javascript:; IRAES 21 "Iraunkortasuneko Eskolen Sarea 21"
"Iraunkortasunerako Eskola" errekonozitutako Euskadiko ikastetxeen sarea

Red de los centros de Euskadi con el reconocimiento de "Escuela hacia la Sostenibilidad"

2013/11/07

Eskolabarri: IRAES 21 aurkezpena ikastetxean

Kaixo lankideok!

Ermuko Eskolabarrin IRAES azpiegiturak eta IRAES taldea osatzeko lehenego urratsak izan dira:


1.- Ikasturtearen hasieran EA21 KLAUSTRO MONOGRAFIKOA ospatu eta Iraes21 sareari buruzko zalantzak argitu ziren.(Hemen zintzilikatutako sarean hasteko gida lagungarria izan zen)


2.- Batzordeko ikasleak aukeratzeko hauteskunde prozesu osoa antolatu eta gero, hautatuak izan diren 8 ikasleren artean ag21 eta Iraes21ikasleak sareko lanak banatuko dituzte.

Gure eskola, LHko eta HHko ikastetxe  txiki bat da. Duela 6-7 urte, iIkasleen inplikazioa ezinbestekoa ikusten genuen eta hau lortzeko, hauteskunde prozesu oso bat antolatzea erabaki genuen Ingurumen Batzordeko ikasleak aukeratzeko. Gaur egun, euskara eta ingelesa batzordeak ere, honela osatzen dira.

Hauteskunde prozesua pausuz pauso:

Aurretik erabaki zen hauteskundeetan sartu ahal ziren mailak eta gela bakoitzeko zenbat ordezkari: 3. maila - 2 ordezkari / 4.maila - 2 ordezkari / 5.maila -2 ordezkari 1 / 6.maila: 2 ordezkari.

a)      Sinadura aurkezpena: Kandidatura aurkeztu nahi duenak, ikasleen artean sinadura kopuru bat (10 gure kasuan) lortu behar du babes moduan.

b)      Kanpaina: Behar den babesa lortu duenak kartelak egin behar ditu (artistika klaseetan egingo dira beste ikasleen lagunduta) bere hauteskunde programa zabaltzeko. Kartel guztiak eskolako sarreran, pasabideetan … ipiniko dira.

c)     Mitinak: Hautagai bakoitzak, kanpaina bukatu baino lehen, gelaz gela pasatuko da bere programa azaltzeko.

d)      Botazioak: Gogoeta eguna izan eta gero, hauteskunde mahaia  osatzen da eta ikasle guztiek bere botoa ematen dute. Zuzenean, zenbaketa egiten da hautatuak ezagutzeko.

Lorpenak

a)      EA21 proiektua guztion gauza bat dela ikasleek ere jabetzea eta gertuago eta esanguratsuago ikustea.
b)     “HAUTASKUNDEAK” benetan bizitzea eta ,beraz, Inguruaren ezaguera arloan ikasten den gaia aberasgarriagoa egitea.
c)      Hautatuen inplikazioaz gain, ikasle guztien inplikazio handiagoa.

Arrakasta faktoreak

a)      Ikastetxearen antolaketa: Hauteskundeak arlo guztietan globalizatuko dira, kartelak artistikan, mitinak euskara, lengoia, edota ingelesa klaseetan prestatu dira, karnetak informatikan, etabar. Horretarako, irakasle guztiek ziklo bileretan nola egin adostu eta antolatu behar izaten dute.
b)      Irakaslegoaren harrera ona eta inplikazioa.

Zailtasunak
 
a)      Ziklo ezberdinetako, eta bere irakasle guztiak, koordinatzeko beharra.
Egin behar diren lan ezberdinak eta sartu behar diren orduak, ikasgai guztien artean ondo banatu benetan baliagarriak izateko.
Beno, argazki bilduma bidaltzen dizuet. Ea gustukoa eta baliagarria den!
Ondo segi



2013/10/29

Franciscanas de Montpellier: "IRAES Kurtso berria"

Franciscanas de Montpellier Ikastetxean , Trapagaranen, 
Kurtso guztiok  IKASLEEN DEIA ETA BUSTURIAN EGINDAKO ESKUTITZAren SINADURA jarri dugu lehenengo ekintza izateko,
Egiten dugu klasean, Tutoretzan. Eta horrekin IRAES KURTSO BERRIA irekiten dugu. Hona hemen nola geratzen da klaseko txoko berde batean.
 
 

2013/10/28

Axular Lizeoa (Donostia): bi ideia aurrera

Donostialdeko EA21kideak Partaidetza alorrean Donostiako udaletxearekin bi proiektutan aritu gara:
1.- Gabonetako izeia egitea ur-botilekin
2.- Hiria hondakinak kanpainan barne Arraindegirako Tuperren banaketa eta erabilpena bultzatzea.

Lehenengoak arrakastarik izan ez duen bitartean (25 artean 8 ikastetxek soilik aurkeztu dira) bigarrenak isla  eta harrera ona izan du familien artean.


    EA21: Arrain erosketarako TUPER banaketa
    Lehenik eta behin Eskola Agenda 21ean familiak eginiko lana eskertu nahi genuke. Izan ere, ikasle, langile eta familien laguntzarik gabe ingurumena babesten laguntzen digun proiektu hau ezin izango genuke aurrera eraman.
    2012-2013 ikasturteko EA21ean ikasleek udaletxeari egindako eskaeren artean, besteak beste, Udalak ontzi berrerabilgarriak bultzatu beharko lituzkeela azpimarrau zen.
    Eskaera honi erantzunez, Kutxa Ekoguneak eta Udalak “Hiri Hondakinak: joko garbia” proiektuaren baitan abian jarri duten “Ontziratu zaitez, ontzi berrerabilgarriak arrandegietan” proiektua Eskola Agenda 21en parte hartzen duten ikastetxeetara zabaltzea erabaki dugu.
    Banatzen ditugun ontzi hauekin arrandegietako erosketetan erabiliz gero plastikozko poltsen erabilera eta arraina biltzeko paperaren erabilera asko murrizteko litzateke.
    Horrela eginez gero, denok irabazten aterako gara, ingurumena ere bai.

    Anima zaitezte arrain erosketan ontziarekin egitera zuen familian!

    EA21: Reparto de TUPER para la compra de pescado.

IRAES 21eko ikasturteko 2. lana.

Ikasleek beraien lanak hasten diren bitartean, sarea hiruhilabete honetan lan hauek garatzeko geratu zen: 

IRAES 21 Hezkuntza komunitatean zabaldu. Zelan egin duzue? Protokoloren bat? Ekintzaren bat? Argazkirik edo aurkezpenik?

• IRAES 21eko azpiegitura antolatu eta finkatu. Zelan egin duzue? IRAES TALDEA zelan osatzen duzue?

• Bloga zalantzak argitzeko/laguntzeko tresna ere izan behar da. Animua! Denok laguntzeko prest!

• Ekintza hauei buruzko adierazleak proposatu eta erabili. Zuen proposamenen zain gaude lo egin barik.

Beno, puntu hauek garatzeko garaia heldu da. Zuen ekarpenak espero ditugu. Badakizue: 21iraes-a bildua-gmail.com e-helbidera mezu bat bidaltzen.

Bitartean honekin gozatu:




ESenRED sarearen bilera

Sare ezberdinetako ordakariak familiako argazkirako prest
Bai, urriaren 17 eta 18an, CENEAM-eko egoitzan (Valsain, Segovia), ESenRED osatzen duten estatu mailako sareak eta programak elkartu ginen.
Ordezkatuta egon ziren administrazioak hauek zirelareik: Albacete (Diputazioa), Kanariak, Katalunya, Galizia, Errioxa, Madril (Udala), Madril (Komunitatea), Nafarroa, Euskal Erkidegoa eta Palenzia (Diputazioa). Andalucía exkusatu zen. Baita ere María Síntes, Ceneam; Félix Labrador, Consejero Técnico del CNIIE  eta Carmelo Marcén, behatzaile experto moduan, egon ziren.
Aurreko ikasturtean egindakoaz eta hemendik aurrera egiteko dagoenetaz hitz egin zen. 
Azpimarratzeko hiru datu inportanteak: CNIIEren babesa eta laguntza, 2014ko udazkenean egingo den Estatuko 2. Confint, Bartzelonan, eta 2015eko udaberrian egingo den Euriopako 2. Confint, Bruselan.
Oso baloraizo onak egon ziren eta berri onak CNIIE-ren partez.
Bertan landutakoa pramiazko akta honetan daukazue.

2013/09/30

IRAES 21 IKASLEAK 2013-14 IKASTURTEA MARTXAN

1. lana: IRAES 21 Taldea osatzea
Gure proposamena: 4-6 ikasle talde bat osatzea IRAES 21 IKASLEAK sareko lanen jarraipena eta ikastetxearen parte hartzea burutzeko. 
Taldea osatu eta gero, ikasle partaide bakoitzak  posta elektroniko bat iraes21ikasleak -a bildua- gmail.com e-helbidera bidaliko du ikastetxea, ikas maila eta izen-abizen datuekin.
Erreferentzi data moduan urriak 18 jarriko dugu. Data honen ostean:
- Oraindik epea zabalik geratuko da ikasleek partehartzeko, ez dugu epea itxiko. 
- Baina, bai ikasleen partea hartzeari hasiera emango diegula lehendabiziko jarduerekin. 
Animatu ikasleei beraien IRAES Taldea osatzen 
eta iraes21-ikasleak.blogspot.com jarraitzen!

2013/09/26

IRAES 21 sarean hasteko gida publikatuta

IRAES 21 sarean hasteko gida publikatuta: 

- Euskaraz v1.0: hemen.
- Gaztelaniaz v1.0: hemen.

Zerbait inportantea falta bada edo proposamenen bat baldin badaukazue kontuan hartuko dugu.

Ondo izan.

2013/09/24

Ikasturteko bileraren akta eta hurrengo lanak

Iraes 21

Euskadiko “Eskola Jasangarrien” sarea  /  Red de “Centros sostenibles” de Euskadi

2013-14


Eibarreko Armeria Eskolan, 2013 irailak 20n, izandako bileraren akta: hemen.

Erabilitako power point-a: hemen.
Erabilitako bideoa:


Laster "IRAES 21 sarean hasteko gida" jarriko dugu.
Ondoren, adostutako ekimenak plazaratuko ditugu dagokion garaian.

1. lana: IRAES Taldea osatzea. Gure proposamena: 4-6 ikasle talde bat osatzea IRAES 21 IKASLEAK sareko lanen jarraipena eta ikastetxearen parte hartzea burutzeko. Taldea osatu eta gero, ikasle partaide bakoitzak  posta elektroniko bat iraes21ikasleak -a bildua- gmail.com e-helbidera bidaliko du ikastetxea, ikas maila eta izen-abizen datuekin.

Ondo izan



2013/09/13

2013-2014 Bilerarako deialdia

 

Iraes 21

Euskadiko “Eskola Jasangarrien” sarea  /  Red de “Centros sostenibles” de Euskadi

2013-2014

 Bilerarako deialdia
 
 
 
 
 
Bileraren data eta lekua
  • Bilera gauzatuko da Eibarren,2012.eko  irailaren 20an, ostirala, Eibarko Armeria Eskola, Isasi kalea 26, Eibar, 10:00etatik 13:00tara
Lugar y hora de la convocatoria
  • La reunión tendrá lugar en Eibar, el 20 de septiembre, viernes,  en la Escuela de Armería, calle Isasi 26, de 10:00 a 13:00.
Saioaren helburua:

·   2013-14 ikasturtean IRAES 21 sareak egindakoa baloratu.    
.    2012-13 ikasturterako IRAES 21eko ekintza plana proposatu eta adostu
 
Objetivo de la sesión:

·   Evaluación de lo realizado por la red IRAES 21 durante el pasado curso 2013-14.
.    Propuesta y aprobación del plan de acción de IRAES 21 para el curso 2012-13
·                              
Gai-zerrenda
1.       Gai-zerrenda eta eginkizunak errepasatu.
2.       Berriak
3.       Orain arte IRAES 21 sareak egindakoa.
4.       2013-14ko ekintza planaren proposapena eta debatea
5.       Hurrengo bilera
Orden del día
1.       Repaso del orden del día y de las tareas
2.       Informaciones
3.       Balance de lo realizado por IRES 21 hasta ahora.
4.       Propuesta y debate del plan de trabajo para 2013-14
5.       Siguiente sesión
 

2013/09/06

2013-2014 ikasturtea martxan dago

Ongi etorriak IRAESeroak!!!

2013-2014 ikasturtea martxan dago jadanik eta honekin batera IRAES 21 sarea ere bai. Indarrak berriztuta hona hemen bueltatzen gara ikasturte berri honetan IRAES 21 sarea berriro martxan jartzeko asmotan.

Gogoratzen duzuenez IRAES 21 “Eskola Jasangarria” agiria lortu duten ikastetxeek osatzen duten sarea da. Sarearen helburuak esteka honetan daukazue: http://iraes21.blogspot.com.es/p/aurkezpena.htmlBertan parte hartzea zein lana egitea guztiz boluntarioa da eta orain arte egindakoa oso ondo baloratzen da (esperientzien trukea, zentroen arteko Ingurumen Batzordeko bisitak, praktika onak, estatuko ikastetxe jasangarrien sarean  -EsenRED- parte hartu…), batez ere ikasleekin egin diren lanak (Gazteentzako Konferentziak-Confint- eskola zein erkideko, estatu eta Europa mailetan, ekimenak proposatu, ikastetxeetan egiten dena komunikatu etab). 



Aurreko ikasturteetan izandako txarto ulertze batzuk direla eta, banderadun zarete ikastetxe guztiak jasoko duzue IRAES 21 sarean berri, bai parte hartze zuzena baldin badaukazue edo berrien jarraipena egiten baduzue. Ez baduzu ezer jakin nahi, bidali mezu bat e-helbide honetara, guk zuek ez molestatzeko.

2013-14 ikasturteko bilera bakarra:
IRAILAK 20

Eibarreko Armeria Eskolan (10:00-13:00)

Gai-zerrenda eta ondorengo komunikazioak blog-aren bitartez bidaliko dira. Gogoratu:

* Sarearen berri jarraitu ahal da blog hauetatik: http://iraes21.blogspot.com/ eta
* Ikasleena den http://iraes21-ikasleak.blogspot.com/ .

Eskerrik asko arretagatik eta ondo izan

 
Jose Manuel Gutierrez Bastida - Jose Ignacio De Guzman / Ingurugela

2013/09/03

ESenRED 1. Topaketa: Sostenibilidad con todos los acentos

 Sostenibilidad con todos los acentos: Video testimonios del Encuentro Confint de Pontevedra
El encuentro de la Red Estatal de Escuelas Hacia la Sostenibilidad de España, ESenRED, desarrollado el 19 de Junio en Pontevedra y organizado por la red de Galicia, Axenda Vinteún Escolar, propició el encuentro e intercambio de experiencias entre los alumnos y profesores que participan en dichas redes. En el Encuentro Confint de la Xesç, la Red de redes escolares de Cataluña, se hicieron tres preguntas clave a los alumnos y alumnas participantes y se grabaron en vídeo:

    ¿Qué a aportado a tu centro el proyecto Confint? ¿Qué le dirías a un centro o a un alumno para animarlo a participar en el proyecto Confint?
    ¿Cómo te has sentido en el encuentro de hoy?
    ¿Qué momento destacarías del encuentro de hoy?

