javascript:; IRAES 21 "Iraunkortasuneko Eskolen Sarea 21": 2013-2014 ikasturtea martxan dago
"Iraunkortasunerako Eskola" errekonozitutako Euskadiko ikastetxeen sarea

Red de los centros de Euskadi con el reconocimiento de "Escuela hacia la Sostenibilidad"

2013/09/06

2013-2014 ikasturtea martxan dago

Ongi etorriak IRAESeroak!!!

2013-2014 ikasturtea martxan dago jadanik eta honekin batera IRAES 21 sarea ere bai. Indarrak berriztuta hona hemen bueltatzen gara ikasturte berri honetan IRAES 21 sarea berriro martxan jartzeko asmotan.

Gogoratzen duzuenez IRAES 21 “Eskola Jasangarria” agiria lortu duten ikastetxeek osatzen duten sarea da. Sarearen helburuak esteka honetan daukazue: http://iraes21.blogspot.com.es/p/aurkezpena.htmlBertan parte hartzea zein lana egitea guztiz boluntarioa da eta orain arte egindakoa oso ondo baloratzen da (esperientzien trukea, zentroen arteko Ingurumen Batzordeko bisitak, praktika onak, estatuko ikastetxe jasangarrien sarean  -EsenRED- parte hartu…), batez ere ikasleekin egin diren lanak (Gazteentzako Konferentziak-Confint- eskola zein erkideko, estatu eta Europa mailetan, ekimenak proposatu, ikastetxeetan egiten dena komunikatu etab). 



Aurreko ikasturteetan izandako txarto ulertze batzuk direla eta, banderadun zarete ikastetxe guztiak jasoko duzue IRAES 21 sarean berri, bai parte hartze zuzena baldin badaukazue edo berrien jarraipena egiten baduzue. Ez baduzu ezer jakin nahi, bidali mezu bat e-helbide honetara, guk zuek ez molestatzeko.

2013-14 ikasturteko bilera bakarra:
IRAILAK 20

Eibarreko Armeria Eskolan (10:00-13:00)

Gai-zerrenda eta ondorengo komunikazioak blog-aren bitartez bidaliko dira. Gogoratu:

* Sarearen berri jarraitu ahal da blog hauetatik: http://iraes21.blogspot.com/ eta
* Ikasleena den http://iraes21-ikasleak.blogspot.com/ .

Eskerrik asko arretagatik eta ondo izan

 
Jose Manuel Gutierrez Bastida - Jose Ignacio De Guzman / Ingurugela

No hay comentarios:

Publicar un comentario