javascript:; IRAES 21 "Iraunkortasuneko Eskolen Sarea 21"
"Iraunkortasunerako Eskola" errekonozitutako Euskadiko ikastetxeen sarea

Red de los centros de Euskadi con el reconocimiento de "Escuela hacia la Sostenibilidad"

2012/02/17

Kristina - Elgoibar Ikastola


Asteartean , otsailaren 14an Estatuko  CONFINTean egondako ikasleek, Iñigo Armendiak eta Nekane Agirregomezkortak,IRAES ikasle taldeko guztiekin batera Konferentzi-Hitzaldi bat antolatu zuten LH 5-6 eta DBH 1-2ko ikasle guztientzat, Ikastolako Erdiko Aretoan. Hitzaldian CONFINTean bizitakoa eta ikasitakoa azaldu zuten , ikasle guztiak animatuz, ez esatera bakarrik, ekitera baizik, beraien azalpena bukatu zutenean galderak erantzun zuten, horretarako Iraes ikasleen bloga eta Estatuko bloga erakutsiz. Azalpen ona egin zuten eta ikasleek saritu zuten txalo zaparrada haundi batekin. Hemen bidaltzen dizuet aurkezpenerako erabili zuten power-point-a.

No hay comentarios:

Publicar un comentario