 Era una bonita ocasión para aprovechar esta interesante idea y hacer tres preguntas clave a diferentes participantes en el I Encuentro Ibérico Confint, recogiendo sus testimonios, de alumnos y profesores. Estos son los testimonios de los alumnos y profesores de La Rioja: Sira, Rodrigo, Carla, Olga, Eduardo y María.
Lo enriquecedor de estos encuentros es poder recabar de primera mano los testimonios deotros chicos y chicas del resto de España, como Jon Ander, Libe, Subham y Amaya del Pais Vasco, Jorge y Claudia de Canarias, o Xabier, Tamara, Guillem y Marc de Cataluña. Aquí nos cuentan su experiencia:

http://confint-esp.blogspot.com.es/2013/07/sostenibilidad-con-todos-los-acentos.html

2013/05/02

IRAES 21 ESenRED Topaketara

ESenRED (ikus XXII Ingurumen Hezkuntzako Topaketak: http://topaketak.blogspot.com.es/p/2013.html) 

Confint-eko Batzordea estatu mailan erabaki hau hartu zuen pasa den ikasturtean: Estatuko Confint bi ikasturtetan behin egitea, erkidegoko ordezkaritza handiak bilduz. Eta tarteko ikasturteetan, Erkidego baten Confint aprobetxatuz, ESenRED Topaketa ospatzea eta delegazio txiki bat bidaltzea, erkidego guztietakoak biltzea eta elkartruke bat egitea gazteen artean. 
Hori dela eta, aurten (aso borrokatu ostean) Topaketa horiek egitea lortu dugu Galiziako Confint aprobetxatuz.

Hau da Galiciatik bidaltzen diguten proposamena:

Este encuentro va a ser en Pontevedra, el día 19 de junio 2013.

Participarán unos 200 chavales (80 de primaria de Galicia, 80 de secundaria de Galicia y 40 de otras CCAA y Portugal.
Estais invitados a participar cada una de las redes con 4 chavales y 2 adultos.
Habrá una programación con momentos específicos y en  paralelo para secundaria, primaria y profesorado.

Para los que venís de fuera hay la posibilidad de alojarse en la residencia Príncipe Felipe. Los costes son muy económicos: Desayuno 2,6, Comida 4,6, Merienda 1,55, Cena (a las 20:00) 3,1€, Pernocta 6,15€. Por tanto el coste por persona sería de 20,60€ (cena del 18, desayuno del 19 y 20,  pernoctas del 18 y 19). Yo hago una prerreserva, pero cada delegación debe cubrir sus gastos de alojamiento y transporte.
Durante el encuentro del día 19 sí está previsto dar fruta, algo de almuerzo a media mañana y comida de bocadillo.

Ezin izan dugu
dirulaguntzarik lortu horretarako, baina joateko aurkera zabaltzen dizuegu. Beraz:
1.- Interesatuta dagoen ikastetxeak (lehen hezkuntza edo bigarren hezkuntza) bere kabuz antolatu eta ordaindu egin behar du bere bidaia eta egonaldia. 
2.- Ingurugelak ikastetxeen partehartzea antolatzeko eta kontaktuak egiteko laguntza osoa eskaintzen du. 
3.- Momentuz, pentsatu dugun errezena aukera zabaltzeko: bi ikastetxe, bi ikasle eta irakasle bat ikastetxeko. 
4.- Utziko dugu 15 bat egun gauzak pentsatzeko eta aukerak ikertzeko. Interesatuta zaudetenok Iraes21eko posta elektronikora mezu bat bota, maiatzak 17a baino arinago.
5.- Bi ikastetxe baino gehiago aurkeztekotan, zeozer egingo dugu. Ziuraski, sorteoz egingo genuke. 
6.- Ikastetxe hautatuak maiatzaren 22an plazaratzen saiatuko gara.

Animatu zaitezte, oso aukera polita da eta!




2013/04/10

IV EUSKAL CONFINT-aren BALORAZIOA

 IV EUSKAL CONFINT-aren BALORAZIOA

Ikasleen balorazioa IV Euskal Confint
(baloreak: 1-5)

1.- III Euskal Confint prestatzeko, aldez aurretik emandako informazioa baliagarria, ulergarria izan zen? 4,6
2.- Madariaga Dorretxea: tokia, instalazioak, baliabideak... 4,4
3.- III Euskal Confint-aren zertarakoa argi izan duzue? 4,6
4.- Saioz saio 4.1. Aurkezpena 4,3
4.2. ikasleen arteko elkartrukea eta hausnarketa 4,3
4.3. Baloratu zure lan-taldea 4,4
4.4. Bazkaria 4,3
4.5. Komunikazioa (arratsaldeko saioa) 4
4.6. Sukarrietako Eskola Saiakuntzaren aurkezpena 4,3
5.- Satisfazio maila jardunaldiarekin Zelan sentitu zara? 4,7
6.- Zure iritzia inportantea da guretzat. Zerbait gehitu nahi duzu? Puntu berezi bat komentatu? Proposamen bat etorkizunerako?
•    Talde txikiagoak egitea komenigarriagoa izango litzateke.
•    Arratsaldeko saioan silla gehiago jartzea.
•    Oso ondo antolatuta dag odena, informazioa oso ondo emanda da
•    Nire ustez dena oso ondo antolatuta egon da, lan taldearena, janaria eta guztiz. Baina, pentsatzen dut azalpenak pixka bat luzeegiak direla eta azkenean jendea pixka bat aspertzen dela. Bestea, dena primeran.
 
Irakasleen balorazioa IV Euskal Confint
(baloreak: 1-5)

1.-Jardunaldia prestatzeko aldez aurretik emandako informazioa baliagarria, ulergarria izan zen? 4,6
2.- Madariaga Dorretxea: tokia, instalazioak, baliabideak... 4,8
3.- Jardunaldiaren helburuen lorpen maila Jarduanaldiaren helburuak hauek izanda: Orain arte egindakoa baloratzea eta aurrera begira proposamenak egitea 4,1
4.- Saioz saio 4.1. Aurkezpena 4,3
4,2 bazkaria 4.2 Bazkaria 3,7
4,3 arratsladeekoa 4.3. Komunikazioa (arratsaldeko saioa) 3
4,4 Suka 4.4. Sukarrietako Eskola Saiakuntzaren aurkezpena 4,6
5.- Satisfakzio maila jardunaldiarekin 4,3
6.- Zure iritiza inportantea da guretzat. Zerbait gehitu nahi duzu? Puntu berezi bat komentatu? Proposamen bat etorkizunerako?
•    Arratsaldekoa goizean egindakoaren errepikapena iruditu zitzaidan.
Ez zitzaidan argi gelditu zein izan diren gure ikastetxeetako ordezkariak adostutako konpromezuak. Bakoitzak bere ikastetxekoak  aurkeztu zituen baina, eta CONFINTekoak? Gutun moduko batekin bukatzea ezinbestekoa iruditzen zait. Bilerari eta umeen lanari bukaera argi bat emateko, produktu batean ikustelko.
•    Seguir haciendo hicapié a todos los centros que las normas están para cumplirlas, y que si la flor es de tamaño cartulina no hacerla gigante, y que si hay que hacer unos versos breves, no hacer dos canciones y largas.
•    1.-Irakasleok irteeratxo bat egitea, benetan pozgarria eta aberasgarria izan zen, harremanak sendotzeko eta norberaren formakuntzarako.
2.-Arratsaldeko saioan goizean eginikoa errepikatzean (bertsoak eta lemak) pixka bat garrantzia kendu zion lan-taldetan egindakoaren komunikazioari, difuminatu egin zuelako.

Eskerrik asko guztiei, balorazio onekin pozik eta ez hain onekin kontuan hartuko ditugu hurrengoetarako. Berriro ere, eskerrik asko "Confintero" guztiei.

 

2013/03/23

Elgoibar Ikastola

Kaixo:

Primeran pasa genuen pasadan Ostegunean, IV Euskal Confintean!
DBH 1ko Iraes taldekoek, atzo landatu zuten Zuhaitza, eta ondo geratu dela dirudi.
Busturian espero genuena baino hobeto ibili ginen, dena oso ondo antolatuta zegoen. Espero hurrengo urtean ere horrela izatea

ONDO PASA ASTE SANTUA!

