean. Apuntatzeko eta gauzak bidaltzeko epeak otsailean jarriko ditugu blogean.

Urtarrila, otsaila eta martxoaren lehenengo astea daukazue egiteko, animatzen bazarete. Orain arteko esperientziak oso onak izan dira eta parte hartu dutenek jarraitu nahi dute.

Gida, betiko moduan, oso oso ondo idatzita dago, argi eta garbi. Baina, demagun, zeozer arraroagatik, planeten konjuntzioagatik, mazapanengatik edo klima aldaketagatik ez bada zerbait ulertzen, badakizue non gauden eta nora jo. Dena dela proposamen bat da, zuek zure iksatetxera egokitzeko.
Animatu zaitezte zeren eta IRAES21 Taldea animatuta dago jadanik. Haiei urtarrilaren lehenengo astean jarriko diet gonbitea eta gida.
Animatu haiei protagonismo ematen, ikusiko duzue zenolako sorpresa.




Ingurugelako IRAES 21 Taldea

2012/12/20

Vizcaya Ik.: Zorionak


Hemendik ere, IRAES 21 - ko kideentzat:
 
 ZORIONAK! eta URTE BERRI ON!
 
Hona hemen Lehen Hezkuntzakoek gabonak zoriontzeko sortu duten edalontzizko elur panpina,dena material birziklatuez eginda. ,
 
COLEGIO VIZCAYA

2012/12/19

Eskolabarri Ik: Zoronak!!!




ESKOLABARRI OS DESEA FELIZ NAVIDAD!!
URTE BERRI ON GUZTIOI!!

Elgoibar Ik.: Zorionak!


Confint 2013


Kaixo koadrila,

Geratu ginen moduan eta zuek eskatuta, denboraz ematen dizuet Ikastetxeko Confint garatzeko gida proposamena: hemen.

Aurten, aurreko ikasturtea zoratzeko modukoa izanda, zerbait erlajatuagoa eta hausnarketa egitekoa pentsatu dugu: orain arte Confint-aren inguruan egindakoa gogoratu, emaitzak aztertu eta baloratu eta, aurrera begira, proposamenak egin. 

Antzeko plana izango dugu IV. Euskal Confint delakoan. Momentuz, martxoak 14 izango da, Busturiako Madariaga Dorretxean. Apuntatzeko eta gauzak bidaltzeko epeak otsailean jarriko ditugu blogean.

Urtarrila, otsaila eta martxoaren lehenengo astea daukazue egiteko, animatzen bazarete. Orain arteko esperientziak oso onak izan dira eta parte hartu dutenek jarraitu nahi dute.

Gida, betiko moduan, oso oso ondo idatzita dago, argi eta garbi. Baina, demagun, zeozer arraroagatik, planeten konjuntzioagatik, mazapanengatik edo klima aldaketagatik ez bada zerbait ulertzen, badakizue non gauden eta nora jo. Dena dela proposamen bat da, zuek zure iksatetxera egokitzeko.
Animatu zaitezte zeren eta IRAES21 Taldea animatuta dago jadanik. Haiei urtarrilaren lehenengo astean jarriko diet gonbitea eta gida.
Animatu haiei protagonismo ematen, ikusiko duzue zenolako sorpresa.

Bidez batez, opor hauetan deskantsatu, zoriontsuak izaten saiatu, kontsumoa neurrian burutu, opari berdeak egin eta jaso; baina, gauza guztien gainetik ondo pasa eta datorren urtea hau baino hobea izan dadila.
Zorionak

Ingurugelako IRAES 21 Taldea

2012/11/30

Confint CONAMAn

Confint CONAMAn (Congreso Nacional de Medio Ambiente) egon da bere burua aurkezten.

Ingurumen Hezkunzari utzitako atalean Confint eta ESenRED delakoak azaltzeko aukera izan genuen.

Info gehiago: http://confint-esp.blogspot.com.es/2012/11/la-confitn-y-esenred-en-conama.html

2012/11/15

Europako Confint: Comenius Regio proiektua.

Europako Confint prozesutik proposamen bat:
Confint prozesua jarraitzen duten Europako estatu ezberdinetako ikastetxeen arteko harremanak sendotzeko Comenius Regio programan parte hartzea proposatzen da. Baldintza gehiago web orrialde honetan.
Ikastetxeren bat interestuta baldin badago, proiektu hau garatuko duen Monde Pluriel erakundearekin kontaktuan jarriko genuke.

Info plus: http://www.oapee.es/oapee/inicio/pap/comenius/regio.html

Las asociaciones Comenius Regio tienen por objeto promover el desarrollo de actividades de cooperación entre las autoridades locales y regionales activas en el mundo de la educación en Europa y contribuir así a mejorar su oferta educativa. Permiten la colaboración de instituciones regionales, centros educativos y otros actores relevantes en la educación para trabajar juntas en temas de interés común.
Son elegibles para solicitar una asociación Comenius Regio las autoridades regionales o locales con responsabilidades en educación, que serán los coordinadores en su región para el desarrollo del proyecto, su gestión financiera, la difusión y la sostenibilidad de los resultados.
La asociación consistirá en dos regiones solicitantes, cada una de las cuales deberá incluir al menos:
  • La autoridad local o regional con responsabilidad educativa,
  • un centro educativo, como mínimo, de infantil, primaria o secundaria, 
  • otra institución local asociada, como mínimo, por ejemplo: clubs de jóvenes o deportivos, asociaciones de padres y madres o de alumnado, instituciones de formación del profesorado, museos, ONGs, etc.

