javascript:; IRAES 21 "Iraunkortasuneko Eskolen Sarea 21": 2012-13 IKASTURTEA MARTXAN!!!
"Iraunkortasunerako Eskola" errekonozitutako Euskadiko ikastetxeen sarea

Red de los centros de Euskadi con el reconocimiento de "Escuela hacia la Sostenibilidad"

2012/09/10

2012-13 IKASTURTEA MARTXAN!!!

Ongi etorriak IRAESeroak!!!

2012-2013 ikasturtea martxan dago jadanik eta honekin batera IRAES 21 sarea ere bai. Indarrak berriztuta hona hemen bueltatzen gara ikasturte berri honetan IRAES 21 sarea berriro martxan jartzeko asmotan.


Gogoratzen duzuenez IRAES 21 “Eskola Jasangarria” agiria lortu duten ikastetxeek osatzen duten sarea da. Sarearen helburuak esteka honetan daukazue: http://iraes21.blogspot.com.es/p/aurkezpena.htmlBertan parte hartzea zein lana egitea guztiz boluntarioa da eta orain arte egindakoa oso ondo baloratzen da (esperientzien trukea, zentroen arteko Ingurumen Batzordeko bisitak, praktika onak…), batez ere ikasleekin egin diren lanak (Gazteentzako Konferentziak, ekimenak komunikatu etab). 

Zure ikastetxea prest baldin badago sare honetan lanean aritzeko, mesedez, bete ezazue: IRAES 21 sarean parte hartzeko formularioa
IRAILAK 21a BAINO LEHEN
horrela bakarrik interesatuta daudenekin egingo dugu kontaktua, besteak molestatu barik. Dena dela:
* sarearen berri jarraitu ahal da blog hauetatik: http://iraes21.blogspot.com/ eta
* ikasleena den http://iraes21-ikasleak.blogspot.com/ .

Ondorengo komunikazioak blog-aren bitartez bidaliko dira, lehena irailak 28an, Eibarreko Armeria Eskolan (10:00-13:00) dagoen bilerari buruz eta IRAES 21 IKASLEAK garatzeko izango da.

Eskerrik asko arretagatik eta ondo izan

No hay comentarios:

Publicar un comentario