                              

    Aioooo, Elgoibar Ikastola

2013/03/20

IRAES 21: Ingurumen Hezkuntzako XXII. Topaketetan



  IRAES 21 sarea eta ESenRED, estatu mailako sare berria, gure Ingurumen Hezkuntzako Topaketetan  


Egitaraua ezagutzeko eta matrikulatzeko eman beharreko pausuak hauexek dira:



Izena ematea apirilak 10a baino lehenago

INFORMAZIO GEHIAGO: http://topaketak.blogspot.com.es/ 

IV Euskal Confint-aren adierazpena

Ikastetxeetako esperientizak eta proposamenak elkartrukatu eta gero, talde txikietan lana egin eta gero, arratsaldean plazaratu ziren ondorioak hona hemen bilduta eta jasota geratzen dira:






IV EUSKAL CONFINT
IRAES 21 Ikasleak sareko ordezkariek, Busturiako Madariaga Dorretxean ospatutako IV Euskal Confint-ean, zera adierazi nahi dugu:
Orain arte egindakoa, gehiengo batek, baiezkotzat jotzen du, jendea gero eta mentalizatuago dago, hobetzen goaz, birziklapenak ondo daude, pausu txikiak ematen ari dira eta lan hau ondo doa, baina…
… ondo egiten jarraitu behar dugu,
… gehiago egin daiteke,
… jendea gutxi inplikatzen da,
… ideia berriak ematen jarraitu behar dugu.
Hala ere, batzuk erdizkako balorazioa egiten dute, beti zerbait hobetzeko baitago…
… hondakinen sailkapena jende askok ez du errespetatzen,
… ingurumenarekin lotutako proiektuetan ez dago behar adina pertsona, irakasle eta ikasle,
… istilu asko sortzen dira batzutan.
Aurrera begira
… egindako lana zabaldu behar dugu, konpromisoak kontatu;
… gure ahotsa altxatu behar dugu: alkateari gutunak bidaltzen, manifestazioak egiten, kartelak ipintzen eta industria kutsakorrak denuntziatuz;
… gu geu kontsekuenteak izan behar gara eta ingurukoei gure ideiak zabaldu;
… ikaskide txikiei jokoak, antzerkiak, tailerrak egin haiek informatzeko eta ereduak izateko;
… Eskolako Agenda 21eko kideak elkartu behar gara, elkarlana garrantzitsua da eta
… geuk IRAES 21 proiektua zabaldu behar dugu;
… udaletxearekin elkarlanean jarraitu behar dugu, bide gorri gehiago eskatu eta aparkalekuak ere, ingurumenari buruzko informazio zabaltzeko eskatu;
… gobernuei eskatu behar diegu ingurumen kanpainak egiteko, ikastetxeetan jantoki ekologikoak jartzeko, garraio publikoa bultzatzeko;
… gizarteari egin zezaketen gauzak eskatu, hondakin gutxiago sortzeko, gutxiago kutsatzeko eta berrerabilpena sustatzeko, bertoko basoak sustatzeko; garraio publikoa erabiltzeko, materialak berrerabiltzeko, energia garbiak erabiltzeko, bakoitzak landare bat landatzeko animatu.
… eta guk gazteok ahotsa altxatu behar dugu zeren eta
Ez bagara gu, nortzuk?
Ez bada orain, noiz?
[klikatu irudian Adierazpena lortzeko]Madariaga Dorretxean, 2013ko martxoaren 14an,
IRAES 21 ikasleak

2013/03/04

IV Euskal Confint

IV Euskal Confint delakoan parte hartzeko, blogean jarridugu formulario bat (http://iraes21.blogspot.com.es/p/iv-euskal-confint.html) MARTXOAREN 11RA ARTE!

