javascript:; IRAES 21 "Iraunkortasuneko Eskolen Sarea 21": San Jose Floreaga: 2.lana
"Iraunkortasunerako Eskola" errekonozitutako Euskadiko ikastetxeen sarea

Red de los centros de Euskadi con el reconocimiento de "Escuela hacia la Sostenibilidad"

2014/01/20

San Jose Floreaga: 2.lana

Aupa! Berandu hasi gara lan hauetan baina... aurten ziurtagiria berritzea tokatzen zaigu eta hemen ari gara lan eta lan.
Nola zabaltzen dugun IRAES 21 Hezkuntza komunitatean?
-Ikasturte hasieran, klaustro bat izaten dugu plangintza desberdinak aurkezteko eta han IRAES 21en berri ematen dugu.
-CONFINTeko lau adierazpenak "Txoko Berdean" izan ditugu eta ondoren ikastetxeko pasiloetan ipini ditugu plastifikaturik. Bosgarrenarekin berdin egingo dugu, lehendabizi txoko berdean eta ondoren toki finko batean.
-Gure ikastetxean komunikatzeko asko erabiltzen dugu ikastetxeko web orria, bertan informazio ugari aurkitu daiteke edozein gaietaz.     
-Alkatearekin hitzordua eskatu genion IRAES 21 eta Confintari buruz hitzegiteko eta lortu dugu Udalaren webean agertzea.
Ikus:

Horrelako ekintza ugari egin izan ohi ditugu.



IRAES 21eko azpiegitura nola finkatu dugu?
LHko hirugarren zikloko eta DBHko ikasleak izan dira IRAES 21 taldean. Koordinatzaile lanetan EA 21eko bera. Badakit askotan esan dezuela komenigarria dela beste bat izatea, baina momentu honetan egia esan behar bada ni neuk dut honen ardura.
Baina ikasturte honetan diferente egin dugu. Ziurtagiria dela eta,  IRAES 21 taldea aurretik ere ordezkari moduan lanean aritutako ikasleekin osatu dugu.
Eta... lan asko dugunez, momentu honetan "ikasleek" nahiko independiente dabiltza. Gaur bertan bildu dira bakarrik hirugarren lana egiteko. Aurreko ikasturtetan neu izaten nintzen bilera hasieratan, pixka bat azaltzeko baina orain beraiek elkartzen dira eta zerbait behar izanez gero badakite non nagoen.
Egia da, gu alboan izanez gero lan "hobea" egingo zutela, baina oso zaila da adieraztea zein ondo sentitzen naizen, gure ikasleak autonomi osoz lan egiten ikusteaz. Beste abantaila bat ere badu honek, gure zama txikitzen da.

Adierazleak; ez dakit honetaz ari garen baina hor doa.
IRAES 21 taldeak egiten duen lanarekin honelako adierazleak identifikatu ditzaket:
  • Ondorioak ikasleengan  
  • interesa erakutsi du
  •  koherentziaz jarduten du
  •  informazioa bilatzeko gai da
  •  informazio-iturri desberdinak erabiltzen ditu, informazioa tratatzeko prozedurak aplikatuz
  • ingurumen –gaietan inplikatzen da
  •  egoera aldatzeko alternatibak proposatzen ditu
  • jarrera kritikoa erakusten du baliabideak erabiltzerakoan eta proposamenak formulatzerakoan  
  • ardurazko jarrera erakusten du 
  • konprometitzen da  
  • norbere eta besteen jardunbideak baloratzeko gai da
  • azalpenetan hizkuntza egokia erabiltzen du 
  • koordinazio ahalmena.
B Beno ba, berandu bidalia baina....
Ondo izan
Olatz

No hay comentarios:

Publicar un comentario