Temas posibles

Las asociaciones Comenius Regio pueden participar en cualquier tema de relevancia e interés común para las dos regiones participantes. Se podrán trabajar aspectos de organización y gestión escolar, cooperación entre las escuelas y otros asociados locales de la educación formal e informal, desafíos comunes en la educación de muchos países europeos, como la educación intercultural, la convivencia, la prevención del racismo y la violencia, la prevención del abandono escolar, etc.

¿Qué actividades pueden realizar las asociaciones Comenius?

Hay una gran variedad d actividades posibles, entre ellas:
  • Encuentros, intercambios de personal, visitas de estudio
  • Pequeños estudios e investigación-acción
  • Intercambio de experiencias y buenas prácticas
  • Conferencias, seminarios, talleres
  • Actividades comunes de formación
  • Escuelas de verano
  • Campañas de sensibilización
  • Publicaciones
  • Preparación lingüística
  • Cooperación con otros proyectos (redes)
  • Actividades de evaluación
  • Actividades de difusión
  • Etc.

Detalles prácticos

La duración de la asociación será de 2 años.

IRAES 21: Azarorako aurreikusitako lanak

Gogoratzen dizkizuegu garai honetako lanak:
 
 
  • IRAES 21 eta EA21eko eragina inguruan neurtzeko adierazle bateria bat sortzea. EA21eko eta IRAES 21eko eragina inguruan, hezkuntza komunitatean, herrian, erkidegoan…Adierazle komunak sortu:
    • Parte hartzea: ingurumen hezkuntzaren barnetik neurtuta (eragina baimentzen duelako, zentroko esperientziak aginduta, asebetetze inkestak…)
    • Kudeaketa: aurreko ikasturteko konpromisoen jarraipena, lorpenak, hobekuntzak…     
  • Eta blogak berak ematen dituenak: ikastetxeen ekarpenak, ikasleenak, zenbat sarrera, zenbat proposamen, esperientzia, elkartruke…

2012/11/06

Red de redes: ESenRED abian!!!

Hona hemen bilera honen aktaren sarrera:
Representantes de las redes de escuelas hacia la sostenibilidad de Andalucía, Canarias, La Rioja, Cataluña, Galicia, Castilla-La Mancha, Castilla-León, Navarra, Madrid y el País Vasco. Excusaron su ausencia: Murcia, Asturias y Extremadura.


MARCO DEL ENCUENTRO
El Centro Nacional de Educación Ambiental (CENEAM) acogió este 3º seminario en sus magníficas instalaciones.
Estuvimos presentes 22 personas que trabajamos en programas de educación ambiental. Algunas para las consejerías de educación y otras para las consejerías de medio ambiente.
Representamos a las redes de educación para la sostenibilidad de Cataluña, País Vasco, Canarias, Galicia, Andalucía, Madrid, La Rioja, Navarra, Albacete, Palencia y el propio CENEAM.
El objetivo es intercambiar experiencias y consolidar una red estatal que integre las distintas redes de educación para la sostenibilidad en centros educativos.
Ver: Relación de participantes, Acta 1º seminario, Acta 2º seminario

EL DESARROLLO DEL SEMINARIO
Se desarrolló un programa intenso, previsto para la participación activa y creativa de todos los participantes,  y con reparto de los distintas epígrafes a las redes más consolidadas.
José Manu, del País Vasco, presentó a los nuevos integrantes la evolución de esta “red de redes” e hizo balance de lo realizado y la dinámica que perseguimos.
Manuel, de Galicia, nos  coordinó contenidos y tiempos de las 11 presentaciones de nuestros programas (también Murcia, que nos envió la suya) en tan sólo 120 minutos.
Paula, de Cataluña, después de proponernos exponer nuestros indicadores de evaluación, nos hizo trabajar en grupos sobre indicadores para actividades de educación ambiental, para proyectos de centros educativos y para nuestros propios programas.
El Viernes fue Silvia, de Canarias, quien nos exprimió literalmente  haciéndonos concretar en grupos sobre nuestros intereses de que exista esta red, los objetivos para este curso, las acciones que hay que realizar, y… las personas que las harán. 
Compartiremos los productos de este seminario en cuanto los tengamos listos.
CONCLUSIÓN PREVIA
Ya en el último momento consensuamos la denominación de nuestra Red de Redes Escolares para la Sostenibilidad, será ESenRed (Escuelas Sostenibles en Red). Ahora organizaremos un concurso entre el alumnado para seleccionar el logo.
El seminario fue un excelente ejemplo de trabajo participativo, coordinado y con distribución de responsabilidades, como no podía ser de otra forma en organizaciones que promovemos este tipo de dinámicas y encuentros entre el alumnado.
Todos salimos con mucha ilusión,  las pilas bien cargadas y… tareas para hacer.
Jose Ignaciok eta JoseManuk IRAES 21 sareari buruzko berriak ematen. Ikus dezakezuenez kasu gutxi egin ziguten ; ) 


Jarraituko dugu informatzennn...


Confint ESP, EU, Rio+20... eta gero, zer?

Berritu den estatuko Confint-aren blogean (http://confint-esp.blogspot.com.es/) hiru berri daukagu interesarekin:
- Confint: Balance 2012-13
- Confint: Cronograma previsto
- Confint 2012-13: Tareas
Interesgarria izango litzateke hara joatea,  proposamena ikustea eta partehartzeko aukerataz pentsatzea.

Ikasleen blogean ere lotura egingo dugu.

Ondo izan