Egunaren antolakuntza horrela geratzen da:

9:45-10:15- Harrera eta ESenRED sarearen aurkezpena. José Manuel Gutierrez
Biodibertsitate eta Ingurumen Partehartze Zuzendariaren harrera. Amaia Barredo Martín

10:15-10:30- Lan-taldeak

12:00-12:20 - Talde Handia

12:20-13:00- Lan-taldeak

10:15-13:00-IRAKASLEAK: Urdaibai Bird Center-era bisita (birdcenter.org)

13:00-14:00- Bazkaria (bertoko pintxoak)

14:00-15:00- Biodibertsitate Zentroaren bisita

15:00-16:00- Lan-taldeen proposamenen aurkezpena / Sukarrietako Zentroaren aurkezpena

16:00-16:15- Agurra

Ikasleek prestatu eta eraman behar dutena beraien blogena agertzen da. 

Animatu!!!

Ondo izan


2013/02/22

ESenRED

ESenRED

Confint prozesuak erkidego autonomoetako programa eta sare ezberdinak bildu gintuen, hazten joan gara, egunez egun gero eta gehiago gara... eta sare moduan lehenengo pausuak ematen ari gara estatu mailan, ESenRED (Escuelas hacia la Sostenibilidad en RED) izena pean.

ESenRED
estatu mailan administrazio publikoek (erkidego autonomoak, udalak, diputazioak...) bultzatutako jasangarritasunerantz doazen eskolen sare eta programen  sare bat da.
 [+ info: http://confint-esp.blogspot.com.es/p/esenred.html]

Hori dela eta bi proposamen aurkezten dira:

- ESenRED logo lehiaketa. ESenRED sareak bere logoa izateko lehiketa bat atera du. Informazioa: http://confint-esp.blogspot.com.es/2013/02/esenred-concurso-de-logotipo.html 
- Esperientziak igo. ESenRED eta estatuko Confint-erako blog honetan ikastetxeen praktika edo esperientzia onak igotzea. Animatu zaitezte zuek edo ikasleek ikastetxeko esperientziren bat igotzen eta beste ikastxeetakoak ikusten eta komentatzen. Esperientziak igotzeko e-helbide honetara: confint.jovenes@gmail.com edo esenred21@gmail.com.



2013/02/05

San Fidel Ikastola: Bakearen astea

Aste honetan bakearen eguna dela eta ekintza ezberdinak izan ditugu ikastolan. Aurton ATERPE proiektuaren barruan (NORMALKUNTZA-PASTORALA-EA21) KOLTANari buruzko jardunaldiak egin ditugu, helburu bi izan dira nagusi:
- Informatzea irakaslego eta ikaslegoa KOLTANak sortu dituen ondorioetaz.
- Eskuko telefonoak berziklatzea "ohianaren alde mobilizaitez" kanpainaren alde eginaz.
Horretarako interneten dagoen dokumentazio eta bideoak erabil ditugu, baita Caritaseko Gida didaktikoa eta  Tercer milenion egindako elkarrizketa Alberto Vazquez Figueroa kazetari-idazleari, materiale hau  klaseetan ikasleekin aztertu da.
 Ekintzeen artean, hau ere egin da: "las voces del coltan" itzultzea euskarara eta grabatu, eta baita PPT formatoan dagoen koltanari buruzko aurkezpean ere euskaratzea, hau DBH 2. eta 4. mailakoek egin dute. Ondoren LH 3. ziklotik DBH osora ikusi eta entzun egin dira.
Horretaz aparte sarreran erakusketa informatiboa daukagu, eta han era eskematikoan azaltzen da: zer den koltana, zertarako erabiltzen dan, non aurki daitekeen, zer ondorio izan dituen mineralaren erauzketak eta zer egin dezakeegun. Bertan ere kutxa batzuk ipini dira erabiltzen ez diren eskuko telefonoak batzeko eta Jane Goodall Instituko fundazioara bidaltzeko.

Itzulpenak ikastolako blog honetan eskura dituzue nahi baduzue saretik zabaltzea , IRAES plataforman zein ESKOLAKO AGENDAkoan ...



Eskerrik asko eta laster arte,

Mirari Cuende  (San Fidel Ikastola)