javascript:; IRAES 21 "Iraunkortasuneko Eskolen Sarea 21": San Fidel Ikastola: Bakearen astea
"Iraunkortasunerako Eskola" errekonozitutako Euskadiko ikastetxeen sarea

Red de los centros de Euskadi con el reconocimiento de "Escuela hacia la Sostenibilidad"

2013/02/05

San Fidel Ikastola: Bakearen astea

Aste honetan bakearen eguna dela eta ekintza ezberdinak izan ditugu ikastolan. Aurton ATERPE proiektuaren barruan (NORMALKUNTZA-PASTORALA-EA21) KOLTANari buruzko jardunaldiak egin ditugu, helburu bi izan dira nagusi:
- Informatzea irakaslego eta ikaslegoa KOLTANak sortu dituen ondorioetaz.
- Eskuko telefonoak berziklatzea "ohianaren alde mobilizaitez" kanpainaren alde eginaz.
Horretarako interneten dagoen dokumentazio eta bideoak erabil ditugu, baita Caritaseko Gida didaktikoa eta  Tercer milenion egindako elkarrizketa Alberto Vazquez Figueroa kazetari-idazleari, materiale hau  klaseetan ikasleekin aztertu da.
 Ekintzeen artean, hau ere egin da: "las voces del coltan" itzultzea euskarara eta grabatu, eta baita PPT formatoan dagoen koltanari buruzko aurkezpean ere euskaratzea, hau DBH 2. eta 4. mailakoek egin dute. Ondoren LH 3. ziklotik DBH osora ikusi eta entzun egin dira.
Horretaz aparte sarreran erakusketa informatiboa daukagu, eta han era eskematikoan azaltzen da: zer den koltana, zertarako erabiltzen dan, non aurki daitekeen, zer ondorio izan dituen mineralaren erauzketak eta zer egin dezakeegun. Bertan ere kutxa batzuk ipini dira erabiltzen ez diren eskuko telefonoak batzeko eta Jane Goodall Instituko fundazioara bidaltzeko.

Itzulpenak ikastolako blog honetan eskura dituzue nahi baduzue saretik zabaltzea , IRAES plataforman zein ESKOLAKO AGENDAkoan ...



Eskerrik asko eta laster arte,

Mirari Cuende  (San Fidel Ikastola)

No hay comentarios:

Publicar un comentario