javascript:; IRAES 21 "Iraunkortasuneko Eskolen Sarea 21": Elgoibar ikastola
"Iraunkortasunerako Eskola" errekonozitutako Euskadiko ikastetxeen sarea

Red de los centros de Euskadi con el reconocimiento de "Escuela hacia la Sostenibilidad"
Mostrando entradas con la etiqueta Elgoibar ikastola. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Elgoibar ikastola. Mostrar todas las entradas

2013/12/12

Elgoibar ikastola: 2. lana

 IRAES 21 Hezkuntza komunitatean zabaldu.

Ikasturteko hasierako klaustroan  ( gure klaustroan Ikastolako langile guztiak biltzen gara, irakasle eta ez irakasleak ) azaldu zen eta baita ere geletan egiten diren famili bileretan , hortaz aparte web orrian eta Agenda 21eko blogean hainbat ohar  jartzen ditugu.

• IRAES 21eko azpiegitura antolatu eta finkatu.

Ikasturte hasieran Agenda21eko  egitura osatzen dugu, horretarako Irakasleak, bakoitzak bere zikloan ordezkari bat hautazen du, Ingurumen Batzorderako. Zuzendaritzakoek berdin.Mantenu arduraduna bat denez bera dago hasieratik batzordean, eta ikasleak geletan botazioz aukeratzen dituzte, ikasle bat Agenda21etarako, beste bat euskeraren batzorderako eta beste bat gelako arduraduna izateko. Hau LH 5. mailatik aurrera, baina Agenda 21eko kasuan LH 3. mailatik hasten gera.

Ingurumen Batzordea elkartzen denean, bertan bileren maiztasuna eta eguna eta ordua zehazten da, gutzxi gora behera batzorde guztiarena 3 edo 4 izaten dira eta hortik sortzen dira beste bi batzorde bat talde sustatzailea  eta ikasleen batzordea, hauek ere lehenengo bileran egutegia eta ordutegia finkatzen dute.
IRAES taldekoek Ikasleen Batzordetik irtetzen dira, eta LH 5-6 eta DBH 1-2 mailakoa izaten dira. Gero lan desberdinetarako hauek bere laguntzaileak topatzen dute beste ikasleen artean eta lanak banatzen dituzte.

Hemen bidaltzen dizuet batzorde  batzuen argazkiak.

2012/02/17

Kristina - Elgoibar Ikastola


Asteartean , otsailaren 14an Estatuko  CONFINTean egondako ikasleek, Iñigo Armendiak eta Nekane Agirregomezkortak,IRAES ikasle taldeko guztiekin batera Konferentzi-Hitzaldi bat antolatu zuten LH 5-6 eta DBH 1-2ko ikasle guztientzat, Ikastolako Erdiko Aretoan. Hitzaldian CONFINTean bizitakoa eta ikasitakoa azaldu zuten , ikasle guztiak animatuz, ez esatera bakarrik, ekitera baizik, beraien azalpena bukatu zutenean galderak erantzun zuten, horretarako Iraes ikasleen bloga eta Estatuko bloga erakutsiz. Azalpen ona egin zuten eta ikasleek saritu zuten txalo zaparrada haundi batekin. Hemen bidaltzen dizuet aurkezpenerako erabili zuten power-point-a.