javascript:; IRAES 21 "Iraunkortasuneko Eskolen Sarea 21": Delegatuak ez direnak, zer?
"Iraunkortasunerako Eskola" errekonozitutako Euskadiko ikastetxeen sarea

Red de los centros de Euskadi con el reconocimiento de "Escuela hacia la Sostenibilidad"

2012/01/23

Delegatuak ez direnak, zer?

Gasteizeko Konferentziara bakarrik delegatuek joango dira eta beste ikaskide guztien lana, iritziak eta proposamenak eramango dituzte hara.
Joango ez direnek zer egin dezakete?
- Konferentziaren kartela inprimatu eta ikastetxetik jarri. Hemen daukazue.
- Konferentziaren berri izan blogean: http://confint-esp.blogspot.com/. Zati batzuk bideoz grabatuko dira eta blogean emango dira.
- Konferentziako delegatuei mezuak bidali: animoa, ideiak, proposamenak... horretarako "comentarios" erabili estatuko blogean, edo honetan ere.
- Konferentziari buruzko berriak ikastetxetik zabaldu: irratia, ikastetxeko aldizkarian, txoko berdea... baita ere Udal Eskola Foroetan...
- Jarraitzen dugu sinadurekin, Ikasleen Deiarekiko atzikimenduak. 
- Eta zuen irudimenak esango duena ere bai. Aurrera!
 
Hau Estatuko Konferentzia da, gero Europakoa izango da, eta laster Euskal Confint delakoarekin hasiko gara!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario