javascript:; IRAES 21 "Iraunkortasuneko Eskolen Sarea 21": Ekainak 4ko argazkiak: Lehendakaria eta "Eskola Jasangarria" agiria
"Iraunkortasunerako Eskola" errekonozitutako Euskadiko ikastetxeen sarea

Red de los centros de Euskadi con el reconocimiento de "Escuela hacia la Sostenibilidad"

2013/12/02

Ekainak 4ko argazkiak: Lehendakaria eta "Eskola Jasangarria" agiria


Orain argazkiak jaso ditugu!!!

Eusko Jaurlaritzak EAEko 50 ikastetxei “Eskola Jasangarria” agiria ematen die  

EAEko 50 ikastetxe, zeinek "Eskola Jasangarria" errekonozimenduaren prozesua gainditu duten -bere eguneroko funtzionamenduan Eskolako Agenda 21 programak markatzen dituen jasangarritasuneko printzipioekin koherentzia frogatu dutelako- dagozkien diplomak jaso dituzte Urdaibai Biosfera Erreserban ospatu den emanaldian, Madariaga Dorretxean, Busturian kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroan.

Iñigo Urkullu Lehendakariak adierazi zuenez, «ingurumen-gaietan euskal ikasleek jakintza-maila handia dute; hori dela eta, irakasle bilakatzen dira, Euskadiko hainbat ikastetxek Eskolako Agenda 21 programaren barruan eskaintzen dituzten trebakuntza- eta dibulgazio-jardueretan ikusten den moduan». Urkullu Lehendakaria, Cristina Uriarte eta Ana Oregi Sailburuak emanaldian izan dira, Eskolako Agenda 21 programaren barruko ekimenetan inplikatu eta parte hartu izanagatik nabarmendu diren ikastetxeetako ikasleak zein irakasleak errekonozitzeko ekitaldian.
«Ikasleok irakasle bilakatzen zarete, ikasi duzuen guztia ezagutarazten duzue. Gaur jaso duzuen errekonozimenduari ohore egiten diozue, eta kontzientzia eta ingurumen-ohiturak zabaltzeko lan egiten duzue. Asko egin dugu aurrera, baina % 100 lortu behar dugu», adierazi du Iñigo Urkullu lehendakariak Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren bezperan. «Gaur zuen konpromisoa errekonozitu dizuegu», gaineratu du lehendakariak. «Errekonozimendu hau altxor bat da, ingurumena bezalaxe. Mesedez, ez ezazue gorde errekonozimendu hau zuentzat. Izan zaitezte ingurumenaren enbaxadore, egin ezazue lan konpromiso hau gizartean hedatzeko».


 Argazkiak: hemen

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada