javascript:; IRAES 21 "Iraunkortasuneko Eskolen Sarea 21": kontsumo jasangarria
"Iraunkortasunerako Eskola" errekonozitutako Euskadiko ikastetxeen sarea

Red de los centros de Euskadi con el reconocimiento de "Escuela hacia la Sostenibilidad"
Mostrando entradas con la etiqueta kontsumo jasangarria. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta kontsumo jasangarria. Mostrar todas las entradas

2014/03/25

San Fidel Ikastola: Elikadura burujabetza

ELIKADURA BURUJABETZARI BURUZKO JARDUNALDIAK Martxoaren 13an ikastolako ikasle gehienek parte hartu dute Elikadura burujabetzari buruzko ekintza ezberdinetan HH tik hasita DBHra arte. 

Ziklo bakoitzak bere mailara egokituta landu ditu elikagaien jatorria, sasoikoak diren produktuak, ekologikoak direnak eta zer edo nola kontsumitzen dugun. 

DBHko 4. mailako ikasleek aurkezpen bat prestatu dute elikadura burujabetasunari buruzko oinarrizko kontzeptuak azaltzeko, ikasturte honetan gai honen inguruan FISC-eko programa bat burutzen ari baitira. Horrela eurek landu dutena ikasle txikiagoei azaldu diete.

Hona hemen erabilitako materialak:


2014/03/13

Axular Lizeoa: Kontsumo jasangarria eta Euskal Okela

Donostiako Eskola Agenda 21eko kontsumo jasangarriaren gaia dela-eta, gure  Dbh 4ko ikasleak Zaldibiko EUSKAL OKELA behitegian izan dira bertako behi eta txekorren produkzioaren berri jasotzeko. Oso interesgarri suertatu zaizkigu bertan emandako adierazpenak, bereziki behi hauek gure larretan duten eraginarekin loturikoak.



Nuestros alumnos de 4º de la E.S.O. dentro de las actividades programadas en la Agenda 21 Escolar de Donostia sobre el tema del consumo sostenible, han visitado la vaquería de EUSKAL OKELA de Zaldibia. Ha resultado de interes, sobre todo la información recibida sobre la influencia de esta actividad en la preservación de nuestro medio ambiente.

2014/02/21

Aita Larramendi Ik: sari bat eta esperientzi bat


ANDOAINGO AITA LARRAMENDI IKASTOLAKO HIRU IKASLEK, "ZURE JANARIA EZ DA HONDAKIN BAT LEHIAKETA" IRABAZI DUTE

Abenduaren hasieran izan genuen lehiaketaren berri . Lehiaketaren helburua gure janariarekin hondakin gutxiago sortzea zen, eta gu hirurok animatu egin ginen, izan ere, ingurumena zaintzeko ardura badugu.
Ideia aldetik ona iruditu zitzaigun, jendea kontzientziatu zedin, eta gainera, sariek oso itxura ona zuten. Konstituzio zubia zegoen tarteko, eta bi goiz hartu genituen; batean bideoa egin genuen: ideiak bilatu, gidoia idatzi, herriko leku bereziak aurkitu, grabatu... 

Ikasleak sari banaketan, Bilbon.


Epaimahaiaren saria eta publikoaren saria eskuratu genituen, iPad mini bat eta zetazeoak ikusteko irteera bat. Gure bideoa hemen ikusi dezakezue:

 


Ianire Huizi, Amaia Armendariz eta Maddi Etxeberria
Aita Larramendi Ikastola - Andoain


IKASTOLAK TONER ETA TINTA KARTUTXOAK BILDUKO DITU

Urtarriletik aurrera, inprimagailuetako toner eta kartutxoak biltzen hasi gara Ikastolan, birziklatzeko asmoarekin. Beraz, ikastolako zein etxeetako toner eta kartutxoak bilduko ditugu, hondakin hauen kudeaketa egokiago bat egiteko. Honela, ingurumenarekin dugun konpromisoarekin jarraituz beste pauso bat eman dugu.




Andoaingo Aita Larramendi Ikastola