javascript:; IRAES 21 "Iraunkortasuneko Eskolen Sarea 21": Arrasate BHI: IRAES21eko ikasturteko 2. lana
"Iraunkortasunerako Eskola" errekonozitutako Euskadiko ikastetxeen sarea

Red de los centros de Euskadi con el reconocimiento de "Escuela hacia la Sostenibilidad"

2013/12/10

Arrasate BHI: IRAES21eko ikasturteko 2. lana


Aurtengo partaideak: gela bakoitzeko ikasle 4- 6 ikasle bildu genituen aretoan. Bertan beste urteetan Agenda21-eko partaideak izandakoak zeunden eta irakasleekin edo tutoreekin hitzegin ondoren, interesa azaldu zutenak. Egia esan ez zekiten ondo zertara zetozen, ingurumena interesatzen zitzaiela bai baina ez zer zen IRAES. Horregatik aurkezpena bat prestatu genuen, http://ag21arrasate.blogspot.com.es/2013/12/blog-post.html, eta benetan parte hartzeko asmoa zuten artean aukeraketa bate gin beharra izan genuen. Nahi genituen 4-6 ikasle aukeratu, baina azkenean erabaki genuen kurtso bakoitzeko bi ikasle hartzea hasierako kurtsoetan, eta kurtsoko zozketaren bidez aukeratu ziren ikasleak.

Irakasleei  klaustro batean aurkeztu zitzaien zer zen, eta zein zen gure eginkizuna.
Orain ikastetxeko diagnostikoan aprobetxatzera goaz, IRAESi buruz galderaren bat sartzeko http://www.ag21arrasate.blogspot.com.es/2013/11/ikastetxeko-diagnostikoa-bioaniztasuna.html, ia benetan adi egon ziren gure azalpenetan.



No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada